(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Madrilen aurkeztu dute Erriberriko Antzerki Klasikoko XII. Jaialdiko programazioa

asteazkena, 2011.eko ekainak 8


Jaialdian 45 antzezpen eskainiko dituzte, uztailaren 15etik 31ra


Rafael Álvarez, Corpas kontseilaria, Helena Pimenta , Pilar García Granero eta Alex Ruiz Pastor ( irudia handitu )

Kultura eta Turismoko jarduneko kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleonek eta Álex Ruiz Pastor Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiko zuzendari artistikoak Madrilen aurkeztu dute gaur goizean hamabigarren jaialdirako programazioa. Uztailaren 15etik 31ra izango da eta 45 antzezpen eskainiko dituzte.  Ekitaldia Madrilgo Lázaro Galdiano museoan izan da.

Madrilen estatuko hedabideentzat egin duten aurkezpenean programak diseinatu duen leku edo ingurune bat eszenaratu dute: "Pertsonaiaren ardoa". Antzerki zuzendari bat, enologo bat, pertsonaia bat eta ardo bat bateratu dira gogoeta egiteko. Horren bidez, antzerkiko pertsonaia bat (Shakespeareren Macbeth kasu honetan) eta Nafarroako ardo bat lotzen dira.

UR Teatro-Antzerkia konpainiaren sortzaile Helena Pimentak esan duenez, "Macbeth zital bihurtutako heroia da, eta neurriz kanpoko anbizioak bideratzen ditu haren goraldiak eta erorialdiak. Bizitzeak dakarren ziurgabetasunaren aurkako ibilbide eroan, Macbethek bere burua eta ingurukoak suntsitzeaz gain, gizakia egunero zutik jartzera bultzatzen duen ilusioa ere desegiten du. Shakespearek irekitzen digun leihotik ikus dezakegu nola funtzionatzen duten gaizkiaren mekanismoek eta giroak, emozioak eta sentimenduak kontrastatuz geure ondorioak ateratzea du xede".

Pertsonaia horrentzat aukeratu den ardoa Domaines Lupier upategiko Terroir 2008 izan da. Pilar García Granero Nafarroa Jatorrizko Deituraren presidenteak zuzendu du ardo-dastatzea. García Granerok adierazi duenaren arabera, "mahasti zaharretako garnatxekin egin da ardoa. XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako filoxera izurriaren ondoren, mahats mota hori mahats erregina, heroia izan zen, eta horri esker Nafarroako mahastiak leheneratu ziren. Hala eta guztiz ere, Macbethen antzera, laurogeita hamarreko hamarkadan, zitaltzat jo zen, ordura arte izan zuen interes guztia galdu zuen mahats iraindutzat. Pertsonaiak ez bezala, Terroir ardoak erakusten du mahats mota hori berrerosi eta aldarrikatu egin dela, eta istorioaren amaiera zoriontsua izan dela.  Gaur egun, garnatxak sektoreko profesionalen eta hedabideen lilura eragiten du berriz ere".

Domaines Lupier upategia duela gutxi zabaldu dute eta San Martin Unxen dago. Tradizioz askotariko mahatsak ekoiztu izan dituzte. Upategian garnatxa motako mahasti zaharren 21 partzela dituzte, hainbat lur mota, norabide eta altueratan jarrita. Domaines Lupiesen abenturaren helburua "bertako mahats motaren ospea berreskuratu eta itzultzea da, Nafarroa Jatorrizko Deituraren nortasunaren ezaugarrietako bat delako".


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa