(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen XI. edizioa inauguratu du
osteguna, 2011.eko ekainak 9


Irekiera hitzaldia hedabideetako etikari buruzkoa izan da eta Madrilgo Prentsa Elkarteko presidenteak eman du


Lehendakaria

Sanz Lehendakaria egin duen mintzaldian ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako jarduneko Lehendakariak gaur arratsaldean ireki du Iruñean Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen XI. edizioa. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta Iruñeko eta Tuterako UNEDen zentro asoziatuek antolatu dituzte, Foru Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin.

Ekitaldia Iruñeko Condestable Jauregian izan da eta han izan dira Alberto Catalán jarduneko Hezkuntza kontseilaria, Eloísa Ramírez UPNAko Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordea, María Iraburu NUko Ikasle eta Unibertsitate Hedakuntzako errektoreordea, Iruña eta Tuterako UNEDeko zuzendariak, José Luis Martín eta Luis Fernández, hurrenez hurren, eta politikaren, kulturaren eta hezkuntzaren alorreko ordezkariak.

Programa Fernando González Urbaneja Madrilgo Prentsa Elkarteko (APM) presidenteak eskaini duen inaugurazio hitzaldiaren bidez hasi da. Hedabideetako etikari eta errentagarritasunari buruzkoa izan da eta "La ética es rentable y dará audiencia" (Etika onuragarria da eta entzuleak lortuko ditu) izan du izenburua.

Guztira 32 prestakuntza ekintza antolatu dira eta datorren irailaren 29ra arte burutuko dira. Ikastaroetan literatura, fisika, matematika, artea, injeniaritza, musika, moda, zinema eta gaur egungo beste hainbat gai landuko dira.


Bertaratutakoak

Ekitaldira joan direnen irudia ( irudia handitu )

Iruñeko Condestable Jauregia egoitza nagusia izango da, baina Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nafarroako Unibertsitatean, Iruñeko eta Tuterako UNEDen zentro asoziatuetan, Iruñeko katedralean eta ESIC negozio-eskolan ere jarduerak burutuko dira. 

Ikastaro gehienak doakoak dira aurrez zentro antolatzailean izena emanez gero; halere, ikastaroren batean parte hartzeko matrikula ordaindu behar da. www.cursosdeverano2011.navarra.es webgunean jarduera bakoitzaren informazio zehatza eta izena nola eman azaltzen dira.

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak 120.000 eta 40.000 euro emanez, hurrenez hurren, ikastaroak antolatzen lagundu dute. Zenbateko horri esker, udako hogei ikastaro finantzatu dira (UPNAko eta NU zazpi ikastaro eta Iruñeko eta Tuterako UNEDeko hiru) eta ikastaro bakoitzerako 8.000 euro erabili dira.

Aurten, erakunde hauek hartuko dute parte babesle gisa: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (INAP), Nafar Ateneoak, Hiritartasunaren, Bizikidetzaren eta Aniztasunaren UNESCO Katedrak, Nafarroako Baso Jabeen Elkarteak (Foresna-Zurgaia), Amado Alonso fundazioak, Europar Batasuneko Jean Monnet Katedrak, Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategiak (LUCE), Javier Ciga fundazioak, Nafarroako Artearen eta Ondarearen Katedrak, ESIC Navarra eskolak, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Eusko Ikaskuntzak.

Fernando González Urbaneja

González Urbaneja Burgosen jaio zen 1950. urtean. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Politika Zientzietan lizentziatu zen eta Escuela de Periodismo de la Iglesia kazetaritza-eskolan titulua lortu zuen. Idatzizko prentsan, irratian eta telebistan kazetaritzan jardun zen eta alor ekonomikoan espezializatu zen. Jadanik desagertua dagoen Diario Madrid (1970) egunkarian, Logos agentzian eta 1974an sortu zuen Doblón astekarian lan egin zuen profesional gisa aritu zen hasierako urteetan.

1976an El País egunkaria sortu zenetik 1980. urtera arte ekonomia saileko zuzendaria eta erredaktore zuzendaria izan zen. Urte batzuz Banco Hispano Americano bankuko komunikazio arduraduna izan ondoren, idatzizko prentsara itzuli zen, Cambio 16 astekarira zehazki; astekari horretako zuzendaria ere izan zen. 1990ean ikus-entzunezko hedabideetan hasi zuen ibilbidea Antena 3 TV kateko goizetako albistegiko ekonomiaren analista gisa. Kate horretan berrien emankizunak zuzendu eta aurkeztu zituen. 1994an berriz ere aldatu zuen euskarria eta 1999. urtera arte Cinco Días ekonomia-egunkariko zuzendaria izan zen. 1999an Madrilgo Prentsa Elkarteko diruzain aukeratu zuten.

Irratian Onda Cero kateko La Brújula aurkeztu zuen 2002 eta 2003 urteen artean, eta urte horretako azaroaren 12an APMko presidente aukeratu zuten, eta gaur egun ere ardura hori du. Gainera, zutabegilea eta, besteak beste, Rumasa, Ética en la empresa informativa eta Banca y poder, la pasión por ser banquero liburuen idazlea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz
Programa de los cursos de verano 2011
Cartel de los cursos de verano 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa