(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Itxako-Reyno de Navarra emakumezkoen eskubaloi-taldea hartu du asteartea, 2011.eko maiatzak 17


Kluba Champions League txapelketako txapeldunordea, ABF Ligako txapelduna, Erreginaren Koparen txapelduna eta Espainiako Superkoparen txapelduna izan da aurten


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Lizarrako Itxako-Reyno de Navarra emakumezkoen eskubaloi-taldea, klubeko teknikariak eta zuzendariak hartu ditu gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Denboraldi honetan, kluba Champions League txapelketako txapeldunordea, ABF Ligako txapelduna, Erreginaren Koparen txapelduna eta Espainiako Superkoparen txapelduna izan da.

Sanz Lehendakariak alboan izan ditu Javier Caballero Martínez Gobernuko lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria eta María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria. Era berean, ekitaldian egon dira Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako alkatea, Juan de Dios Román Seco Espainiako Eskubaloi Federazioko presidentea eta Miguel Bujanda Itxako klubeko presidentea. Azken horiek ekitaldian hitz egiten dute, baita Andrea Barnó taldeko kapitainak ere. ABF Ligako txapeldunen kopa hartu du eta taldeari eta klubaren familiari hitz batzuk eskaini dizkio.

Harrera Itxakori

Itxako-Reyno de Navarra klubari egindako harrera. Sanz Lehendakaria eta agintariak klubeko jokalariekin, teknikariekin eta zuzendariekin. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Lizarrako Itxako-Reyno de Navarra emakumezkoen eskubaloi-taldea, klubeko teknikariak eta zuzendariak hartu ditu gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Denboraldi honetan, kluba Champions League txapelketako txapeldunordea, ABF Ligako txapelduna, Erreginaren Koparen txapelduna eta Espainiako Superkoparen txapelduna izan da.

Sanz Lehendakariak alboan izan ditu Javier Caballero Martínez Gobernuko lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria eta María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria. Era berean, ekitaldian egon dira Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako alkatea, Juan de Dios Román Seco Espainiako Eskubaloi Federazioko presidentea eta Miguel Bujanda Itxako klubeko presidentea. Azken horiek ekitaldian hitz egiten dute, baita Andrea Barnó taldeko kapitainak ere. ABF Ligako txapeldunen kopa hartu du eta taldeari eta klubaren familiari hitz batzuk eskaini dizkio.

 
Harrera Itxako Reyno de Navarra taldeari

Sanz Lehendakariak ABF kopa Andrea Barnó Itxako-Reyno de Navarra taldeko kapitainari eman dio, García Malo kontseilaria eta Juan de Dios Román alboan dituela. ( irudia handitu )

Harreran, Sanz Lehendakariak Club Itxako-Reyno de Navarra klubetik banderatxoa eta eskubaloiko baloia jaso ditu, jokalariek sinatuta.

Itxako-Reyno de Navarra 1990ean hasi zen lehian. Aurten historiako eta Nafarroako emakumezkoen eskubaloiko denboraldirik onena izan du. Joan den asteburuan Europako txapeldunorde bihurtu zen, eta nazioko lehiaketetan, hiru sariak lortu zituen bigarren urtez jarraian: ligako, kopako eta superkopako txapeldunak. Sarien zerrenda bikaina du. EHF Koparen Europako txapelketan txapelduna (2008-2009) eta txapeldunordea (2007-2008) izan da; txapelketa nazionaletan, 3 ABF liga eskuratu ditu (2009, 2010 eta 2011); Erreginaren 2 Kopa (2010 eta 2011) eta Espainiako 2 Superkopa (2010 eta 2011).

Ibilbide horri esker, Itxako-Reyno de Navarra taldea kirol-eredua da eta ez bakarrik jolasean bikaintasuna duelako, baita kirolaren esparruan emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako erreferentea delako ere, esparru horretan genero-desberdintasunak oso nabarmenak direla kontuan hartuta. Kluba erreferentzia da esparru horretan, helburu arrakastatsuak lortzeko faktore guztiak biltzen dituelako. Jokalarien eta teknikarien kalitateari, lidergoari eta talde-senari Lizarra herriko zaletasun trinko eta entregatua gehitu behar zaio, alkatea eta udalbatza buru direla, taldeari babes osoa emanez. Horrez gain, sustatzaileek haien ahaleginari esker taldeak aurrera egitea ahalbidetzen dute. Nafarroako Gobernuak proiektu honetan "Reyno de Navarra" marka turistikoaren babesaren bidez parte hartzen du.

Klubak eta taldeak, bihar, asteazkena, maiatzak 18, 18:00etan, zaleei harrera eskainiko die Lizarrako Tierra de Estella-Lizarrerria kiroldegian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa