(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Txinako gazteen ordezkaritza instituzionala hartu du ostirala, 2011.eko maiatzak 20


Bisitariak Nafarroako homologoekin bilduko dira eta Hizkuntza Eskola Ofizialean topaketa-eztabaida egingo dute


Txinako gazteen erakundeetako ordezkaritza bat Nafarroara etorri da maiatzaren 20tik 22ra, Foru Komunitateko homologoekin elkarrizketak egiteko Europako Gazteen Astearen barruan. Aurten aste hori Asiako herrialde horri eskainita dago.

Nafarroara iritsitako ordezkaritza 16 pertsonak osatzen dute, baina talde osoa 120 kidekoa da. Gainerako kideak Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara joan dira. Foru Komunitatera iritsi direnak Guantxi, Shandong, Pekin eta Tibetekoak dira, eta talde horren barruan kazetari gazte batzuk daude.

Gaur, ostirala, maiatzak 20, 19:00etan, Txinako ordezkaritza Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendariarekin eta organismo horretako profesionalekin bilduko da. Horiek Nafarroako Gobernuko programei buruzko informazioa emango diete. Bihar, maiatzak 21, ordezkaritzak Nafarroako Unibertsitate Publikoa bisitatuko du, eta arratsaldean Txinako ordezkaritzaren eta Hizkuntza Eskola Ofizialean txinera ikasten ari diren ikasle gazteen artean topaketa-eztabaida egingo da, Andrés Herrera Nafarroako Ikasketa Txinatarren Sareko arduradunak dinamizatuta. Igandean, maiatzaren 22an, Elena Abad Nafarroako Gazteria Kontseiluko lehendakariak eta organo horretako kideak Txinako ordezkaritzarekin bilduko dira informazioa trukatzeko, eta hala bada, etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko. Amaitzeko, ordezkaritzak Arte Garaikidearen Uharteko zentroa bisitatuko du, baita hauteskunde-mahai bat ere.

 

Europako Gazteen Astea

Txinako ordezkaritzaren bisita ez da Nafarroako Gazteria Institutuak Europako Gazteen Astea dela-eta antolatu duen jarduera bakarra. Horri lotuta, irrati-tailerra egin da Nuevo Futuro elkarteak koordinatuta, programa informatibo bat grabatzeko (

www.krearadio.org ), Juventud en Acción programak eskaintzen dituen aukerei eta esperientziei buruz. Programa horretan Europako gazteek parte hartu dute eta gaur egun Nafarroan boluntarioen zerbitzuan, gazteen elkarteetan eta boluntariotza-programen kudeaketarako organismoetan aritzen dira. Horrez gain, toki entitateek ere parte hartu dute, hala nola Corellako eta Atarrabiako Udalek, Europako ekimenak hartzen dituzte eta.

Juventud en Acción Europako programa bat da eta gazteen mugikortasuna sustatzen du, Europar Batasunaren barruan eta esparru horren mugetatik kanpo. Ikaskuntza-aukerak eskaintzen ditu hezkuntza ez-formalari lotuta, herritarren parte-hartzea bultzatzen du eta aukera gutxiago dituzten gazteen gizarteratzeari mesede egiten dio. Horretarako, programaren barruan, gazteek hainbat jarduera egin ditzakete: truke-ekintzak, askotariko ekimenak, partaidetza demokratikoaren proiektuak, langileei eta gazteen liderrei trebakuntza-babesa eskaintzea eta gazteentzako programen arduradunen arteko topaketak. Era berean, hizkuntza jomugan bertan ikasteko aukera eskaintzen du.

Gaur egun Europar Batasun osoan eta herrialde elkartuetan 4.100 entitatek baino gehiagok boluntariotza-ekintzak eskaintzen dituzte hurrengo hauen inguruan: artea eta kultura, ingurumena, komunikabideak, hezkuntza kirolaren bidez, desgaitasuna, landa-garapena eta osasuna. Programa honetan parte hartzeko interesa dutenek Nafarroako Gazteria Institutuan informazioa lor dezakete (Yanguas y Miranda 27. zk.,

www.juventud.navarra.es web orrian edo Dime… Teléfono Joven 848 42 50 09 telefono-zenbakian).

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa