(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ikastetxeetako kalitate sareak hobetzeko plana jardun onen estatuko erreferente aukeratu dute
asteazkena, 2011.eko ekainak 8


Datorren udazkenean egingo duten kalitatearen hirugarren konferentzian aurkeztuko dute, Bilbon


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatu duen proiektua Foru Erkidegoko ikastetxeetako (unibertsitateak izan ezik) kalitate sareak hobetzeko da eta Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Administrazio arteko Sareak erreferentziako jardun onen eredu aukeratu du. Hortaz, Kalitatearen Estatuko Konferentzian aurkeztuko dute beste esperientzia batzuekin batera, Bilboko Euskalduna Jauregian, 2011ko azaroaren 29 eta 30ean.

Aukeratutako proiektuak Nafarroako Gobernuak sustatzen duen Zerbitzu Publikoen 4. Kalitate Sarian accesit bat jaso zuen.  Hauek dira, besteak beste, Hezkuntza Departamentuaren proposamenaren helburuak: Nafarroako ikastetxeen artean (unibertsitateak izan ezik) sareko lana sustatzea kalitate ziurtagiriak lortzeko, baterako jardun onak sustatzea, berrikuntza pedagogikorako neurriak ezartzea eta kolaboratzaileen sare bat sortzea etengabeko hobekuntza errazteko. 

Proiektuari esker 11 azpisarek osaturiko sare bat sortu da eta bertan Nafarroako hezkuntza publikoaren sareko ehun bat ikastetxek elkarri lagunduz lan egiten dute. Ikastetxe horiek Haur Hezkuntzakoak, Lehen Hezkuntzakoak eta Bigarren Hezkuntzakoak zein Lanbide Heziketako eta Batxilergokoak dira, gaztelaniaz zein euskaraz irakasten dute eta hirian zein landaguneetan daude.

Asun Ruesta Nafarroako Gobernuko Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen zerbitzuaren jarduneko zuzendariak eta Anabel Salcedo Ebaluazioko Foru Batzordeko Kalitate eta Laguntza ataleko arduradunak Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Administrazio arteko Sareak, ekainaren 1 eta 2an, Palman egin zituen lan jardunaldietan parte hartu zuten datorren udazkenean Bilbon egingo den estatuko topaketa prestatzeko. Gaikako lanen ardatz nagusiak sareen kudeaketa eta eraginkortasuna eta jasangarritasuna izango dir.

Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Administrazio arteko Sarea Estatuko autonomia erkidego guztietako eta Politika Publikoak eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluazteko estatuko agentziako (AEVAL) ordezkariek osatzen dute. Sarearen helburua administrazio publikoen arteko lankidetza instituzio bihurtzea da, zerbitzu publikoetako kalitatearekin eta bikaintasunarekin loturiko alorretan.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa