(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak gosaria eskaini die 2011ko Vianako Printzea Sarien irabazleei 
asteazkena, 2011.eko ekainak 1


Ekitaldiaren ondoren, lauek Nafarroako Urrezko Liburuan sinatu dute


Sanz Lehendakariak gosaria eskaini die 2011ko Vianako Printzea Sarien irabazleei

Gosarian ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako jarduneko Lehendakariak gaur goizean gosaria eskaini die, atzo, Kulturaren, Elkartasunaren eta Mendekotasunaren 2011ko Vianako Printzea Nafarroako Nazioarteko Sarien lau irabazleei. Ekitaldia Nafarroako Jauregian egin dute eta sarituak izan dira han, hurrenez hurren, Faustino Menéndez Pidal heraldista, Manuel Elkin Patarroyo zientzialaria eta, Iriscom enpresaren partez, Pedro Palomo eta José Maro Arrazola enpresaren sortzaile eta zuzendariak, senideekin batera.

Horiez gain, han izan dira Juan Ramón Corpas jarduneko Kultura kontseilaria, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietakoa, epaimahaiko buruak eta kideak eta Caja Navarra eta Euskadiko Kutxa erakunde babesleetako ordezkariak.

Ekitaldian, Sanz Lehendakariak, ordenagailu baten bidez, Iriscom enpresak proposaturiko sistemak nola funtzionatzen duen ikusi ahal izan du hantxe bertan. Sistema horri esker lortu du Iriscom enpresak Mendekotasunaren 2011ko Vianako Printzea Saria.

Amaitzeko, Sanzek irabazleei Nafarroako Urrezko Liburuan sinatzeko eskatu die.


Sanz Lehendakariak gosaria eskaini die 2011ko Vianako Printzea Sarien irabazleei

Lehendakaria Arrazolaren argibideak jarraitzen ( irudia handitu )

Lehenengo argazkian honako hauek azaltzen dira ezkerretik eskuinera: María Ibáñez Caja Navarra fundazioko presidentea, Pedro Palomo eta José Mari Arrazola, azken horren emaztea, Txomin García Euskadiko Kutxako presidentea, Miguel Angel Argal Elkartasunaren sariko epaimahaikidea, Charo Martínez Sanz Lehendakariaren aholkularia, Jürgen Untermanen emaztea, Jürgen Unterman Kulturaren sariko epaimahaiburua, Juan Ramón Corpas Mauleón, Faustino Menéndez Pidalen emaztea, Menéndez Pidal, Sanz Lehendakaria, Manuel Elkin Patarroyo, María Isabel García Malo eta Javier Cortajarena Euskadiko Kutxaren Nafarroako zuzendaria.

Bigarren argazkian, Sanz Lehendakaria Iriscomek asmaturiko sistema begira ari da Arrazolaren laguntzarekin. Horien atzean, ezkerretik eskuinera, hauek agertzen dira: Cortajarena, García Malo, Alberto Pascual (Caja Navarrako idazkari nagusia), Ibáñez, Lola Eguren (Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia), Unterman, horren emaztea, Menéndez Pidal, Corpas eta Martínez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa