(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Lizarran egingo den ETE-en eta Ingurumenaren Estatuko II. Biltzarreko irekiera ekitaldira joan da osteguna, 2011.eko maiatzak 26


Nafarroako Gobernuak 2,4 milioi euro erabili ditu 2004tik enpresa txiki eta ertainetako ingurumenaren inguruko kontu-ikuskapenak egiteko


ETE-en eta Ingurumenaren biltzarra

Lizarrako ETE-en eta Ingurumenaren Estatuko II. Biltzarreko buruen mahaia ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma jarduneko Nafarroako Lehendakaria Lizarrako ETE-en eta Ingurumenaren Estatuko II. Biltzarreko (COPYMA) irekiera ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Biltzarra, Nafarroako Gobernuak lagunduta, Lizarrako Merinaldeko Enpresaburuen Elkarteak (LASEME)  eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak antolatu dute. Erakunde horietako presidenteak, Ángel Ustárroz Larriba eta José Antonio Sarría Terrón, hurrenez hurren, Sanz Lehendakariarekin, Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako jarduneko alkatearekin eta Jesús Huertas García Ingurumen Ministerioko Ingurumenaren Kalitate eta Ebaluazioko zuzendari nagusiarekin batera izan dira ekitaldiaren buru.

Topaketa ekimen arrakastatsu baten bigarren edizioa da (lehenengoa 2009an egin zuten, orduan ere Lizarran) eta helburu nagusia enpresa txiki eta ertainei ingurumenaren sektorea eta Eco-ekonomia kontzeptua gerturatzea da. Azken kontzeptu hori, agente ekonomiko eta sozial guztien erantzukizun partekatuan oinarrituriko eredu berria da, eta eredu horri jarraiki, enpresek oreka ekonomikoa, soziala eta ingurumenaren oreka oinarri hartu behar dituzte haien ekoizpen prozesuan.


ETE-en eta Ingurumenaren biltzarra

Lizarrako ETE-en eta Ingurumenaren Estatuko II. Biltzarrean izan direnak ( irudia handitu )

Nafarroan, 35.000 enpresa txiki eta ertain inguru daude (ETEak), enpresen % 90 dira eta 150.000 langile dituzte. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin elkarlanean, Enpresa eta Ingurumena programa sortu zuen eta 2004tik 2,4 milioi euro bideratu dira kontu-ikuskapenak burutzeko eta ingurumena eta enpresen erantzukizun sozialeko planen diagnostikoa hobetzeko planak egiteko.

Programa horretan 500 ETEk baino gehiagok parte hartu dute. 374 enpresatan kontu-ikuskapen pertsonalizatuak burutu dira eta, horiek oinarri, 104 enpresetan hobekuntza planak ezarri dituze. Beste 168 enpresatan enpresaren erantzukizun sozialaren diagnostikoa egin da, eta, horri esker, 29 enpresatan jarduteko plan espezifikoak egin dituzte.

Nafarroako Gobernuak, gainera, ENECO proiektu europarrean parte hartzen du industrialdeetan ingurumena hobetze aldera planak aplikatzeko. Proiektu horretako jarduerek industrialdeak antolatzeko estrategia orokorrak eta zerbitzu komunak sortzen dituzte eta, hala, ekoizpen unitate bakartzat jotzen dira. ENECO programan industrialde hauek parte hartzen dute: La Nava (Olite eta Tafalla artean), Comarca 2 (Ezkirotz), Villatuerta eta el Ramal (Lodosa). Guztiak batera 200 enpresa baino gehiago dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Informe COPYMA
Programa del Congreso
Discurso del Presidente Sanz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa