(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilariak 30 sari banatu die 2010-2011 ikasturtean antolatutako ikastetxeen arteko euskarazko lehiaketen irabazleei

ostirala, 2011.eko ekainak 10


Ia 1.500 lan aurkeztu dira poesian, narratiban, etnografian, deklamazioan eta irrati-gidoian, bideoan eta bertsotan


Transcripción textual del video

Hezkuntzako jarduneko kontseilari Alberto Catalan Higuerasek, gaur goizean, Nafarroako ikastetxeetan 2010-2011 ikasturtean antolatutako euskarazko lehiaketei dagozkien sariak banatu ditu Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.

Ekitaldiaren hogeita bigarren edizio honetan, guztira 30 sari banatu dira ondorengo modalitateetan: poesian (sei sari); narratiban (sei); "Pedro Diez de Ulzurrun" deklamazio-lehiaketa, irrati-gidoia eta pod-castetan (lau accesit); "José María Satrustegi" etnografia-lehiaketan (sari bat) eta bertso-idatzian (hamabi sari). Lehiaketa ezberdinetan, guztira 1.494 lan aurkeztu dira.

Catalan kontseilariaren eta sarituen talde-argazkia

Catalan kontseilaria eta Aranaz, sarituekin. ( irudia handitu )

Hezkuntzako jarduneko kontseilari Alberto Catalan Higuerasek, gaur goizean, Nafarroako ikastetxeetan 2010-2011 ikasturtean antolatutako euskarazko lehiaketei dagozkien sariak banatu ditu Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Ekitaldian, Catalanekin batera, Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako jarduneko zuzendari orokor Teresa Aranaz Jimenez izan da.

.

Ekitaldiaren hogeita bigarren edizio honetan, guztira 30 sari banatu dira ondorengo modalitateetan: poesian (sei sari); narratiban (sei); "Pedro Diez de Ulzurrun" deklamazio-lehiaketa, irrati-gidoia eta pod-castetan (lau accesit); "José María Satrustegi" etnografia-lehiaketan (sari bat) eta bertso-idatzian (hamabi sari).

Saritu bakoitzari honako hauek eman zaizkio: diploma bat, garaikur bat, saritutako obren DVD bat eta sariaren bonua (100 eta 175 euro artekoa narratiban, poesian eta bertso-idatzian, eta 350 euro artekoa deklamazio, irrati-gidoi eta bideo-grabazio modalitatean, non lanak taldekakoak diren).

Lehiaketa ezberdinetan 1.494 lan aurkeztu dira, guztira, eta lan horietatik 308 narratiba modalitatekoak izan dira; 153 poesiakoak; 1.015 bertso-idatzitakoak; 15 deklamazio, irrati-gidoi eta podcast lehiaketari dagozkion ikasle-taldeek egindako grabazioak dira; bi bideo-grabazioak dira eta beste bat etnografia-lan bat.

Saritutako ikasleak Nafarroako 15 ikastetxetakoak dira. Zehazki, ondorengo ikastetxetakoak: Alaitz (Barañain); Toki Ona eta Labiaga (Bera); Auritz (Auritz); Baztango ikastola (Elizondo); Andra Mari (Etxarri Aranatz); Orreagako Ama (Garralda); Erleta eta Amazabal (Leitza); Tantirumairu eta Irain (Lesaka); Eunate (Iruñea); Garcés de los Fayos (Tafalla); Monte San Julian (Tutera); eta Paz de Ziganda (Atarrabia).

Sei modalitateetako sarituak

Narratibako modalitatean, sarituak izan dira: Neskur Etxenike, Aimar López, Johanna Ramírez, Malen Eizagirre, Haizea Goldaracena eta Maddi Mikelarena. Poesian: Andrea Abad, Aitziber Irazoki, Izaskun Armendariz, Unai Labat, Iñigo Urzain eta Garazi Larrañaga. Etnografia-lehiaketako saria Carlota Casajus eta Lina Unzuerentzat izan da. Deklamaziokoa, Arkakuso taldearentzat eta irratiko sariak, berriz, Ilargia, Bardeak eta Arrobi taldeak jaso dituzte. Bideo-grabazio modalitatean, Plastika productions-eko taldekideak saritu dira.

Azkenik, bertso-idatzien lehiaketan honako hauek izan dira saritutako ikasleak: Xabat Ilarregi, Uxue Mesa, Oier Ariztegi, Paulo Ramos, Beñat Altzelai, Joanes Ilarregi, Urki Txoperena, Alaitz Astiz, Xabat Matxikote, Ainara Etxabide, Endika Legarra eta Mikel Lasarte.

 Lehiaketa hauen helburua sormena eta adierazkortasuna sustatzea da, bai eta ikastetxeen eguneroko lana sendotzea ere beren ikasleen hizkuntza-gaitasuna aberasteko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Relación de premiados
Detalle de los concursos
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa