(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

26.694 funtzionario eta administrazio publikoko langilek datorren asteazkenean 288 ordezkari sindikal aukeratuko dituzte 19 erakunderen artean asteartea, 2011.eko maiatzak 17


Lehen hauteskunde mahaiak 7:00etan irekiko dira eta azkenak, Nafarroako Osasun Zerbitzukoak, 23:00etan  


2007ko hauteskundeetan NAPIn jarritako hauteskunde mahaian bozkatzen

2007ko hauteskundeetan NAPIn jarritako hauteskunde mahaian bozkatzen ( irudia handitu )

Nafarroako Foru Erkidegoko 26.694 funtzionario eta administrazio publikoko langilek datorren asteazkenean, maiatzaren 18an, egingo diren hauteskundeetarako deia jaso dute. Hauteskunde horietan datozen lau urteetarako sektoreko 288 ordezkari aukeratuko dituzte. 

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak emandako azken datuen arabera, hauteskundeetan Foru Administrazioko 16 alorretako hautesleek 19 sindikatutako 4.180 hautagaik osatzen dituzten 89 hautagaitzen artean aukeratu ahal izango dute. Datu horiek hautesleen behin betiko errolda eta lehiatuko diren sindikatu nagusiak eta hautagaiak zeintzuk diren agertzen dute. 51 langile baino gutxiagoko erakundeetako (Nafarroako Larrialdi Agentziako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako lan kontratudun langileak) langileen ordezkariak hautatzeko prozesuan parte hartuko dutenak ere barne hartu dira. Datu horiek hautesleen behin betiko errolda eta lehiatuko diren sindikatu nagusiak eta hautagaiak zeintzuk diren agertzen dute. 51 langile baino gutxiagoko erakundeetako (Nafarroako Larrialdi Agentziako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako lan kontratudun langileak) langileen ordezkariak hautatzeko prozesuan parte hartuko dutenak ere barne hartu dira.

25.887 estatutupeko funtzionariok eta administrazioak kontratatutako langilek eta lan kontratudun 802 langilek (kontratu finkoa zein aldi baterakoa dutenek) eman ahal izango dute botoa. Hautesle horien ia herenak Nafarroako Osasun Zerbitzukoak dira (10.484 estatutupeko funtzionario eta administrazioak kontratatutako langile eta 449 kontratu finkoa zein aldi baterakoa dutenak). Langile kopuruaren hurrenkera kontuan hartuta, atzetik honako hauek daude: unibertsitatekoak ez diren irakasleak (8.461 langile), Administrazio nagusia (3.444 funtzionario eta administrazioak kontratatutako langile eta kontrataturiko 308), Foruzaingoa (1.083 langile), Nafarroako Larrialdi Agentzia (547 funutzionario eta kontratatutako 8 langile), Nafarroako Mendekotasun Agentzia (641 funtzionario eta kontratatutako 42 langile), Justizia Administrazioko langileak (553 langile), Nafarroako Zerga Ogasuna (304), Nafarroako Enplegu Zerbitzua (185), Nafarroako Lan Osasun Institutua (68), Nafarroako Kirolaren Institutua (66) eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (51).

Guztira 90 hauteskunde mahai osatuko dira eta horietatik zortzi ibiltariak izango dira. Lehen hiru hautestontziak 7:00etan irekiko dituzte eta Foruzaingoko kideek eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko batzuek eman ahal izango dute botoa. Nafarroako Osasun Zerbitzukoak ixten azkenak izango dira, 23:00etan. 

Hauteskundeetan lehiatuko diren sindikatuak hauek dira: Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Elkartea (AFAPNA), ANPE irakasleen sindikatua, Foruzaingoaren Erakunde Profesionala (APF), Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkartea (APS), Comisiones Obreras sindikatua (CCOO), Lanaren Konfederazio Nagusia-Solidari hauteskunde koalizioa (CGT-Solidari), Zentral Sindikal Independentea eta irakaskuntzako funtzionarioena (CSI-F), ESK, ELA, LAB, SATSE erizaintzako sindikatua, Nafarroako Suhiltzaileen Sindikatua (SBN), Nafarroako Medikuen Sindikatua (SMN), Administrazio Langileen Sindikatua (SPA), Justizia Administrazioko Langileen Sindikatua (STAJ), STEE-EILAS irakaskuntzako sindikatua, UGT, Erizaintzako Langileen Sindikatua (USAE) eta Unión Sindical Obrera (USO). Hauteskundeak lantokietan jarriko diren 90 mahaitan egingo dira.

2007ko hauteskundeekin alderatuta, hautesleen zerrenda % 13 handitu da eta duela lau urte baino zortzi ordezkari gehiago aukeratuko dira.

CCOO 2007ko hauteskundeetan gehien bozkatu zen sindikatua izan zen

2007ko maiatzaren 16an egin ziren Foru Administrazioaren hauteskundeetan 3.927 hautagai aurkeztu ziren guztira 80 hautagaitzatan, horiek 19 sindikatu eta profesionalen talderen ordezkariak ziren.

Orduan, 23.517 hautesletatik 13.785 pertsonak bozkatu zuten, hau da, parte hartzea % 58,63 izan zen. Comisiones Obrerasek 49 ordezkari lortu ondoren sindikatu nagusia izatea lortu zuen berriz ere. Haren atzetik geratu ziren LAB (46 ordezkari), ELA (36), UGT (35) eta AFAPNA (24). Hauek ere ordezkariak lortu zituzten: SMN (16), SATSE (12), SPA (10), Foruzaingoaren Sindikatua (8), STEE-EILAS (8), USAE (8), APS (7), USO (6), CSI-CSIF (5), ANPE (4), APF (3) eta ESK sindikatuak, Independenteen hautagaitzak eta STAJek ordezkari bana.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Elecciones sindicales 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa