(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko printze-printzesak Nafarroako errege-erreginei egindako tradiziozko omenaldiaren buru izan dira Leiren asteartea, 2011.eko maiatzak 31


Arratsaldean 2011ko Vianako Printzea Nazioarteko Sariak emateko ekitaldiaren buru izango dira


Asturiasko printze-printzesak eta Sanz Lehendakaria, gainerako agintariekin batera, Nafarroako errege-erreginen omenez egindako ekitaldira iritsi direnean.

Asturiasko printze-printzesak eta Sanz Lehendakaria, gainerako agintariekin batera, Nafarroako errege-erreginen omenez egindako ekitaldira iritsi direnean. ( irudia handitu )

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak Nafarroako errege-erreginei omenaldia egiteko ekitaldiaren buru izan dira gaur goizean Leireko San Salbador monasterioan. Ekitaldira 120 pertsona inguru bertaratu dira, guztiak Foru Komunitateko agintariak eta ordezkariak.

Printze-printzesek Nafarroara egindako bisitaren lehenengo ekitaldia izan da. Aurreikuspenen arabera, arratsaldean 2011ko Vianako Printzea Nazioarteko Sariak emateko ekitaldiaren buru izango dira Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregian eta Auditorioan.

Felipe eta Letizia printze-printzesak Ramón Jáuregui Presidentzia ministroarekin batera iritsi dira. Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak, harrera egin ondoren, berorren gorentasunak monasterioko sarrerara lagundu ditu. Bertan, printze-printzesak agurtu dituzte Francisco Pérez Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak, Juan Manuel Apesteguía Leireko abade mitradunak eta erkidego beneditarreko gainerako kideek. Sanz Lehendakariak printze-printzesei Manuel Hidalgoren "Navarra, una invitación al futuro" liburua oparitu die, baita Villar López argazkilariak El Perdóneko errotei ateratako argazki bat handituta ere.

Ondoren, printze-printzesak monasterioko bisiten aretora joan dira, eta bertan zain zituzten Nafarroako Gobernuko kideak, Elena Torres Parlamentuko lehendakaria, Elma Sáiz Gobernu Zentralak Foru Komunitatean duen ordezkaria eta María Ángeles Sánchez Esako alkateordea.


Asturiasko printze-printzesak erlijio-ospakizunean.

Asturiasko printze-printzesak erlijio-ospakizunean. ( irudia handitu )

Segizioa

12:00etarako minutu gutxi falta zirela, kanpaien soinuarekin, absideen plazan, monasterioko atearen ondoan, segizio tradizionaleko desfilea egin da. Aurretik joan dira aguaziltxoak, eskaintza egiteko lore koroarekin, eta giltzaria, tenpluko gurtzari eusteko dohaintza sinbolikoa duen zilarrezko kutxarekin. Ondoren, erregea eta mazolariak etorri dira, U itxuran jarritako korporazioaren aurretik. Korporazioa osatu dute Gobernuko kideek eta Gobernuko Lehendakariak eta Parlamentuko lehendakariak, aurretik Asturias eta Vianako printze-printzesak zituztela.

Segizioak monasterioaren esparruaren kanpoko galtzada zeharkatu du Speciosa atera arte. Bitartean, tronpeta eta tinbalen bandak Nafarroako ereserkia interpretatu du, "Erresumako Sarrera Martxa". Atarian, abade mitradunak berorren gorentasunak agurtu ditu, ur bedeinkatua eskainiz.

Ospakizuna

Elizaren barrualdean, organoarekin nazioko ereserkia jotzen zuten bitartean, Felipe jaunak eta Letizia andreak haien lekua hartu dute, aldarearen ondoan. Jarraian, Iruñeko artzapezpikuak ospakizun liturgikoa egin du abadearekin eta erkidegoko monjeekin batera.

Eskaintza egiteko unean, Miguel Sanz Lehendakaria presbiterioaren erdira joan da eta abade mitradunari zilarrezko kutxak hartzen zituen azpila eman dio. Kutxa horiek antzinako Nafarroako Gorteek erabiltzen zituzten bozketak egiteko. Horietan Nafarroako erakundeek gurtzari eusteko egindako dohaintza sinbolikoa dago.

Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak emandako mezan, bertaratuak agurtu ditu, eta 2011ko Vianako Printzea Nazioarteko Sariak jasoko dituztenei aipamen berezia egin die: Faustino Menéndez Pidal heraldista, Manuel Elkin Patarroyo kolonbiar medikua eta Pedro Palomo eta José Mari Arrazola Iriscom enpresaren sustatzaileak.

Francisco Pérez artzapezpikua poztu egin da "aurten ere Nafarroako errege-erreginen alde otoitz egin dezakeelako esparru enblematiko honetan", hots, Leireko monasterioan. Izan ere, leku horretan "historiak eta tradizioak, kulturak eta fedeak bat egiten dute". Artzapezpikuak nabarmendu du gizartea "une zailak" bizitzen ari dela eta agintariek beharrizanik handiena dutenen "alde premiaz jardun behar dutela", eta familiei lagundu. "Itxaropena emateko betebeharra daukagu", adierazi du.

Artzapezpikuak "hezkuntza-askatasuna" ere aipatu du eta printze-printzesei dei egin die "espainiar guztien ondoan jarraitzeko, orain arte bezala, herritarrei adorea eta arnasa emateko".

Ospakizuna eskaintzarekin amaitu da. Asturias eta Vianako printze-printzesek loreen koroa ekarri dute, hitz hauekin: "Felipe eta Letizia, Asturias eta Vianako printze-printzesak". Loreak erresumako lehenengo monarken hilobian jarri dituzte.

Ospakizuneko musika Monasterioko Monjeen Abesbatzak eta Zangozako Nora Abesbatzak interpretatu du, Fermín Iriarteren zuzendaritzapean. Organoan Antonio Guerrero izan dute lagun, eta programa hau interpretatu dute: Sarrera, Gaudeamus… de cuius festivitate; Gloria, Misa de Angelis; Graduala Benedicta et venerabilis; Aleluia, J.L. Olaechearena; Ofertorioa, Ave María, T.L. de Victoriarena (1548-1611); Sanctus, Misa de Angelis; Agnus Dei, Misa de Angelis; Komunioa, Amén, J.V. Egearena; Errespontsorioa, Qui Lazarum (errege-erreginen hilobira egindako segizioan); eta Amaiera, Nafarroako ereserkia (Erresumako Sarrera Martxa), Valentín Ruiz Lópezek harmonizatuta.

Erlijo-ospakizuna amaitu ondoren, berorren gorentasunak elizatik atera eta monasterioko klaustrora jaitsi dira. Bertan agintarien agurra jaso dute.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Programa de mano

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa