(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak albisteen bi buletin berri sortu ditu online eta herritarrak harpidetu ahal izango dira asteartea, 2011.eko maiatzak 24


Lehenengoak Gobernuko segurtasun eta larrialdi zerbitzuen albisteak bilduko ditu eta bigarrenak Gobernuak zabaldutako berri nagusiak laburtuko ditu euskaraz


Instituzioekiko Harremanetarako eta Gobernuaren eledunaren Departamentuak, gaur, bi informazio buletin jarri ditu abian online, eta nahi duena harpidetu ahal izango da: lehenengoak Gobernuko segurtasun eta larrialdi zerbitzuen berriak jasoko ditu eta bigarrenak Gobernuak argitaratutako berri nagusiak laburtuko ditu euskaraz.

Hala, dagoeneko Gobernuaren webgunean argitaratzen diren bi informazio mota horien hedapena indartuko da. Informazioa RSS bidez ere jaso daiteke (plazaratutako berri guztiak zein gaika edo herritarrei interesatzen zaien bilaketa askea eginez): batetik, Segurtasun eta Larrialdien alorreko zerbitzuetako jardueren inguruko berriak eta, bestetik, euskarazko edukia, www.navarra.es webguneko Aktualitatea atalean egunero jartzen dena (Gobernuaren berri nagusiak eta euskara sustatzearekin edo Foru Erkidegoan euskal hiztun gehien dituzten eskualdeekin zuzeneko lotura handiena dutenak).

Segurtasunaren eta larrialdien buletin berria egunero argitaratuko da, bai eguerdian bai arratsaldean, hau da, denbora tarte horietan Nafarroako Gobernuko zerbitzuek burutzen dituzten eta azpimarratzeko modukoak diren jardueren ingurukoak izango dira. Buletin hori astelehenetik igandera argitaratuko da, baita jaiegunetan ere.

Euskarazko buletina Nafarroako Gobernuaren albisteen buletineko berri nagusien laburpena da (Gobernuaren albisteen buletina egunero 15:30ean argitaratzen dute, eta garrantzi handiko albisteak izanez gero, argitalpen bereziak plazaratzen dituzte). Bertsio digitalaren hapidedunei egunero bidaliko zaie, arratsaldeetan, astelehenetik ostiralera.

Gogoraraztekoa da, 2010ean, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak / Gobernuaren eledunaren Bulegoak Gobernuaren, Lehendakariaren eta departamentuen jardueren inguruko 2.765 berri argitaratu zituela (horietatik 420tan argazkiak eta 263tan bideo grabazioak erantsi zituzten); horrez gain, Gobernuaren albiste horietatik 1.002 euskaratu ziren eta segurtasun eta larrialdien alorrekoek buruturiko esku-hartzeen inguruko 1.000 berri plazaratu ziren (horietatik 580k argazkidunak izan diren).

Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusia Foru Gobernuaren kanpoko komunikazioaren organo zentralizatzailea da; erabat profesionala da (zuzendari nagusia, kazetaria dena, da soilik konfiantza politikoko karguduna) eta hamar kazetarik osatzen dute, guztiak karrerako funtzionarioak. Horietatik zazpik Gobernuko albisteak idazten dituzte lanaldi osoan, eta kanpoko enpresa bana edukiak euskarara itzultzeaz eta segurtasunaren eta larrialdien inguruko informazioa kudeatzeaz arduratzen dira, hurrenez hurren, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa