(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 23 enpresa aurkeztu dira Ekintzailea XXI Sariaren V. ediziora ostirala, 2011.eko maiatzak 13


Sariak datorren maiatzaren 17an emango dituzte CEINen


Nafarroako 23 enpresa aurkeztu dira guztira Ekintzailea XXI Sariaren bosgarren ediziora. Ekimen hori La Caixak sustatzen du, estatu osoko hainbat entitate publiko eta pribaturekin lankidetzan. Modu horretan, konpainia berritzaileen garapena sustatu eta eskualde bakoitzean hazkunde-potentzial handiena dutenak identifikatu nahi dira.

Foru Komunitatean, sari hau hurrengo hauek antolatzen dute: Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) enpresa publikoaren bidez, La Caixak eta Berrikuntzarako Enpresa Nazionalak (ENISA). Nafarroako faseari dagokionez, sariak datorren asteartean, maiatzak 17, emango dituzte CEINen egoitzan, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari atxikita dagoena.

Ekintzailea XXI Sariak edizio honetan bi kategoria ditu. Hamahiru enpresak "Emprendes XXI" saria eskuratu dezakete. Sari hori bi urtetik beherako antzinatasuna duten konpainiei bideratuta dago (jarduera 2009ko urtarrilaren 1aren ostean hasi badute). Sari horren Nafarroako irabazleak 5.000 euro eta beka bat jasoko ditu, Cambridge Unibertsitateko Ignite Fast Tracking Innovation ikastaroan parte hartzeko.

Beste hamar enpresa '"Creces XXI" kategorian aurkeztu dira. Kategoria honetan, bi eta zapi urte bitartean lanean ari diren enpresak sartzen dira (hau da, 2004ko urtarrilaren 1a eta 2009ko urtarrilaren 1a bitartean lanean hasi diren enpresak). Irabazleak Executive Growth Program programan sarbidea izango du (trebakuntza-programa hazten ari diren enpresentzat, ESADEk eta IESEk ad hoc pentsatutakoa), baita berrikuntza teknologikorako zubia ere Silicon Valleyn. Horrez gain, irabazleak kategoria honetako azken fase nazionalean parte hartuko du, beste autonomia-erkidego batzuetako irabazleekin batera.

"Creces XXI" kategoriaren estatuko fasean irabazten duen proiektuak estatuan hazkunde-potentzialik handiena duela aitortuko dute. Kategoria honen fase nazionalean, sariaren zuzkidura, irabazlearentzat eta hurrengo laurentzat, 100.000 euroko ekarpen ekonomikoa (lehen saria), 40.000 eurokoa (bigarrena), 20.000 eurokoa (hirugarrena), 10.000 eurokoa (laugarrena) eta 5.000 eurokoa (bosgarren saria) izango da.

Epaimahaiko kideak

Aurtengo Ekintzailea XXI sarien Nafarroako fasea erabakitzeko epaimahaia hurrengo hauek osatzen dute: José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak; Carmen Leza CEINeko zuzendari kudeatzaileak; José Antonio Sarría Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidenteak; Cristina Peña Nafarroako Emakume Enpresaburuen eta Zuzendarien Elkarteko kudeatzaileak; Oscar Arriaga Sodenako proiektuen kudeatzaileak; Francisco Javier Aranburu La Caixako Negozio arloko zuzendariak; Esther Martín EINSAko finantza-aholkulariak; María José Ballarín Obenasa Taldeko kontseilari delegatuak; Luis Oquiñena Idifarmako zuzendari nagusiak; eta Daniel Antoñanzas Exkaleko zuzendari kudeatzaileak eta 2010eko Ekintzailea XXI sariaren irabazleak.

Ekintzailea XXI sariaren aurreko edizioetan, hauek izan ziren irabazleak: Exkal (2010), D2D (2009), Idifarma (2008) eta AC Solar XXI (2007).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa