(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errepidean hildakoak eragin dituzten istripu kopurua erdira murriztu da urtea hasi zenetik asteazkena, 2011.eko ekainak 1


2011ko lehen bost hileetan zortzi hildako izan ziren; aurreko urteko garai berdinean, aldiz, 17 izan ziren hildakoak


Nafarroako errepideetan hildakoak eragin dituzten istripuak % 53 murriztu dira urteko lehen bost hilabeteetan, Barneko Zuzendaritza Nagusiak maiatzeko azken datuak aintzat hartuta egin duen behin-behineko balantzearen arabera.

Urteko lehen hiruhilekoan zortzi hildako izan ziren bideko ezbeharretan, sei Nafarroako Gobernuko hiriarteko errepideen sarean eta bi hiri barruko bideetan eta bestelako bideetan. Aurreko urtean, garai berdinean, aldiz, 17 hildako zenbatu ziren, 12 hiriarteko errepideetan eta bost bestelako bideetan.

Urtea hasi denetik hil direnetatik lau gizonezkoak eta lau emakumezkoak izan dira, horietatik zazpi istripuetako ibilgailuen gidariak izan ziren (horietatik bat txirrindularia) eta zortzigarrena oinezkoa. Aurtengo ekitaldian, hildakoak eragin dituzten istripuak Antsoainen, Barasoainen, Iruñean, Tuteran, Itzan, Puiun, Vianan eta Arguedasen gertatu dira. 2010ko garai berdinean 15 gizonezko eta bi emakumezko hil ziren errepide istripuetan.

Maiatzeko balantzea 

Maiatzean gertatu diren trafiko istripuen behin-behineko balantzeak aurten eman den beherako joerari eutsi dio bai hildakoak eragin dituzten eta hildakorik eragin ez dituzten ezbeharren kopuruari dagokionez bai istripua izan dutenen larritasunari erreparatuz gero.

Gauzak horrela, azken hilabetean 292 istripu zenbatu dira (253 hiriarteko bideetan eta 39 hiriko eta bestelako bideetan) eta iazko garai berdinean 310 istripu gertatu ziren (263 hiriarteko bideetan eta 47 bestelako bideetan), beraz, horrek esan nahi du % 6 egin dutela behera istripuek. Zauritu larrien kopurua ere 14tik 12ra jaitsi da, hau da, % 14 murriztu da. Zauritu arinak 50 izan dira, aurreko urteko maiatzean baino bat gutxiago, hortaz, % 2 egin dute behera.

2010an, Nafarroako errepideetan 39 pertsona hil ziren, 2000an baino % 70 gutxiago, orduan 118 hildako zenbatu baitziren. Datu horiek lortuta, Foru Erkidegoak duela hamarkada bat Bide Segurtasunari buruzko Europako Gutunean ezarritako helburuak aise lortu ditu. Orduan, 2010 baino lehen errepideko ezbeharrak erdira murrizteko helburua proposatu zuen, baina 2006an bete zuen jadanik helburu hori.

Gobernuak, joan den apirilean, Europako Gutunerako atxikipena eta bide segurtasunaren alorreko konpromisoak berritu zituen. Konpromiso horiek Europako agirian zehaztutako hamar lan esparruetan dute oinarria:  bide eta gizarte hezkuntza, bide prestakuntza, azterlanak eta ikerketak, bideak, ibilgailua, mugikortasuna, prebentzioa, informazioaren tratamendua eta istripuaren ondorengo laguntza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Relación de accidentes mortales registrados en 2011
Resumen 2010-2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa