(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Burlatako Ibaialde institutuak Euroscola 2011 lehiaketaren Nafarroako fasea irabazi du osteguna, 2011.eko maiatzak 26

Sanz Lehendakaria ostegun honetan zentro irabazleko ikasleei sariak emateko ekitaldiaren buru izan da

Transcripción textual del video

Burlatako Ibaialde institutuak Euroscola lehiaketaren Nafarroako fasea irabazi du aurten. Zentroak lehiaketan hiru ekiporekin parte hartu du, eta sailkapeneko hiru postuak eskuratu ditu. Horrez gain, talde irabazlea bigarren gelditu da fase nazionalean, eta beraz, Estrasburgora joango da datorren ikasturtean, Europako Parlamentua ezagutzeko eta Europako Erkidegoko herrialde guztietako gazteekin batera ganberaren bilera baten simulazioa egiteko.

Miguel Sanz Nafarroako jarduneko Lehendakaria ikasle irabazleei sariak emateko ekitaldiaren buru izan da ostegun honetan. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da, eta Lehendakariaz gain, Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta jarduneko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak; Alberto Catalán jarduneko Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak eta María Isabel Mateo Europako Parlamentuaren Espainiako Informazio Bulegoko Hezkuntza eta Gazteria arduradunak parte hartu dute.

Agintariak saritutako taldeekin

Agintariak saritutako taldeekin ( irudia handitu )

Euroscola Europako ganberak antolatutako lehiaketa da. Hamazazpigarren edizio honetan, boluntariotzaren Europako urtearekin bat eginez, lehiaketaren gai nagusia boluntariotza izan da. Jolas interaktiboen bidez, gazteak kontzientziatu nahi izan dira boluntariotzak gizartearen garapen kultural, politiko eta ekonomikoan duen garrantziaren inguruan, eta gazteei gogoeta eginarazi nahi izan zaie Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) eta horietako boluntarioek egiten duten lanaren inguruan.

Lehiaketa 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta www.euro-scola.com web helbidearen bidez garatu da, bi ataletan. Lehenengo fasea otsailaren 14tik martxoaren 25era izan zen, eta parte-hartzaileek ikasgelan planteatutako gaiari buruz eztabaida egin dute eta beste ekipo batzuek gerora baloratu behar izan dituzten materialak sortu dituzte. Azken proba martxoaren 28tik apirilaren 14ra egin zen, hasierako fasean ikasitakoa berrikusi eta ebaluatzeko.

Talde sarituak

Ibaialde BHIko "Productos" taldeak irabazi du lehiaketa Foru Komunitatean. Taldea hurrengo hauek osatu dute: María Domeño irakasleak eta Alejandra Pérez, Camila Rovira, Elba Zapata, Pablo Garriz, Paula Elizagaray, Sergio Pérez, María Alejandra Zapata, Leyre Salvador, Aranzazu Rodríguez eta Víctor Larramendi ikasleek. Sari moduan, datorren ikasturtean Estrasburgora joango dira. Horrez gain, plaka bat eta sustapen-produktuen sorta jaso dituzte.

Bestalde, "Ibaialde" taldea bigarren geratu da. Taldea hurrengo hauek osatu dute: José Javier Baile irakasleak eta Miren Isabel Ballesta, Sergio Bustingorri, Josune Ciriza, Claudia de Sola, María Flórez, David Haro, Ángela Lamberto, Lucia Oscoz, Silvia Popa, Irati Segura eta Laura Valencia ikasleek. Sari moduan, asteburuko egonaldia egingo dute Foru Komunitateko gazte-aterpetxe batean, eta plaka bat eta sustapen-produktuen sorta bat jaso dituzte.

Zentro bereko "Servicios" taldea hirugarren gelditu da. Taldea hurrengo hauek osatu dute: María Domeño irakasleak eta Jonathan Pesantez, Amaia Asurmendi, Wendy Elizabeth Ñacata, Johana Luzuriaga, Lyubomir Borislavov Trenev, Ruth Moreno, Christian Parra, Cristina Rita eta Maitane González ikasleek. Taldeak sustapen-produktuen sorta lortu du.

Nazioan, lehiaketa Europako Parlamentuaren Espainiako Bulegoak antolatu du, Europako Batzordearen Europako ordezkaritzarekin lankidetzan. Nafarroan, Nafarroako Gazteria Institutuak, Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak eta Nazioarteko Proiekziorako Zuzendaritza Nagusiak ere parte hartu dute.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Intervención del Presidente Miguel Sanz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa