(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago asteartea, 2011.eko maiatzak 17


Nafarroako ikasle, irakasle, zuzendari eta zentro publiko aipagarrienei emango zaizkie


Nafarroako Gobernuak datorren ekainaren 30era arte

Hezkuntza Sariak eskuratzeko hautagaitzak aurkezteko epea ireki du. Sari horiek Foru Komunitateko ikasle, irakasle, zuzendari eta zentro publikoei emango zaizkie, haien ibilbidea aitortzeko.

Zehatz esanda, gehienez sei diploma emango zaizkie 2010-2011 ikasturtean DBHko graduatu titulua lortu ondoren graduondoko mailak egiten dituzten ikasleei. Modu horretan, ikasle horien erantzukizun indibiduala, meritua eta ahalegin pertsonala saritu nahi dira.

Era berean, gehienez lau irakasle sarituko dira aktiboan daudenen edo 2010-2011 ikasturtean erretiroa hartzen dutenen eta irakaskuntza-eginkizunean nabarmendu direnen artean. Horren bidez, irakasle horien lanbide-ibilbidea saritu nahi da, merituak, ahalegina, dedikazioa eta erdietsitako hezkuntza-lorpenak kontuan hartuta.

Horrez gain, beste lau diploma emango zaizkie zuzendaritza-eginkizunetan nabarmendu diren irakasleei eta hezkuntza-sistema hobetzen lagundu duten ikuskatzaileei. Bi kasuetan, aktiboan dauden edo 2010-2011 ikasturtean erretiroa hartzen duten profesionalei bideratuta daude.

Amaitzeko, sei ikastetxe publiko sarituko dira kategoria hauetan: Haur eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, eta Lanbide Heziketa eta besteak. Horren bidez, zentro horien ibilbidea aitortu nahi da.

Proposamenak modu telematikoan aurkez daitezke . Kasuen arabera, hautagaitzak zuzendaritza-taldeek, eskola-kontseiluek eta gurasoen elkarteek, hezkuntzarekin lotutako beste gizarte- eta lanbide-entitate batzuek eta Hezkuntza Departamentuak proposatu behar dituzte.

Sariak 2011-2012 ikasturteko lehen hiruhilekoan emango dituzte, xede horretarako antolatutako ekitaldian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa