(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Izuk VII. Martin de Azpilicueta saria jaso du Nafarroako sinboloei buruz egindako azterketa juridikoari esker

ostirala, 2011.eko maiatzak 27


María Ángeles Jiménez Riesgok accesita lortu du 1885. eta 1936. urteen arteko Iruñeko zabalguneei eta hirigintza-politikari buruz egindako lanari esker


Miguel Izuk VII. Martin de Azpilicueta saria

Eguílaz, Jiménez, Caballero lehendakariordea eta Izu, VII. Martin de Azpilicueta Saria banatu eta gero. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariordea eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuko kontseilariak VII. Martin de Azpilicueta saria entregatu dio Zuzenbidean doktorea den Miguel Izu Bellosori, "El régimen jurídico de los símbolos de Navarra" lanari esker.

Ekitaldia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Pío Baroja artean egin da, eta Filosofia eta Letretan doktorea den Maria Angeles Jimenez Riescori accesita ere eman diote, "La construcción de una ciudad: ensanches y política municipal de vivienda (Pamplona, 1885-1936)" lanari esker.

Sari nagusia, administrazio publikoen jarduerari, Nafarroako sektore publikoari eta foru zuzenbide zibilari buruzko ikerketak eta azterlanak sustatzeko sortu zen, eta 12.000 eurokoa da. Halaber, Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Zerbitzuak Miguel Izu Bellosoren lana argitaratuko du. Dagoeneko liburu horren 800 ale editatu ditu, eta horren ondorioz Pro Libertate bildumaren 24. alea izan da. Accesita 6.000 eurokoa da María Ángeles Jiménezen lana ere argitaratu dute. Dagoeneko 500 ale editatu dituzte.

Caballero lehendakariordeak adierazi du bi lanei esker "gaur egun, ikerketan eta bibliografian dauden hutsuneak beteko dira", Nafarroako sinboloak eta XIX. mendetik aurrera Iruñean gertatutako hazkundea ikuspegi juridikotik aztertzean. Ekitaldian Gregorio Eguilaz, Funtzio Publikoaren zuzendari orokorra, ere izan da.


Sari banaketara bertaratutako publikoa NAPIko Pío Baroja aretoan.

Sari banaketara bertaratutako publikoa NAPIko Pío Baroja aretoan. ( irudia handitu )

Miguel Izu Belloso (Iruñea, 1960) Zuzenbidean doktorea eta Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziatu da. Foru Gobernuaren funtzionarioa ere bada, eta 2002. urtetik Nafarroako Administrazio Auzitegiko kidea. Administrazio Zuzenbideko irakasle elkartu moduan aritu da Nafarroako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Iruñeko Udaleko zinegotzia izan zen 1995. eta 1999. urteen artean, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateko lehendakaria aldi berean eta Nafarroako Parlamentuko kidea 2003. eta 2007. urteen artean, Ezker Batuko ordezkari moduan. Zuzenbidearen munduarekin lotutako hainbat liburu argitaratu ditu. Bestalde, aldizkari espezializatuetan ere artikulu ugari argitaratu ditu. 

Miguel Izu Bellosok VII. Martin de Azpilicueta sarirako aurkeztu duen ikerketa sinbolo politikoen araubide juridikoari buruzkoa da. Hartarako, haien jatorria eta bilakaera historikoa ikertzeaz gain, Nafarroako sinboloak eta sinbolo nazionalak ere aztertu ditu, eskualdeko, bertako eta nazioz gaindiko sinboloen aurrekari eta eredu moduan.

Egileak, besteak beste, hauek azaldu ditu: sinboloak definitzeko eta haien erabilerak arautzeko zer arau erabili dituen, zer helburu betetzen dituzten, botere publikoa identifikatzeko jatorriz zuen funtzioa eta gaur egun dituen gizarteratze eta mobilizazio politikokoa. Horrela, gaur nabarmendu duenez, historialariek asko ikertutako baina ikuspegi juridikotik oso gutxi aztertutako eremuari ekin dio. Azpimarratu du "asepsia akademiko" osoz egin duela lana, eta alde batera utzi ditu ikuspegi politikotik aztertutako gaiaren inguruan sor daitezkeen "polemikak".

Bestalde, María Ángeles Jiménez Riescok accesita irabazi du Iruñean 1885. urtetik aurrera hiriak izandako hazkundea aztertu duen lanarengatik. Biztanle behartsuek etxerik ez zutenez, Nafarroan, XIX. mendearen bukaeran sortu zen etxebizitza higieniko eta merkearen beharraren ikuspegitik ekin dio lanari. Horrela, 1890. eta 1900. urteen artean gaizki esandako hiriaren lehen zabalgunea eraikitzea nola, noiz eta zergatik proposatu zen eta 1900. eta 1920. urteen artean hartu ziren neurriak aztertu ditu. Azken urte horietan hain zuzen hasi zuten kanpoko benetako zabalgunea eraikitzen. Sustatu ziren gizarte-etxebizitzen proiektu motak eta haiek eraikitzeko arrazoiak berrikusi ditu.

María Ángeles Jiménez Riesco Historian doktoregoa lortu zuen Historian Nafarroako Unibertsitatean, eta, gaur egun, ikertzaile bisitaria da Londresko Politika eta Ekonomia Zientzietako Eskolako Espainiari buruzko Azterketa Garaikideen Zentroan. Parte hartu duen ikerketa-proiektuen artean hauek nabarmentzen dira: "El discurso de la Modernidad", Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutakoa edo "Modernización económica y cambio social en Navarra, 1939-1975. Un intento de comparación" proiektua, Foru Gobernuaren laguntza izan duena. Halaber, etxebizitza azterketekin zerikusia duten argitalpenetan ere laguntzaile moduan aritu da.

Datorren urteko sarietan izena emate epea ere hasi da

2011ko Martín de Azpilicueta sarian izena emateko epea otsailean hasi zen, eta abuztuaren 31n bukatuko da. Saria banako pertsonek eta taldeek egindako eta argitaratu gabe dauden lan onenei ematen zaie. Gaiari dagokionez, hauek izan daitezke: Nafarroako Foru Erkidegoko erakundeak eta antolamendua; Foru Zuzenbide Zibila; giza baliabideen kudeaketa; aplikazio soziologikoak, modernizazioa eta Nafarroako Administrazio Publikoen kalitatearen hobekuntza; sektore publikoaren arrazionalizazioa; politika ekonomikoa, besteak beste ekonomiarekin, ogasunarekin, aurrekontuekin eta kontabilitate publikoarekin lotutako gaietan; lurralde eta ingurumen politika; lurraldearen antolamenduarekin, hirigintzarekin, etxebizitzarekin, ingurumenarekin, landa-garapenarekin eta mendi-eremuen garapenarekin, mendiekin, herri lanekin, garraioekin eta horren antzeko sektoreekin zerikusia duten gaiak.

Lanek, gutxienez, 150 orri izan behar dituzte eta gaztelaniaz, euskaraz edo Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean (kasu honetan gaztelaniaz ere itzulita) idatzita egon beharko dute). Banakako pertsonek eta taldeek lor dezakete saria, betiere aurreko deialdietan irabazi ez badute.

Sariak lanetan errege absolutuen botearen muga etikoak defendatu zituen Nafarroako katedradun, jurista eta teologoaren izena du: Martin de Azpilicueta, alegia. Haren lanen artean ‘Manual de Confesores’ (1552) nabarmendu daiteke. Martín de Azpilicueta (Barasoain -Nafarroa-, 1492 - Erroma, 1586) jazarri ere egin zuten , Inkisizioaren aurrean Karrantzako Fray Bartolome nafar ospetsua defendatu zuelako.

Juan Cruz Alli Arangurenek, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irakasle eta foru parlamentariak irabazi zuen iazko Martin de Azpilicueta saria, ‘Los convenios económicos entre Navarra y el Estado. De la soberanía a la autonomía armonizada’ lanari esker. Duela lau urte, 2007an, Francisco Javier Arcelus, Pablo Arocena, Fermín Cabasés eta Pedro Pascual Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irakasle eta ikertzaileek irabazi zuten saria, Nafarroako udalek ematen dituzten zerbitzuen eraginkortasunari buruzko egindako lan batengatik. Gainerako deialdietan lehen saria eman gabe geratu zen, edo aipamen bereziak banatu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa