(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroan helduei euskara irakasteko curriculuma ezarri du astelehena, 2011.eko maiatzak 16


Curriculumaren helburua irakastea, ikastea eta ebaluatzea errazten eta hobetzen duten arauak finkatzea da


Nafarroako Gobernuak, gaur, dekretu bat onetsi du eta, dekretu horren bidez, Foru Erkidegoan helduei euskara irakasteko curriculuma ezarri da. Testua irailaren 1ean jarriko da indarrean (ikasturte berrirako) eta Nafarroan euskara irakastea, ikastea eta ebaluatzea errazten eta hobetzen duten jarraibideak zehaztea du helburu. Foru Erkidegoan euskara irakasten duten zentro publikoek bete beharko dituzte arau horiek.

Curriculuma Hezkuntza Departamentuak egin du eta Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren ildoak jarraitzen ditu. Horrez gain, euskara irakasteak dituen ezaugarri espezifikoetara eta irakasleek Nafarroako helduak trebatzen eta akreditatzen duten esperientziara dago egokituta.  Zehatz esanda, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezarritako sei mailak ezarri ditu: A1, A2 (oinarrizko erabiltzailea), B1, B2 (erabiltzaile independentea), eta C1 (erabiltzaile gaitua).

Agiri bateratu horrek hizkuntza programak prestatzeko balio du, hau da, Nafarroan helduei euskara irakasteko materilak, azterketak eta programazioak egiteko arauak ezarriko ditu. Euskara komunikatzeko bitarteko gisa erabiltzeko behar diren baliabideak eta helburuak lortzeko behar diren zehaztasunak azaltzen ditu: printzipio teorikoak, maila bakoitzerako metodologia, edukiak, prozesuak, e.a.

Horrez gain, maila bakoitzean hiztunak egiteko gai diren hizkuntza jarduerak zehazten ditu (ulermena, ahozko eta idatzizko elkarrizketak eta idazkera eta mintzera), komunikatzeko zein gaitasun garatu behar duten (orokorrak edo hizkuntzarenak) eta horretarako zein estrategia erabiltzen duten aipatzen ditu, eta etxerako lanak proposatzen ditu irakaskuntzari probetxu handiena ateratzeko baliozko tresna gisa.

Amaierako helburua ikasleen, irakasleen, probak diseinatzen dituztenen, aztertzailearen eta administrazioaren lana eta koordinazioa hobetzea da.

Curriculumaren ezaugarri nagusiak

Dekretuan ezartzen denaren arabera, curriculuma "oinarrizkoa, orokorra eta zabala" da eta, ondoren, euskaltegi bakoitzak (ezaugarri soziokulturaletara egokitzeko) eta zentro edo erakunde aztertzaile bakoitzak (ikasle edo azterketa egingo dutenetara moldatzeko) zehaztu egin beharko dute; hala, egunero burutu beharreko egiteko zehatzak jasoko dira.

Halaber, curriculumak "irekia, malgua eta integratzailea" izan behar du, egoera bakoitzera egokitzea errazteko eta partaide guztiak integratzeko, haien beharrizanak eta haiek moldatzeko errazak diren inguru soziokulturalak aintzat hartuta.

Euskara Nafarroako hizkuntza denez, curriculumak euskararen eremu soziokulturala hartzen du aintzat eta bere egiten du. Gauzak horrela, gizarte arlo guztietan erabiltzaileei laguntza emateko tresna izatea du helburu: arlo pertsonalean, gizartean, ikasketen arloan, lanean eta administrazioan.

Azkenik, curriculumak kontuan hartzen ditu ikasle mota ezberdinak eta euskarari dagokionez ikasle horiek dituzten motibazioak: komunikatzeko tresna gisa erabiltzeko, kultura eta/edo integratzeko. Gainera, euskara modu naturalean edo bide akademikotik ikasi duten nafarren ezaugarriak ere hartzen ditu aintzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Niveles reconocidos por el currículo
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa