(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Grabitatea edo presioa. Ura eramateko proiektua eta Iruñeko iturriak” erakusketa zabalduko da Nafarroako Artxiboan asteartea, 2011.eko ekainak 14


Erakusketa ekainaren 15etik urriaren 16a bitarte ikusi ahal izango da


Noaingo ubidea.

Kultura eta Turismo jarduneko kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleonek eta Iruñerriko Mankomunitateko presidente Javier Torrens Alzuk, "Grabitatea edo presioa. Ura eramateko proiektua eta Iruñeko iturriak" erakusketa aurkeztu dute gaur goizean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Aurkezpenean Roberto Villamayor Fernandez arkitektoa eta erakusketako komisarioa ere izan da. Hark, arkitektoa nahiz komisarioa ere baden Marte Mujikarekin batera, hasierako hitzaldia eskainiko du 19:30ean, Errege Artxibo Nagusiko Ekitaldi Aretoan. Biek ala biek, beren lan-jarduera hasi zutenetik, teknologia eta herritarraren arteko harremana ikertzen dute.

XVIII. mendetik Subizako iturburutik egindako edateko uraren hornidura Iruñeko Ilustrazioko ekimen publiko handia da. Bertan garai hartako arkitekto, ingeniari eta maisu garrantzitsuenek parte hartu zuten.

 "Grabitatea edo presioa. Ura eramateko proiektua eta Iruñeko iturriak" erakusketan hirira lehen aldiz ura ekarri zeneko gorabeherak erakusten ditu, 1699. urtetik landutako proiektuak, sistema hidraulikoari buruzko eztabaidak, hura eraikitzea eta haren eraginkortasuna, mantenu-lanen arazoak eta monumentu-talde baten egungo egoera, non gaur egun Noaingo ubidea ikurra den.

Erakusketa hau antolatu da, Kultura eta Turismoa Saila- Vianako Printzea Erakundea eta Iruñerriko Mankomunitatearen artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenari esker. Erakusketak 50.000 euroko kostua du guztira, eta haren ekoizpena, katalogoa egitea eta erakutsi ezin izan diren irudiak dituen DVDa finantzatu dituzte.

 

Erakusketan 9 plano eta 12 dokumentu ikus daitezke, haietako bat 17 metrokoa.1:1 eskalan egindako birprodukzio bat da, eta lurrean dago. Planoen bilduma ezberdinak Iruñeko Udal Artxiboan gorde dira.

Plano eta dokumentuak egoera onean zeuden. Hala ere, guztiak zaharberritze-tailerretik pasa eta bertan berraztertu dituzte. Baten bat goitik behera berraztertu da behar bezala erakutsi ahal izateko.

Erakusketako komisarioek "uraren bidaia" sistema hori beste zenbaitekin alderatu dute: Madrilgoarekin, Frantzian baten bat, Iranen, eta herrialde horietan antzeko teknikak erabili dituzte.

Aldi berean, inoiz mahai gainean jarri gabeko aukerak planteatzen dituzte, grabitatez edo presioz ura ekartzeko aukera, esaterako. Hortik dator titulua, eztabaida sozial bihurtu zen errealitate tekniko bati erantzunez.

Aurkeztutako erakusketak azpiegitura oso garrantzitsu baten ikuspegi bat ematen digu, Iruñera ura ekartzearen azpiegiturarena, hain juxtu. Ordura arte, etxeetarako ura putzuetatik ateratzen zen, hirian egin diren arkeologia-indusketa guztietan frogatuta geratu denez.

XVIII. mendearen amaieran, egoera jasangaitza zen ia, eta ura ekartzeko sistema bat planteatzen da, iturrien proiektu bat Iruñean eta estolda bidezko ebakuazio-sistema bat. Hori guztia XVIII. mendearen amaieratik XIX. mendearen hasiera arte egin zen. Eroanbide horren eraikuntzan ("uraren bidaia" izena eman zitzaion) hainbat gorabehera izan zen.

Hitzaldia

Roberto Villamayor eta Marte Mujika erakusketako komisarioek bildumako hasierako hitzaldia emango dute gaur arratsaldean. Bertan, bi arkitektoek ura ekarri zen lehen aldi hartaz hitz egingo dute, hornidura hidraulikoaren bi teknikaren artean eztabaida piztu zuena: grabitatea, topografiaren esku dagoen metodo tradizionala, eta presioa, hiri-zabaltzeak ahalbidetzen duen sistema aitzindaria.

Iruñerriaren gertakari historiko zehatz eta bereizgarria da. Erakusketak eztabaida hori ezagutzera ematen du ezezaguna bezain baliotsua den dokumentazio bat jendartearatzean.

Mujika+villamayor enpresako komisarioak arkitekto gipuzkoarrak dira, Nafarroan eraikitako obra publikoarekin. "Bideen arkitektura" kultur proiekturako saritutako proposamenen egileak, "JAI TEK, teknologia zoriontsua" beraien argitalpenean, monumentua eta obra zibila bereizten dute.

"Grabitatea edo presioa. Ura eramateko proiektua eta Iruñeko iturriak" erakusketan 2007. urtean hasiera eman zioten ikerketa bat azaltzen dute, Azterketa Historiko eta Herri Lanen Zentroak, Sustapen Ministerioa, finantzatutakoa, eta gaur egun Roberto Villamayorrek garatzen du bere doktorego-tesian.

Marte Mujika irakaslea da Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan 1996. urteaz geroztik.

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa