(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua hasi da Iruñeko Lanbide Heziketako Campusa eraikitzeko izapideak egiten astelehena, 2011.eko maiatzak 16


1,2 milioi euroren truke proiektua egiten laguntzeko eta obrak zuzentzeko kontraturako baimena eman du


Nafarroako Gobernuak Iruñeko Lanbide Heziketako Campus berria eraikitzeko administrazioaren izapideak hasi ditu gaur. Campusean Sanitaria Zentro Integratua eta Donapea Zentro Integratu Politeknikoa jarriko dira.

Zehatz esanda, Ikuskapen eta Zerbitzuetako zuzendari nagusiari proiektua idazten laguntzeko eta obrak zuzentzeko kontratua egiteko baimena eman dio. Erabakian jasotakoaren arabera, Gobernuak 1,2 milioi euro bideratuko ditu horretarako.

Proiektua joan den martxoaren 18an aurkeztu zuten Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak eta Roberto Jiménez Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkariak. Proiektuaren asmoa ekimen publiko bidez Foru Erkidegoan Lanbide Heziketa bultzatzea da.

Instalazioak lehengo San José zentroaren partzelan, Iruñan, jarriko dituzte, eta 25 milioi euro inbertituko dela aurreikusi da. Aurreikusi denaren arabera, campusa 2013-2014 ikasturterako jarriko dute abian.

Partzelak 18.000 metro koadro inguru ditu, hortaz, campus berriko eraikinek izango dituzten 6.800 metro koadroak sartu ahal izango dira. Guztira 15.054 metro koadro eraikiko azalera izango du. Gaur egungo bi zentroek batera duten azalera osoa baino % 50 gehiago izango du.

Gaur egungo instalazioak eta teknologia aurreratua izango ditu. Gainera, honako hauez hornituko dira: espazio erkideez, ekitaldi aretoaz, liburutegiaz, laborategi batzuez, aisirako guneez eta kotxe eta bizikletentzako 80 aparkalekuz.

Gaur egun, Sanitaria ZIn 600 ikaslek ikasten dute eta hamaika arlo akademiko irakasten dira. Donapea ZIPen, aldiz, 950 ikasle daude eta hamazazpi arlo akademiko irakasten dira. Hortaz, Campusak 1.550 ikasle hartuko ditu eta, gutxienez, Lanbide Heziketako hogeita zortzi titulu eskuratzeko eskolak emango dituzte 140 irakaslek baino gehiagok.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa