(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa eta Gaztela eta León elkarlanean arituko dira Navas de Tolosako batailaren VIII. mendeurrena ospatzeko
asteazkena, 2011.eko maiatzak 25


Historia aztertuko duen programazio zehatza eta erakargarria egitea bultzatuko dute eta erakusketak, biltzarrak, konferentziak, argitalpenak eta beste ekimen batzuk burutuko dira


Navas de Tolosako batailaren tapizaren xehetasuna, Nafarroako Jauregian dagoena

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak eta María José Salgueiro Cortiñas Gaztela eta Leongo Juntako Kultura eta Turismo kontseilariak hitzarmen bat sinatu dute Navas de Tolosako batailaren VIII. mendeurrenaren ospakizuna zabaltzeko zehazten diren baterako ekintzetan elkarlanean aritzeko, batailak Espainiak gaur egun duen itxuran izan zuen garrantzia azpimarratzeko eta herritar guztiei ezagutzera emateko.

Bi instituzioek une historikoak aztertzeko eta gerturatzeko programazio zehatza eta erakargarria bultzatuko dute eta erakusketak, biltzarrak, konferentzuak, argitalpenak eta bestelako ekimen kulturalak sustatuko dituzte.

Jakina den bezala, 2012an Navas de Tolosako batailaren VIII. mendeurrena betetzen da. Gertaera hori erabakigarria izan zen Espainiako historian, eta Nafarroak eta Gaztela eta Leonek oso eginkizun garrantzitsua burutu zuten.  Datorren urtean, halaber, Nafarroa Albako dukearen tropek konkistatu zutela V. mende beteko dira. Horrek amaitu zuen nafarren arteko gerra zibil luzea eta, horren ondorioz, Pirinioetako erresumak Gaztelako koroarekin bat egiteko prozesua hasi zen.

Bestalde, gaur egun Gaztela eta Leongo erkidegoa osatzen duten hainbat lurralde ordezkatu zituzten Navas de Tolosan Alfontso VIII.a Gaztelakoaren agindupean zeuden zaldunek, miliziek eta tropek. Alfontso III.a Gaztelakoa bera izan zen bataila bultzatu eta almohadeen armada mende hartzeko militarren ilara handia antolatu zuena. Horren ondorioz, Gaztelako Erresuma penintsularen mendebaldeko indar politiko garrantzitsuenaren erdigune bihurtu zen berehala. Horrek aldaketa nabarmenena eragin zuen kristauen erresumak deiturikoak hegoalderantz egiten ari ziren bidean. Batailak Andaluziako ateak irekiarazi zituen eta, ondorioz, musulmanen boterearen gainbehera etorri zen.  Horrexegatik da hain garrantzitsua efemeridea Gaztela eta Leongo erkidegoarentzat, gaztelauen eta leondarren memorian gertaera gogoangarri gisa osatu zena ospatzen delako. Memoria horrek eskualdeko nortasun sinbolikoa zehazten lagundu du.

Gainera, bataila gogoratzeari esker Gaztela eta Leongo eta Nafarroako herritarren arteko zortziehun urte baino gehiagoko lotura estutzen du eta penintsulako gainerako lurraldeekin kultura arteko lankidetzan aritzeko beste bide batzuk zabaltzen ditu.

Joan den urtarrilean, Corpas kontseilariak eta Moisés Muñoz Pascual Jaengo Probintziako Diputazioko presidenteak lankidetza protokoloa izenpetu zuten Navas de Tolosako batailaren VIII. mendeurrena ospatzeko jarduerak antolatu eta burutze aldera, Gaztela eta Leonekin orain sinatu denaren antzera.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa