(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tracasak 27001 nazioarteko ziurtagiria lortu du, informazio sistemen segurtasuna kontrolatzen duena

astelehena, 2011.eko ekainak 6


Sozietate publikoak ISO 9001 ziurtagiria, prozesuen kalitateari buruzkoa, eta 14001 ziurtagiria, ingurumenari buruzkoa, ere badauzka


Roberto Rodríguez, Álvaro Miranda eta Ángel Sanz

Roberto Rodríguez, Miranda presidenteordea eta Ángel Sanz, TRACASAri eman dioten ISO 27001 ziurtagiria erakusten ( irudia handitu )

Tracasa (Trabajos Catastrales, S.A.) sozietate publikoak ISO 27001 estandarraren ziurtagiria lortu du; estandar horrek enpresaren jarduera nagusirako informazioaren segurtasuna kontrolatzen du. Enpresak, Nafarroako Lurralde Informazio Sistemaren bidez, herritarrei zerbitzuak eta Administrazio Publikoari katastroaren inguruko zerbitzuak eskaintzen dizkie. Ziurtagiria TÜV Rheinland  ikuskapen, kontrol eta ziurtapen jarduerak burutzen dituen erakunde independenteak eman du.

Nazioarteko ziurtagiria gaur goizean jaso dute Tracasaren egoitzan, Sarrigurenen (Eguesibarren). Bigarren presidenteorde eta jarduneko Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Miranda Simavillak, enpresa publikoko presidentea denez, nazioarteko ziurtagiria jaso du Roberto Rodríguez TÜV Rheinland iparraldeko sistemak ziurtatzeko arduradunaren eskutik. Ekitaldian, enpresako zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea, eta berrogeita hamar gonbidatu inguru ere izan dira.

Tracasa Nafarroan ziurtagiri hori jaso duten bederatzi enpresa eta erakundeen artean dago,eta prozesuen kalitateari buruzko ISO 9001 eta erakundeen ingurumen kudeaketa ikuskatzen duen 14001 ziurtagiriak jaso dituzten bi enpresetako bat ere bada.

Ziurtagiria banatzeko ekitaldian, Miranda presidenteordeak hauek nabarmendu ditu: enpresak izan duen konpromisoa egindako lanean, kudeatzailetzaren etengabeko laguntza, enpresako segurtasun batzordeak egin duen ahalegina, bitarteko agintarien arteko laguntza eta Tracasako langile guztien parte hartzea.

Bestalde, Ángel Sanzek esan du erakundea bat datorrela eta onartu duela segurtasuna langileen zerrendako guzti-guztien ardura dela.

ISO 27001 ziurtagiria

Nazioarteko ISO estandarren artean, erakunde bateko kudeaketa sistemak ziurtatzen dituztenak dira nabarmenenak. 9001 estandarra prozesuen kalitateaz arduratzen da eta gaur egungo edozein erakunde lehiakorrek ia nahitaez bete beharreko baldintza da. 14001 estandarrak erakundeen ingurumen kudeaketa ikuskatzen du eta herritarrek eta administrazio publiko gehienek bultzatzen dute. Amaitzeko, 27001 estandarrak informazioaren segurtasuna kontrolatzen du eta mota guztietako enpresek geroz eta gehiago jasotzen dute.

ISO 27001 estandarraren ziurtagiria lortuta, Tracasak ziurtagiri horietan azkena jaso du. Horri esker, informazioan oinarrituriko zerbitzuak ematen dituen enpresa izanik, informazioaren segurtasunari ematen dion garrantzia erakusten da modu objektiboan. Hori, kalitatearekin eta ingurumenaren zaintzarekin batera, ekoizpenaren hiru ardatzetako bat da.

27001 ziurtagiria lortzeak Tracasaren jarduera nagusian jarri du arreta, hau da, SITNA plataformaren bidez herritarrentzako zerbitzuetan eta Administrazio publikoei katastroaren inguruan emandako zerbitzuetan. Enpresaren ildo erabakigarrienei eman zaie lehentasuna, eta oinarririk sendoenak ezarri dira irisgarritasua zabaltzeko, irmotasunez eta bermeekin.

27001 nazioarteko ziurtagiriaren aplikazio eremuen bidez Lurralde Informaziorako Sistemako ostatu eta hornitzaile sistema, eta softwarearen garapena, mantentze lanak, eguneroko jarduerak eta laguntza ziurtatzen dira. Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren zerbitzurako lanak ere ziurtatzen dira, hau da, ostatuak eta hornitzaileak, softwarearen garapena eta mantentze lanak, katastroko informazio historikoaren kudeaketa eta udal katastroen berrikuspena.






Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa