(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Musika Zaharraren Astearen 2011ko edizioaren programa itxi da ostirala, 2011.eko maiatzak 27


Abuztuaren 31tik irailaren 11ra egingo da, Fray Diego kultura-etxean, San Migel elizan eta Golem zinema-aretoetan


Lizarrako Musika Zaharraren Astearen 42. edizioko kartela. ( irudia handitu )

Lizarrako Musika Zaharraren Astearen 42, edizioko programa itxi egin da. Astea abuztuaren 31tik irailaren 11ra izango da. Askotariko errepertorioa prestatu da, eta horretan aipatzekoa da irailaren 9an Tomás Luis de Victoriari egingo zaion omenaldia, Iruñeko Ganbera Abesbatzak sei ahotsetan "Officium defunctorum" interpretatuz, Josep Cabréren zuzendaritzapean.

Lizarrako Musika Zaharraren Astea Nafarroako Gobernuaren kultura-programa sendoenetako bat da. Urtero, irailean, Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko musika zaharrik onenaren lagin bat eskaintzen da, nazioartean ospea duten ganbera-taldeek eta bakarlariek interpretatuta. Kontzertuen eta jardueren egoitza nagusiak Fray Diego kultura-etxea eta Lizarrako San Migel eliza dira.

Programa Lizarrako Udalarekin, Lizarrako San Migel parrokiarekin, Merkatarien Elkartearekin, Bodegas Iracherekin eta Logroñoko eta Gasteizeko Musika Zaharraren Asteekin lankidetzan garatzen da. 2006tik, REMA Musika Zaharraren Jaialdien Europako Sarea osatzen du.

Kontzertuen eskaintzarekin batera, azken edizioetan programa zabaldu egin da eta hitzaldien zikloa eta izaera didaktikoa duten bestelako jarduerak gauzatu dira, hala nola familia-kontzertua, Golem Los Llanos zinema-aretoan egiten dena.

Hitzaldiak Lizarrako Fray Diego kultura-etxean izango dira abuztuaren 31n eta irailaren 1ean 20:00etan, eta irailaren 2an 19:00etan. Hizlaria Manuel Horno Gracia izango da. Musika Zaharraren Astearen aurretik egingo diren hitzaldi horien bidez entzuleak kontzertuen programetara hurbildu nahi dira, egileak euren garaian kokatuz eta konposatutako musikaren garaia, politika- eta gizarte-testuingurua hobeto ezagutzeko giltzarriak eskainiz.

Horrez gain, bigarren urtez, "Música en el jardín" atal berria egongo da. Atal horren bidez, jaialdirako espazio berriak ireki nahi dira Lizarran bertan, eta zehatz esanda, aire zabaleko espazioak. Atala hasteko, Spanish Brass Luur Metalls taldeak kontzertua eskainiko du irailaren 2an Fray Diego kultura-etxeko lorategian, 20:30ean. Programan Cabanilles, Bach, Ewald, Gabrieli, Granados, Turina eta Montsalvatgeren lanak interpretatuko dituzte. Kontzerturako sarrera doakoa da, baina gonbidapena beharrezkoa da. Gonbidapen hori kultura-etxean eska daiteke irailaren 2an bertan, edukiera bete arte.

Bestalde, San Migel elizako kontzertuak irailaren 6tik 10era izango dira, 20,15ean. Familia-kontzertua, Golem Los Llanos zinema-aretoan, irailaren 11n izango da, 12,00etan.

Kontzertuetarako abonuaren prezioa 30 eurokoa da. Abonu horretan irailaren 12ko kontzerturako gonbidapena sartzen da. San Migel elizako kontzertuetarako sarrera solteen prezioa 9 euro da.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa