(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da Punto de Vista zinema dokumentalen zortzigarren jaialdirako izena emateko epea asteartea, 2011.eko maiatzak 24


Lanak irailaren 30era arte aukeztu ahal izango dira


Zazpigarren jaialdiko kartelaren irudia

Punto de Vista Nafarroako film dokumentalen nazioarteko zortzigarre jaialdiko sail ofizialean filmak aurkezteko deialdia ireki du. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa jaialdiko webgunean eskura daitezke. Pelikulen izenak emateko epea irailaren 30ean amaituko da.

Punto de Vista jaialdia Kultura eta Turismo Departametuak antolatzen du INAAC fundazioaren bidez.

Atal ofiziala ireki da eta 2010ko abuztuaren 1aren ondoren egin diren edozein herrialdetako film dokumentalek parte har dezakete. Aukeratzen diren filmek 2012ko otsailaren 21etik 26ra Iruñean egingo den zortzigarren jaialdian parte hartuko dute.

Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren xedea sail ofizialean errealitatea hainbat modutara ulertzeko gai diren mundu osoko lanak biltzea da, ikuspuntu berritzaile, independente eta sozialki konprometituak dituztenak.

Jaialdia "izaera berritzaile eta ausarta duen proposamena da eta bertan parte hartzen duten zinemagileek bide berriak bilatzearen aldeko apustua egiten dute, betiere, konpromiso etiko eta formal argia izanik".
Sail ofizialeko sariak

Honako sari hauek iragarri dituzte:

Sari ofizialak: Punto de Vista Sari Nagusia pelikularik onenarentzat (10.000 euro), Jean Vigo Saria zuzendaritza onenarentzat (5.500 euro) eta saria film labur onenarentzat (3.500 euro).

Sari Bereziak: Kategoria horretan, Ikusleen Sari Berezia film onenarentzat (2.500 euro) eta Aipamen Bereziak (epaimahaiak bi film saritu ahal izango ditu, eta bakoitzak 1.250na euro jasoko ditu) banatuko dira.

2011eko Punto de Vista Sariak jaso dituzten filmen emanaldia Nafarroako Filmotekan

Ostegunean, maiatzaren 26an, Nafarroako Filmotekan hasiera emango zaio Punto de Vista 2011ko palmares-zikloari; han, bost saiotan, joan den otsailean Iruñean egin zen zazpigarren jaialdian saritu zituzten filmen emanaldia eskainiko dute. 20:00etan, Foreign Parts filma izango da ikusgai, Punto de Vista 2011ko pelikula onenaren Sari Nagusiaren irabazlea. Sarrera 3 € izango da (2 € filmotekaren abonamendua erabiliz gero).

Mundu osoko hemezortzi film lehiatu ziren Punto de Vista 2011ko Atal Ofizialean. Errealitatea ulertzeko hainbat modu erakutsi zituzten eta jaialdiko sariak lortzeko aukera izan zuten. Ziklo horretan, sari ofizialak lortu zituzten sei pelikula aurkeztuko dira, baita, Notas de lo efímero film laburra ere, X Films 2010 Proiektuko irabazlea eta 2011ko Punto de Vista jaialdiaren amaierako ekitaldian estreinatu zena.

Sail Ofizialean saritutako filmak herrialde hauetakoak dira: Estatu Batuak (Foreign Parts, Punto de Vista Sari Nagusia, eta Translating Edwin Honig: A Poet's Alzeihmer, film labur onenaren saria), Erresuma Batua (The Arbor, Jean Vigo Saria zuzendaritza onenarentzat), Espainia (Color perro que huye, ikusleen saria), Portugal (48, aipamen berezia) eta Belgika (Ici-Bas, aipamen berezia).

Foreign parts

J.P. Sniadecki eta Véréna Paravel dira Foreign Parts filmaren zuzendariak. Filmak Willets Point auzoa deskribatzen du, New York Mets taldearen estadioaren atzean gordeta eta eraistear dagoen gune industriala hain zuzen ere. Ez dute burutu inolako hiri-antolamendurik, ez dago espaloirik, zoladurarik, ezta estolderia-sistemarik ere eta badirudi etorkizunean egingo den hiri-garapenerako prest dagoela. Filmak bizitzaz beteriko lekua deskribatzen du, deseginda dagoenaren artean bizi den eta gizarteari dagoeneko interesatzen ez zaion guztia berreskuratzen eta berrerabiltzen duen komunitatea alegia. Autoak marken eta osagaien arabera zatitzen eta katalogatzen dituzte eta, ondoren, berriro saltzen dizkiete Willets Pointera eguraldirik txarrenean ere joateari uzten ez dioten makina bat bezerori.

"Baina merkataritza baino erakargarriagoak dira han bizi diren pertsonaiak. Joek, auzoan hazitako bakarrak, ezintasunez eta amorruz beteriko kaleetan zehar ibiltzen da, galdutako Lear Erregea bailitzan, eta saihestu ezinekoa saihesten ahalegintzen da: lekua berehala utzi beharra. Sara eta Luis bikotea abandonatutako furgoneta batean bizi dira negu gogorrean, eta jateko diru pixka bat lortzen saiatzen dira. Juliak, txatartegiko erreginak, jarrera positiboa agertzen du ahaztutako talde horretan... Foreign Parts filmak, auzo baten borroka aztertu eta erakusten du, New Yorkeko hiriguneko kapitalizazio geldiezinaren aurrean bizirauteko borroka alegia".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa