(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Karlos III.a Prestuaren beste lau gurutze eman ditu

asteartea, 2011.eko ekainak 7


Elikagai Bankuak, Manos Unidas kanpainak, Proyecto Hombre fundazioak, Crisanto Ayanzek eta Agustín Otondok jaso dituzte gurutzeak


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Nafarroako jarduneko lehendakaria, gaur eguerdian, Karlos III.a Prestuaren Gurutzeak banatzeko ekitaldiaren buru izan da, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Oraingoan, sarituak hauek izan dira: Elikagai Bankuak, Manos Unidasek eta Proyecto Hombrek Foru Erkidegoan dituzten ordezkaritzak, Carlos Almagro, Asunción Orbe eta Elena Garde ordezkari dituztela; Crisanto Ayanz Argentinako eta Txileko Zentro Nafarren Federazioko presidentea; eta Agustín Otondo Txileko Zentro Nafarraren sortzailea eta lehen presidentea.

Sanz Lehendakaria sarituekin

Ayanz, Orbe, Torres, Sanz, Otondo, Garde eta Almagro Karlos III.a Prestuaren Gurutzeak banatzeko ekitaldian ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako jarduneko lehendakaria, gaur eguerdian, Karlos III.a Prestuaren Gurutzeak banatzeko ekitaldiaren buru izan da, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Gurutze horren helburua da Nafarroaren aurrerabidean edo Foru Erkidegoa, bertako jardueren bitartez, nazioartera zabaltzen nabarmen lagundu duten pertsona eta erakundeen meritua azpimarratzea eta jendearen aurrean eskertzea.

Oraingoan, sarituak hauek izan dira: Elikagai BankuakManos Unidasek eta Proyecto Hombrek Foru Erkidegoan dituzten ordezkaritzak, Carlos Almagro, Asunción Orbe eta Elena Garde ordezkari dituztela; Crisanto Ayanz Argentinako eta Txileko Zentro Nafarren Federazioko presidentea; eta Agustín Otondo Txileko Zentro Nafarraren sortzailea eta lehen presidentea.

Elikagai Bankuaren, Manos Unidasen, Proyecto Hombreren eta Crisanto Ayanzen gurutzea aurten eman dira. Aldiz, Agustín Otondorena 2010ean onetsi zen, orain jaso duen arren. Sanz Lehendakariak ezin izan zion eman Hego Amerikara abenduan egin zuen bidaian, aurreikusi bezala, aireko kontroladoreen grebagatik.


Tronu aretoaren ikuspegi orokorra Crisanto Ayanzen mintzaldian

Crisanto Ayanzen mintzaldia Karlos III.a Prestuaren gurutzeak banatzeko ekitaldian ( irudia handitu )

Ekitaldian Foru Gobernuko kontseilariak eta Nafarroako alor politiko, ekonomiko eta sozialeko ordezkariak ere izan dira, eta Nafarroako ereserkia entzunez hasi dute (Erresumako sarrera martxa). Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriko metalezko musika tresnen taldea arduratu da musikaz eta Dietrich Buxtehuderen Fanfare & Chorus eta Georg Friedrich Händelen Su Artifizialetarako Musika lanak interpretatu dituzte. Zuzendaria Miguel Sansiñena izan da.

Sarituak 

Gurutzea emateko dekretuetan adierazitakoaren arabera, Gobernuak Nafarroako Elikagai Bankuari eman dio gurutzea "Solidarioak izatearren eta lanean etengabe aritzearren askotariko arrazoiak direla-eta egoera ezegonkorrean bizi diren eta elikagaiak erosteko dirurik ez duten pertsona eta familientzako elikagaiak biltzeko".

Manos Unidas Navarraren inguruan Gobernuak esan du "probezia, gosea, malnutrizioa, gaixotasunak, eskolatzerik eza eta azpigarapena bezalako munduko arazo larriei erantzun aktiboak eta eraginkorrak" ematen lagundu duela, baita Foru Erkidegoan ere.

Fundación Proyecto Hombre Navarraren kasuan, Gobernuak "pertsona ugariren drogazaletasunaren arazoari irtenbide eraginkorrak emateko egindako ahalegia eta, alor horretan, gizarte bazterkeriari aurre egin izana" eskertu du.

Gobernuak Crisanto Ayanzen lana ere nabarmendu du "Argentinan bizi diren nafarrei eta nafarren ondorengoei arreta emateagatik eta han daudenen ordezkari izateko lan goresgarria egiteagatik. Horrek, gainera, pertsona horiek Foru Erkidegoarekin duten lotura eta Nafarroaren irudi ona indartzen lagundu du".

Azkenik, Gobernuak Agustín Otondo eskertu du "Txileko nafarren ordezkari izateko eta historian zehar herrialde horretan izan diren nafarren ezagutza zehatza izateko" egin duen lan handiagatik.

Kondekorazioa 1997an eratu zuen Foru Gobernuak. Horren helburua Nafarroaren aurrerapena indartzen eta atzerrira zabaltzen lagundu duten pertsona eta erakundeen meritua azpimarratu eta jendearen aurrean eskertzea da. Kondekorazioa sortu zeneko dekretuan ezarritakoaren arabera, gurutzeari Karlos III.a Prestuaren izena eman zioten "Nafarroako erregeen artean nabarmenena izan zelako; jarrera baketsua eta bateratzailea izan zuelako, kulturaren eta artearen aldeko ekimenak aurrera eraman eta Europako gainerako gorteekin bakean eta adiskidetasunean oinarritutako harremanak ezarri zituelako".

Saria Maltako gurutze bat da; lau besoek esmalte gorria dute, urrez inguratuta daude eta metal beraz eginiko lis-lorea dute horietako bakoitzak. Erdian, Karlos III.a Prestuaren irudi maiestatikoa azaltzen da, esmaltatuta eta urrezko Nafarroako kateekin apainduta. Irudi hori Nafarroako Artxibo Nagusian gordeta dauden erregearen hainbat argizari-zigiluetakoa da. Atzeko aldean, Nafarroako ezkutu ofiziala eta, azpian, "Comunidad Foral de Navarra" eta "Cruz de Carlos III el Noble de Navarra" dioten testuak azaltzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Intervención del Presidente Sanz
Galardonados en ediciones anteriores
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa