(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur Foru Administrazioan eta horren erakunde autonomoetan egin diren hauteskunde sindikaletako behin-behineko emaitzak

asteazkena, 2011.eko maiatzak 18


Behin-behineko datuen arabera, eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren botoak zenbatzea falta izanik, enplegatuen % 57,52k parte hartu dute, hau da, 9.066 pertsonak


Votaciones en una de las mesas constituidas en el INAP

Gaur goizean NAPIn jarri diren mahaietako batean bozkatzen ( irudia handitu )

LAB, CCOO, ELA eta UGT izan dira boto gehien jaso dituzten erakundeak, gaur, Nafarroako Gobernuan eta horren erakunde autonomoetan egin diren hauteskunde sindikaletan. Nafarroako Osasun Zerbitzuko botoen emaitzen berri ez dute eman oraindik, baina lau sindikatu horiek Foru Administrazioaren negoziazio mahai nagusian izateko % 10eko babesa lortu dute.

Horixe ondorioztatu da Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eman dituen behin-behineko datuei esker. Halere, Nafarroako Osasun Zerbitzuko enplegatuen botoak zenbatzear daude oraindik eta alor horrek gaurko hauteskundeetara deitu diren 26.694 langileetatik ia 11.000 dira. Osasun sektoreko hauteskunde mahaietako batzuk zabalik izango dira 23:00ak arte, gaueko txandan lan egiten duten langileei bozkatzeko aukera ematearren. Sektore horretako datuak bihar jakinaraziko dira.

Gaur, Nafarroako Osasun Zerbitzuko datuak kontuan hartu gabe, 15.761 hautesletatik 9.066 pertsonak eman dute botoa; horrek esan nahi du, zenbaketaren fase honetan, parte hartzea % 57,52 izan dela, 2007ko hauteskundeetan parte hartu zuten boto emaileen kopurua baino pixka bat txikiagoa (orduan % 61ek hartu zuen parte).

Bahin-behineko zenbaketaren arabera, LAB sindikatua izan da Foru Administrazioko funtzionarioen eta administrazio publikoko langileen boto gehien jaso dituena; 1.707 boto lortu ditu, beraz, 45 ordezkari. Atzetik geratu dira CCOO, 1.404 boto eta 42 ordezkarirekin, ELA, 993 boto eta 31 ordezkarirekin, eta UGT 649 boto eta 20 ordezkarirekin.

Aipatu diren lau sindikatu bozkatuenen ondoren, hurrenkera honetan, beste hauek lortu dituzte boto gehien: AFAPNA (17 ordezkari); CSI-CSIF (14 ordezkari); ANPE (9 ordezkari); STEE-EILAS (8 ordezkari); SPA (8 ordezkari); APF (6 ordezkari); APS (6 ordezkari); USO (4 ordezkari); SBN (2 ordezkari); STAJ (2 ordezkari), USAE (ordezkari 1) eta SATSE (ordezkari 1). Oraingoz, CGT-Solidari, ESK eta Medikuen Sindikatuak ez dute ordezkaririk.

Langileen eta alorren araberako botoak

Funtzionarioen artean (25.887 langile), boto gehien hartu dituen sindikatua LAB izan da (Nafarroako Osasun Zerbitzukoen botoak zenbatu gabe), eta 44 ordezkari lortu ditu. Ostean, CCOO (42) eta ELA (27) geratu dira.

Lan kontratudun langileen kasuan (807 langile), ordezkari gehien lortu dituen sindikatua ANPE izan da (5 ordezkari), ondoren ELA eta USO; azken horietako bakoitzak launa lortu ditu.

Arloka, Administrazio nagusian LABek 9 ordezkari lortu ditu, ELAk 7, AFAPNAk 6, SPAk 5, ANPEk 5, CCOOk 4, USOk 4, UGTk 3 eta CSI-CSIFk 1, funtzionarioen eta lan kontratudun langileen botoak batuta

Unibertsitatekoak ez diren irakasleen sektorean, LABek 9 ordezkari lortu ditu, STEE-EILASek 8, CCOOk 7, AFAPNAk 6, APSk 6, ANPEk 4, ELAk 4, CSI-Fk 4 eta UGTk 3.

Foruzaingoan, APFk 6 ordezkari lortu ditu, CCOOk 4, CSI-Fk 4, ELAk 4, UGTk 3 eta AFAPNAk 2.

Nafarroako Mendekotasun Agentzian honela banatu dira ordezkariak funtzionarioen eta lan kontratudun langileen botoak zenbatuta: LABentzat 7 ordezkari, ELArentzat 6, CCOOentzat 2, UGTrentzat 2, AFAPNArentzat 1, SATSErentzat 1 eta USAErentzat 1. 

Justizia Administrazioko Langileen hauteskundeen emaitzak honako hauek izan dira: 9 ordezkari CCOOrentzat, 4 CSI-Frentzat, 2 STAJentzat, 1 ELArentzat eta 1 LABentzat.

Nafarroako Larrialdi Agentzian, LABek 8 ordezkari lortu ditu, CCOOk 3, UGTk 3, ELAk 2 eta SBnk 2, funtzionarioek eta lan kontratudun langileek emandako botoei esker.

Nafarroako Zerga Ogasunean, LABek 4 ordezkari eskuratu ditu, CCOOk 3, ELAk 3 eta UGTk 3.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, CCOOk 3 ordezkari lortu ditu, ELAk 2, CSI-Fk 1, LABek 1, SPAk 1 eta UGTk 1.

Nafarroako Lan Osasun Institutuan, LABek 3 ordezkari lortu ditu, CCOOk 2 eta AFAPNAk 2.

Nafarroako Kirolaren Institutuan, bestalde, LABek 3 ordezkari, SPAk 2 eta UGTk 2 lortu dituzte.

NAPIn, CCOOk 5 ordezkari eta ELAk 2 eskuratu dituzte.

Guztira, gaurko hauteskundeetan, 288 ordezkari sindikal aukeratu dituzte 19 erakunde eta talde profesionalek aurkeztu dituzten 89 hautagaitzen artean.

Aurreko hauteskundeak

Gogorarazi behar da, 2007ko maiatzaren 16an Nafarroako Gobernuan eta horren erakunde autonomoetan egin ziren hauteskunde sindikaletan, deituriko 23.517 hautesletatik 13.785 langilek eman zutela botoa, hau da, partaidetza % 58,6koa izan zen. Comisiones Obrerasek, 49 ordezkari lortu ondoren, sindikatu nagusia izan zen. Haren atzetik geratu ziren LAB (46 ordezkari), ELA (36), UGT (35) eta AFAPNA (24). Hauek ere ordezkariak lortu zituzten: SMN (16), SATSE (12), SPA (10), Foruzaingoaren Sindikatua (8), STEE-EILAS (8), USAE (8), APS (7), USO (6), CSI-CSIF (5), ANPE (4), APF (3) eta ESK sindikatuak, Independenteen hautagaitzak eta STAJek ordezkari bana.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Cuadro resumen totales
Administración Núcleo 
Personal docente no universitario
Policía Foral
Agencia Navarra para la Dependencia
Personal de la Administración de Justicia
Agencia Navarra de Emergencias
Hacienda Tributaria de Navarra
Servicio Navarro de Empleo
Instituto Navarro del Deporte
Instituto Navarro de Administración Pública
Instituto Navarro de Salud Laboral
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa