(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuak odola ematera animatu nahi du jendea, udari eta Sanferminei begira erreserbak igotzeko asteazkena, 2011.eko ekainak 1


Transfusioen beharra areagotzea aurreikusten da eta, beraz, beharrezkoa da stocka handitzea


Pablo Rodríguez Wilhelmi, Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuko zuzendaria.

Pablo Rodríguez Wilhelmi, Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuko zuzendaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuak dei bat egin die gaur herritarrei, udarako eta San Fermin jaietarako erreserbak igotzeko odola eman dezaten. Izan ere, garai horretan transfusioen beharra handiagoa izaten da.

Pablo Rodríguez Wilhelmi Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuko zuzendariak azaldu duenez, uda gainean dugula eta aurtengo San Fermin jaietan transfusio-eskaerak gora egingo duela aurreikusita, areagotu egin da zentroko erreserbak handitzeko beharra. Gainera, ospitaletan ere gero eta lan gehiago dago, eta horrek Nafarroako zentroetan odol gehiago kontsumitzea ekarri du.

"Azken asteetan odolaren beharrak gora egin duela nabaritu dugu, emaileek emandako odolaren sarrerak gainditzeraino. Beraz, behar-beharrezkoa da erreserbak orekatzea", esan du zuzendariak.

Berak azaldu duenez, batez ere hemati-kontzentratuen eta plaketa-unitateen beharra izaten da, eta hauek 42 eta 5 eguneko iraungitze-aldiak dituzte, hurrenez hurren. Horregatik, odol-emateen fluxuak etenik gabea eta jarraitua izan behar du eta ahal den neurrian emaile-oldeak saihestu behar dira, odola ahalik eta gutxien iraungitzeko.

Odola emateko zitazioa jasotzen ari diren ohiko emaileei, azken bi hilabeteetan odolik eman ez dutenei eta lehenengoz emateko prest daudenei egin zaie deia. Hauek Iruñean eta Tuteran odola ateratzeko dauden puntu desberdinetara edo Nafarroako gainerako herrietan odola ematea errazten duen unitate mugikorrera joan behar dute datozen asteetan.

Etengabeko arreta

"Ez dugu nahi denak batera etortzea, ekainean zehar mailakatuta baizik", argitu du.

Iruñean odol-emaileei arreta hobea izateko eta odola ematean zain egon beharrik ez izateko, Nafarroako Odol eta Ehunen Bankuak–Irunlarrea 39 kalean- abenduan zabaldu egin zuen arretarako ordutegia: orain etengabeko arreta eskaintzen du 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera eta 08:00etatik 14:30era ostiral guztietan. Gainera, aurretik ordua eskatzeko sistema du erabili nahi duten emaileentzat; horretarako 848 422500 telefonora deitu behar da. Tuteran odola ateratzeko zentroa Eza kaleko 2. zenbakian dago.

Odol-emailearen Munduko Eguna ekainaren 14an ospatuko da Buenos Airesen (Argentina), eta "Pintatu mundua gorriz 2011n" izango du leloa, mundu globalizatuan odola emateak duen garrantzia gogorarazteko. Pablo Rodríguez Wilhelmik adierazi duenez, egun horren helburua da, alde batetik, kalitatezkoak eta seguruak diren odol-erreserbak izateko beharraz ohartaraztea eta, bestetik, ordainsaririk gabeko borondatezko emaileei beren altruismoa eskertzea. "Odola ondasun urria da, eta ematen dutenak biztanle oso solidario gutxi batzuk diren arren, bizitza asko salba ditzake" adierazi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa