(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Banatu dituzte LaborESO programaren bigarren edizioko partaideentzako diplomak osteguna, 2011.eko maiatzak 26


Ekimenari esker, Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako 159 ikaslek lan arloan lehen esperientzia bizi ahal izan dute


LaborESO programako bigarren edizioko partaideei diplomak banatu dizkiete

Catalán eta Aranaz programako bi partaide eta tutoreekin ( irudia handitu )

Alberto Catalán jarduneko Hezkuntza kontseilaria, gaur, Hezkuntza Departamentuko ekitaldien aretoan egin duten LaborESO programaren bigarren edizioko ikasle eta enpresa partaideei diplomak banatzeko ekitaldiaren buru izan da.  Ekimenaren xedea curriculum anitzak eratzeko eskolak hartzen ari diren Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei lan munduan lehen esperientzia bizi ahal izatea da.

Bigarren edizioan, Nafarroako hamalau ikastetxe publikotako 159 ikaslek parte hartu dute, aurreko urtean baino % 78 gehiagok. Hamabost egunean, ekimenean lankidetzan aritu diren 153 enpresetariko batean hainbat jarduera burutu dituzte.

Ekitaldian izan dira Teresa Aranaz Antolamendu Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia eta Iruñerriko institutu eta enpresetako partaideak: Iruñeko Basoko, Padre Moret-Irubide, Plaza de la Cruz eta Eunate BHIak eta Noaingo Elortzibar DBHI.


LaborESO programako bigarren edizioko partaideei diplomak banatu dizkiete

Programako partaideen taldeko argazkia ( irudia handitu )

Gainerako partaideak institutu hauetakoak izan dira: Azagrako Reyno de Navarra, Zarrakazteluko Valle del Aragón, Lizarrako Tierra Estella, Leitzako Amazabal, Lodosako Pablo Sarasate, Martzillako Marqués de Villena, Mendabiako Joaquín Romera, Tafallako Sancho III el Mayor eta Vianako Del Camino. Horiek Leitzan, Mendabian, Tafallan eta Vianan egingo diren ekitaldietan jasoko dituzte haien diplomak.

 Programaren nondik norakoak

LaborESOk derrigorrezko hezkuntzako azken ikasturteko ikasleei, bi astez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko aukera ematen die. Bi aste horietan, ikasleak ez dira eskolara joaten, lantegira baino, eta han enpresako lan ordutegia bete eta lana egiten dute; bitartean, hango enplegatu batek ikasleek egiten dutena gainbegiratzen du, enpresaren eta ikastetxearen artean adostutako hitzarmenaren arabera.

Ez da praktika bidezko prestakuntza, edo LHko heziketa zikloetako ikasleek lantegietan jasotzen duten prestakuntzaren modukoa. Iraupena, irakasten dena edo jarduera mota ez dira aipatutako kasua bezalakoak, izan ere, ikasleak bi astez joaten dira lantegira, derrigorrezkoa da eta jarduerak ez dira espezializatuak. Halaber, kontuan hartu beharrekoa da, ikasleek enpresako jardueretan laguntzen dutela egin dezaketenaren arabera, ez baitaude langileen zerrendan.

Ekimenaren helburua ikasleei, DBH amaitzean, haien etorkizun akademiko eta profesionalarekin loturiko erabakiak hartzeko prozesua erraztea da.  Horrez gain, ikasleen heziketa osoan laguntzea da asmoa, baita enpresa baten eta beraien egituraren antolaketa, trebetasunak, gaitasunak eta interesak ezagutzea ere.  Mota horretako programak oso ohikoak izaten dira herrialde anglosaxoietan, hala nola Erresuma Batuan, Irlandan edo Estatu Batuetan. Beste autonomia Erkidego batzuetan ere halako programak gauzatzen dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa