(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tokiko jaietan genero-berdintasunerako kanpaina sustatu du asteartea, 2011.eko maiatzak 17


Horren bidez, familia-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeari buruz sentsibilizatu eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitu nahi da


Y en fiestas qué? Kanpainaren kartela

Kanpainaren irudia

Nafarroako Berdintasun Institutuak, zazpigarren urtez jarraian,

"Y en fiestas, ¿qué? Ayuntamientos por la igualdad en fiestas" izeneko kanpaina jarri du abian, Foru Komunitateko herrietako jaietan genero-berdintasunari buruz sentsibilizatzeko. Kanpaina horri laurogei toki entitate atxiki zaizkio.

Kanpainaren helburua bikoitza da: batetik, herritarrak kontzientziatu nahi dira gizonezkoek eta emakumezkoek etxeko eginkizunetan eta familia-betebeharretan erantzukizunez jardun behar dutela; bestetik, jai giroan emakumeen aurkako indarkeria prebenitu nahi da. Lehenengo helburua kanpainaren lemaren bidez laburtzen da: "Compartimos el trabajo, los cuidados y el ocio"; eta bigarrena, honen bidez: "Vive las fiestas desde el respeto, el No sigue siendo No".

Kanpaina honekin, Nafarroako Gobernuak genero-berdintasunaren aldeko konpromiso politikoa agertu nahi du jaiak antolatu eta ospatzean, eta udalek konpromiso horretan parte hartzea nahi du.

Nafarroako Berdintasun Institutuaren analisian, jaien lau alderdik emakumeen dibertsio-aukeretan modu erabakigarrian eragiten dute: 1) Gizonek eta emakumeek hiri-espazioak ez dituzte berdin okupatzen, batez ere inguru ez-seguruetan, gaizki argiztatutako kaleetan eta emakumeentzako etsaitasunezko giroetan; 2) Jaiaren baldintzek, batez ere alkohola edateak, erasoei eta sexu-abusuei mesede egin ahal diete; 3) Gizonezkoei erreserbatutako jarduerak, askotan modu inplizituan, eta 4) Etxeko eginkizunak eta familia-betebeharrak modu desberdinean banatzea.

Ildo horretatik, Nafarroako Berdintasun Institutuak kanpainari atxikitako toki entitateei eskatu die jaien programetan eta jaietako beste euskarri batzuetan (paineluak, kartelak, abanikoak, amantalak, eta abar) kanpainako mezuak gehitu ditzatela.

Kanpainaren diseinu grafikoa Mireya Martin Larumbe Arte Ederretako lizentziatuak eta Iruñeko Artista Gazteen 2009ko Lehiaketaren irabazleak egin du. Artista horrek Nafarroako Gobernuaren Arte Plastikoen eta Argazkigintzaren 2010eko Sorkuntza beka lortu zuen, baita Artista Gazteen 2011ko profesionalizaziorako laguntza ere, Nafarroako Gazteria Institutuaren eskutik.

Udalek kanpaina honi atxikitzeko konpromisoa

aurretik aipatutako web orrian edo 012 Infonavarra telefono-zenbakian formalizatu dezakete.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa