(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilaria Consumópolis 6 ikastetxeen arteko lehiaketako sariak banatzeko ekitaldiaren buru izan da ostirala, 2011.eko maiatzak 13


Ekimenaren helburua Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean kontsumo ohitura arduratsuak eta kontzienteak sustatzea da


Consumópolis ikastetxeen arteko lehiaketako sariak

García Malo kontseilaria eta agintariak Consumopolis 6 lehiaketan saritutako eskola-umeekin ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria izan da buru gaur goizean  Printzearen Gotorlekua egoitzan egin den "Consumópolis 6: Zeuk aukera dezakezu. Ba al dakizu zenbat balio duen kontsumitzen duzunak?" lehiaketako sariak banatzeko ekitaldian. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako azken zikloko eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetako ikasleek parte hartzeko da.

Ekimena Estatuko Kontsumo Institutuak sortu zuen eta autonomia-erkidegoetako gobernuek antolatu eta finantzatzen dute. Aurtengoa egin den hirugarren lehiaketa izan da. Lehiaketaren helburua gazteak kontsumo ohitura kontzienteak, solidarioak eta arduratsuak izatearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea da.

Honako hauek izan dira lehenego, bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzten ikastetxeak eta taldeak, hurrenez hurren: Eloko Santa Bárbara ikastetxeko "La Higa" taldea (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa), Tafallako Sancho III el Mayor BHIko "Ahorro" taldea (DBHko 1. zikloa) eta Iruñeko Cardenal Larraona ikastetxeko "Encrisis" taldea (DBHko 2. zikloa). Hiru talde horiekin batera izan dira haien irakasle koordinatzaileak: Cristóbal Aliaga, Francisca Martínez eta Agustín Ortiz.

Lehiaketak parte hartzen duten hiru zikloetako bakoitzari dagokion maila bana du eta maila bakoitzean bi ariketa daude. Lehenengoa Internet bidezko jolas elkarreragilea da eta Consumópolis hiri birtualean proba pedagogiko eta ludikoak bete behar dituzte. Bigarren ariketa kontsumo ohitura arduratsuekin loturiko gai bati edo hainbat gairi buruzko argazkien bilduma birtuala egitean datza. Horren helburua sormena eta talde lana garatzea da.  Ebaluaziora eta irabazleen azken aukeraketara pasatu ahal izateko bi faseak amaitu behar dira. Modalitate bakoitzeko talde irabazlea gainerako autonomia-erkidegoetako partaideen aurka lehiatuko da estatuko fasean.

Ekitaldian, kontseilariaren ondoan izan dira Cristina Sota Pernaut eta Rosario Tirapu Iguelz Tafallako eta Eloko alkateak, Juan Carlos de la Dehesa Iruñeko Udaleko Hezkuntza zuzendaria eta Teresa Aranaz Jiménez Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa