(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

468.216 herritarrek eman behar dute botoa igande honetan Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeetan ostirala, 2011.eko maiatzak 20


Foru Gobernuaren boto-zenbaketarako eta segurtasunerako dispositiboa osatuko dute datuen transmisioan parte hartuko duten 800 pertsonak eta Foruzaingoaren 460 agentek


Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako 2011ko hauteskundeak.

Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak.

468.216 herritarrek eman behar dute botoa igande honetan Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeetan. Foru Gobernuaren boto-zenbaketarako eta segurtasunerako dispositiboa 1.200 pertsonak baino gehiagok osatuko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak emandako informazioaren arabera. Horrekin batera, udal hauteskundeak egingo dira, eta horiek Barne Ministerioak kudeatu behar ditu.

800 pertsona inguruk hauteskunde-mahaiak itxi ondoren emaitzak sistema zentralera transmititzen parte hartuko dute, 20:00etan, eta 460 foruzainek zazpi polizia-etxetatik egun osoan segurtasuna bermatuko dute. Horretarako, Barne Ministerioak Gobernu Ordezkaritzaren bidez jarritako Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako agenteekin lankidetzan arituko dira. Operatiboan tokiko poliziek ere parte hartuko dute.

Dispositiboa osatzeko, Nafarroako Larrialdi Agentziako eta organismo horrekin lankidetzan aritzen diren osasun-arretako eta boluntarioen kidegoetako agenteek parte hartuko dute. Horiek balizko intzidentziak artatuko dituzte eta mugikortasun-arazoak dituzten hautesleei lagunduko diete, hauteskunde-mahaietara joan eta boto-eskubidea gauzatu ahal izateko.

Segurtasun-dispositiboa

Foruzaingoaren segurtasun publikoaren dispositiboak Estatuko gainerako polizia-kidegoekin koordinazioan funtzionatzen du hauteskunde-kanpainaren hasieratik, alderdi politiko guztiek hauteskunde-proposamenak herritarrei normaltasunez aurkeztu ahal izateko. Foruzaingoak hausnarketa-egunean gerta daitezkeen intzidentziei arreta berezia eskainiko die eta batez ere larunbateko 21:00etatik asteleheneko 7:30era dispositiboa indartu egingo da. Hainbat unitatetako 460 agentek osatuko dute, eta lurralde osoan arituko dira, besteak beste, Altsasun, Elizondon, Lizarran, Iruñean, Zangozan, Tafallan eta Tuteran.

Agente horiek hauteskunde-prozesua normaltasunez garatzea bermatuko dute. Zehatz esanda, foruzainek eta gainerako agenteek hauteskunde-mahaiak normaltasunez irekitzea eta lurralde osoko 986 mahaiak eratzea kontrolatuko dute, mahaietako kideei laguntza eta babesa emango diete eta txartelak banatzea bermatuko dute.

Era berean, hauteskunde-mahaietan edo inguruetan sabotaje-ekintzak edo pintadak egitea eragotzi eta hautesleengan mota guztietako presioak egitea saihestuko dute. Mahaiak itxi ondoren, beharrezko neurriak hartuko dituzte txartelen zenbaketa eta emaitzen zabalkundea normaltasunez garatu dadin eta kasuan kasuko hauteskunde-batzordeetan aktak eta txartelak ematea eta zaintzea babestuko dute. Foruzainek akta eta txartel horiek Nafarroako Hauteskunde Batzordearen egoitzan zainduko dituzte, Iruñeko Justizia Jauregian, hauteskunde-prozesua amaitu arte.

Datuak prozesatzeko zentroa

Txartelak zenbatzeko dispositiboari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren 739 ordezkarik Foru Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeen emaitzen aktetako datuak transmitituko dituzte.

465 mahaitako datuak 71 agentek transferituko dituzte telefono mugikorretan gaitutako aplikazio baten bidez. Horri esker, emaitzak zuzenean bidaliko dituzte boto-zenbaketarako sistema zentralera. 2007ko hauteskundeetan Iruñeko eta Tuterako zenbait hauteskunde-mahaitan sistema horrekin egindako esperientzia pilotu onaren ostean, aukera hori Iruñeko eta Iruñerriko mahai guztietara zabaltzea erabaki da, baita Erriberako hiriburura, Lizarrara eta Tafallara ere.

Emaitzak transmititzearen ardura duten Foru Gobernuko gainerako kideek sistema tradizionala erabiliko dute, hau da, Nafarroako Foru Jauregiko datuak prozesatzeko zentrora dei bat egingo dute. Leku horretan, 22 teleoperadorek emaitzak jaso eta aplikazioan sartuko dituzte. Operatiboa osatzeko, lau pertsona intzidentziez arduratuko dira eta 16 teknikari alderdi informatikoez eta emaitzen zabalkundeaz.

Informazioa herritarrentzat eta Caballeroren agerraldia

Datuak prozesatu eta Hauteskunde Zentroko zabalkunde sistemetara transmitituko dira. Hortik herritarrei eta komunikabideei zenbaketari buruzko informazio jarraitu eta gaurkotua emango zaie, interneten gaitutako lotura baten bidez, igandean

Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeen emaitzak jakin ahal izateko.

Mahaietako datuen transmisioan gerta daitezkeen arazoak (argia moztea edo sistema informatikoan kolapsoa gertatzea) saihesteko, intzidentziak kudeatu eta ebazteko sistema prestatu da, eta

joan den astean antolatutako boto-zenbaketaren simulazioan frogatu zen.

Boto-zenbaketen web orriak diseinu erraza du, datuen taulak eta grafikoak konbinatzen ditu. Horren bidez, hurrengo hauek kontsultatu daitezke: Nafarroako emaitza orokorrak, Nafarroako Parlamenturako botoak udalerrien, merindadeen edo barrutien arabera. Kalkuluen arabera,

www.navarra.es helbidean boto-zenbaketaren lehenengo datuak 21:00etan eskainiko dira gutxi gorabehera, eta prozesua gauerdiaren inguruan amaituko da. Emaitzen %100 zenbatu ondoren, hauteskundeetako web-orriak datuak kontsultatzeko eta grafikoak eta emaitzak lortzeko aukera gehiago eskainiko ditu.

Nafarroako Gobernuak komunikabideei informazioa eskainiko die boto-zenbaketako webaren bidez eta Foru Jauregiko prentsa-aretoan. Bertan kazetariek emaitzak eta haien lana egiteko beharrezko materiala izango dute. Javier Caballero Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria 22:00ak eta 23:00ak bitartean agertuko da emaitzak emateko, boto-zenbaketaren indize esanguratsua lortzen denean.




 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa