(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Grupo Lecta taldearen fabrika ikustera joan da, Leitzara asteartea, 2011.eko ekainak 14


Enpresak 3,9 milioi euro inbertitu berri ditu goi-hutsez metalizatzeko makina berri bat eskuratzeko


Sanz eta Roig enpresako arduradunekin Leitzako fabrikan

Roig kontseilaria, Sanz Lehendakaria, Rudilla eta Ortega Grupo Lectaren fabrikan, Leitzan ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma jarduneko Nafarroako Lehendakaria Grupo Lecta taldearen fabrika ikustera joan da Leitzara. Lecta paper estukatua, ore kimikoa eta paper bereziak ekoizten dituen enpresa handienetariko bat da. Sanzekin batera joan da José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Laneko jarduneko kontseilaria.

Enpresaren aldetik, Francisco Rudilla enpresaren kontseilari delegatua eta Luis Ortega zuzendaria izan dira.

Mintzaldian, Lehendakariak "fabrika Leitzan hainbat urtean egon izana eta bertako herritarrei eta ingurukoei eman dien lana" eskertu ditu. "Horregatik, gaur egun, taldea mundu osoan sektoreko erreferentea da", gehitu du.

Sanzek azpimarratu du Nafarroako fabrikan lortutako nagusitasunari esker Nafarroako Gobernuaren esker ona lortu duela. Horren harira, enpresaren etorkizuneko planak aipatu ditu; horietan 33 milioi euro inbertituko dira. "Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren bidez, inbertsio horiek babestuko ditu lana sortu eta Foru Erkidegoko enpresen egonkortasuna bermatzen dutelako", esan du Lehendakariak.

Enpresak Leitzako Sarriopapel fabrikan inbertsio plan bat jarri du abian, eta goi-hutsez metalizatzeko makina berri bat erostea izango da lehen pausoa. Makina hori eskuratzeko 3,9 milioi euro inbertituko dira hasiera batean.


Sanz eta Roig enpresako arduradunekin Leitzako fabrikan

Rudilla, Sanz Lehendakaria, Roig kontseilaria eta Ortega Grupo Lectaren fabrikaren kanpoaldean, Leitzan ( irudia handitu )

Makina hori 2011ko abenduan jarriko dela abian aurreikusi da eta, horri esker, fabrikak 17.000 tona paper metalizatu ekoiztu ahal izango ditu. Produktu horrek balio erantsi altua eta eskaria areagotzeko aukera handiak ditu.

Gaur egun, Leitzako Grupo Lectaren fabrikak 460 langile zuzen ditu eta zeharkako 2.300 enplegu sortzen ditu. Enpresak erro sakonak ditu lurraldean, enplegu egonkorra sortu eta balio erantsi handiko eta "know-how" garrantzitsuko paper bereziak ekoizten dituelako. Leitzan ekoiztutako produktuak 79 herrialdetan saltzen dira eta ekoizpenaren % 80 baino gehiago esportatu egiten da.

Gainera, Leitzako plantak ISO 9001 kalitatearen ziurtagiria, ingurumenaren  kudeaketaren ISO 14001 eta EMAS ziurtagiriak eta PEFC eta FSC Zaintza Katearen basoko ziurtagiriak (ekoizpen prozesuan erabiltzen den egurraren jatorria jasangarria dela bermatzen dute) eskuratu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
www.lecta.com
www.torraspapel.com
Declaraciones del Presidente
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa