(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumeneko Departamentuak tratamendu-plantetara bisitak antolatu ditu Birziklatzearen Munduko Egunean ostirala, 2011.eko maiatzak 13


Ospakizunak bat egin du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lehenengo Hondakin Aldizkaria argitaratzearekin


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta beirazko hondakinen eta aparatu elektronikoen hondakinen kudeaketari lotutako entitateek bisitak antolatu dituzte hurrengo hauetara: Agoitzeko Ecointegra aparatu elektrikoen eta elektronikoen tratamendu-plantara, Trinitarioseko bilketa pneumatikoaren zentralera eta Góngora hondakinen tratamendu-zentrora Iruñerrian, datorren maiatzaren 17an Birziklatzearen Munduko Eguna ospatuko da eta.

Horri lotuta,

Izarbeibargo Mankomunitateak hezkuntza-zentroetan edukiontzi bereziak banatuko ditu, ikasleen kontzientziazioa sustatzeko.

Bisitetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea,

Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroan (CRANA) , 948140818 telefono-zenbakira deituta edo inscripciones@crana.org posta elektronikora idatzita. Bisita guztietarako doako autobusa jarri da. Autobus-geltokitik 10:00etan, 13:00etan eta 16:30ean aterako da.

Jarduera horiekin batera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak

Hondakin Aldizkariaren lehenengo zenbakia argitaratuko du, Nafarroan arlo horretan lan egiten duten entitateen jarduerei buruzko informazioarekin.  

Aldizkariaren edukiak

Aldizkariaren edukiak CRANA Fundazioak koordinatzen ditu, hondakinak kudeatzeko partzuergoen eta mankomunitateen eta

Navarra de Medio Ambiente Industrial (Namainsa) enpresa publikoaren lankidetzaz. On line edizioaz gain, Aldizkari berriaren 1.200 ale inprimatzea aurreikusi da, entitate kudeatzaileen artean banatzeko. Aleak bi urterik behin gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuko dira. Aldizkaria Nafarroako Gobernuak hondakinen tratamendurako entitate kudeatzaileekin dituen hitzarmenetan ezarritako komunikazio- eta sentsibilizazio-jardueren barruan sartzen da: Ecovidrio, Plataforma Europea de Reciclaje, Ecosimelec, Ecofimática y Tragamóvil, Ecolec, Ambilamp, Fundación Ecotic, eta Fundación Ecolum.

Gaur egun, Nafarroa da Espainian materialak birziklatzeko tasarik handienak dituen komunitatea eta azken urteetan berreskuratutako hondakinen ehunekoa hirukoiztu egin du. Beiraren kasuan, 2010. urtean 25,4 kilogramo berreskuratu ziren biztanle bakoitzeko. Era berean, 2009an edukiontzi urdinean kartoizko eta paperezko ontzi gehien utzi zuen komunitatea izan zen (50 kilo biztanle bakoitzeko).

Aldizkariaren lehen zenbakian, joan den abenduan onetsitako Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua aztertu da. Plan horretan, hondakinen kudeaketarako irizpideak eta jarduera-estrategiak definitu dira 2020. urtera arte. Plan berriari ekarpenak egin zizkion informazio eta parte-hartze publikoaren prozesuak tratamendu aipagarria du aldizkarian. Horrez gain, Pedro Zuazo Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari elkarrizketa egin zaio.

Gainerako edukiak lau gai handiren inguruan antolatzen dira: aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzea, beiraren gaikako bilketa, hondakinen sorrerako prebentzio-ekintzak eta eraikuntza eta eraiste hondakinei eskainitako espazioak, besteak beste.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa