(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesak 2011ko Vianako Printzea sariak banatzeko ekitaldian buru izango dira astearte honetan astelehena, 2011.eko maiatzak 30


Ekitaldia Popular TV (21:30ean), Canal 6 (21:30ean) eta Canal 4 (22:00etan) kateek emango dute


Asturias eta Vianako printze-printzesek Nafarroara egingo duten bisitaren iragarkiaren xehetasuna

Asturias eta Vianako printze-printzesek Nafarroara egingo duten bisitaren iragarkiaren xehetasuna ( irudia handitu )

Berorren gorentasun Asturias eta Vianako printze-printzesak Nafarroan izango dira astearte honetan. Leireko San Salbatore monasterioan Nafarroako erregeei egiten zaien omenaldian parte hartuko dute eta, ondoren, 2011ko Vianako Printzea Nafarroako nazioarteko sariak banatzeko ekitaldian buru izango dira, Iruñeko Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan.

Nafarroako erregeei egingo zaien omenaldia Popular TV kateak emango du zuzenean 11:30ean hasiko den saio berezian, eta Vianako Printzea nazioarteko sarien banaketa Popular TV (21:30ean), Canal 6 (21:30ean) eta Canal 4 (22:00etan) kateek eskainiko dute aurrez grabaturik.

Nafarroako erregeen omenaldia

Eguerdiko 11:30ean, Felipe jauna eta Letizia andrea Leireko San Salbatore monasteriora iritsiko dira, Nafarroako erregeen omenaldi tradizionalean parte hartzeko.  Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak egingo die harrera eta, monasterioaren barruan, beneditarrekin bilera txiki bat egingo dute eta Foru Erkidegoko agintari nagusiak agurtuko dituzte.

Ondoren, 11:45ean, monasterioaren ate ondoko absideen plazan, segizio tradizionaleko desfilea hasiko da. Felipe jauna eta Letizia andrea izango dira desfilearen buru eta Nafarroako Gobernuko kideek eta Gobernuko eta Parlamentuko buruek parte hartuko dute.  Haien aurretik joango dira aguaziltxoak, eskaintza egiteko lore koroarekin, giltzaria, monasteriorako zilarrezko kutxarekin, eta arma erregea eta mazolariak. Segizioa monasterioaren barrutiko kanpoaldeko galtzadatik joango da, Speciosa atera arte; han, Leireko abade mitradunak, Juan Manuel Apesteguiak, egingo die harrera.

Felipe jaunak eta Letizia andreak ospakizuna presbiterioaren ondoko ohorezko aulkitik ikusiko dute. Liturgiako burua Francisco Pérez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzaina izango da eta liturgia Leireko abade mitradunarekin eta apaiz beneditarrekin batera egingo du.

Eskaintzan, Sanz Lehendakariak Nafarroako erakundeen opari sinbolikoa emango dio abadeari, monasterioan gurtzari eusteko. Eukaristia amaitutakoan, berorren gorentasunek lore koroa bat jarriko dute erresumako lehen erregeen hilobian; koroaren testua hau izango da: "Felipe y Letizia, Príncipes de Asturias y de Viana".

Ospakizuneko musikaz arduratuko dira Monasterioko Apaizen Abesbatza eta Zangozako Nora Abesbatza. Nora Abesbatzako zuzendaria Fermin Iriarte izango da eta organoa Antonio Guerrerok joko du.

2011ko Vianako Printzea sarien banaketa

Arratsaldean, 19:00ak aldera, berorren gorentasunak Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriora joango dira, eta, han, Nafarroako Lehendakariak eta Foru Erkidegoko agintari nagusiek agurtuko dituzte berriz ere. 2011ko Vianako Printzea Nafarroako nazioarteko Sarietako hiru epaimahaietako buruen, sariak antolatzen parte hartu duten Nafarroako Gobernuko kontseilarien eta enpresa babesleen agurra ere jasoko dute. 

Nafarroako nazioarteko sariak banatzeko ekitaldia 19:00etan hasiko da eta mila gonbidatu inguru izango dira.

Espainiako eta Nafarroako ereserkiak entzun ondoren, Miguel Sanz Foru Erkidegoko Lehendakariak hitz egingo du Nazioarteko Sarien bigarren edizioko helburuak azaltzeko eta ezarritako hiru kategorietako sarituen merituak labur esateko:

- Kulturaren Vianako Printzea Saria: Nabaskozeko Faustino Menéndez-Pidal, Espainiako heraldista ospetsuenetako bat da eta Hispanoamerikan diziplina horren berritzaile handia.

- Elkartasunaren Vianako Printzea Saria: Manuel Elkin Patarroyo, 30 urte baino gehiagoz garapen bidean diren herrialdeetako biztanleek bereziki dituzten gaixotasunak txertoen bidez (malariaren aurkakoa batez ere) sendatzeko irtenbideak bilatzen egindako lana eskertzeko.

- Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria: Iriscom enpresa, "Vida a través del iris" proiektua egiteagatik. Proiektu horretan, sistema informatikoa giza begiaren irisak kontrolatzen duen komunikazio sistema alternatiboa sortu du, gehiengo desgaitasuna eta inkomunikazioa duten pertsonei komunikazioa errazteko.

Sarien banaketa Asturias eta Vianako printzearen mintzaldiarekin amaituko da. Ekitaldia amaitzean, berorren gorentasunak sarituekin elkartuko dira eta, ondoren, guztiek argazkia egingo dute epaimahaikideekin, agintariekin eta babesleekin. Jarraian, ekitaldian izango diren mila gonbidatu inguruk janaurrekoa egingo dute eta, 20:45ean, berorren gorentasunak joan egingo dira eta horrela amaituko dute Nafarroako foru Erkidegora egindako bisita.

100 langilek baino gehiagok jaso dute baimena

Asturias eta Vianako printze-printzesen bisita ofizialaren inguruko informazioa biltze aldera, hedabideetako 107 langilek jaso dute han izateko baimena: kazetari literarioek, grafikoek eta 27 hedabidetako telebistako teknikariek.

Nafarroako telebista kateez gain, Foru Erkidegoko hedabide guztiek jaso dute ekitaldiari buruzko informazioa jasotzeko baimena: Diario de Navarra eta Diario de Noticias, Nafarroako TVE, Onda Cero, COPE eta Radio Nacional  irrati kateak, eta EFE eta Europa Press albiste agentzietako ordezkariak. Estatuko hedabideek ere ekitaldian izateko aukera izan dute, adibidez, Antena 3, Telecinco eta Sexta kateek edo Telemadrid eta EITB bezalako eskualdeetakoek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Anuncio de los Príncipes de Asturias y de Viana a Navarra
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa