(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NBIk emakumeen aurkako indarkeria saihesteko jardueren memoria aurkeztu du asteartea, 2011.eko ekainak 14


2010ean, SOS Nafarroa 112 larriadietarako telefonoak 510 gertaera erregistratu zituen "tratu txarrengatiko larrialdi" gisa sailkatu zirenak


"Emakumeen aurkako indarkeriaren artapenean eta prebentzioan koordinazio eraginkorra izateko erakundeen arteko akordioa"ren jarraipena egiten duen batzordeak bilera egin du gaur goizean. Bilera horretan, 2010ean alor horretan buruturiko jardueren memoria onetsi dute, Berdintasunerako Nafarroako Institutuak (NBI) aurkeztutakoa. Bileraren buru María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako jarduneko kontseilaria izan da.

Memorian jarduera hauek jaso dira, besteak beste: erakundeen arteko koordinazioa, herritarren sentsibilizazioa, profesionalen prestakuntza, biktimentzako informazioa eta aholkularitza, laguntza neurriak, neurri polizialak eta judizialak.   

2010ean, Nafarroako Gobernuko larrialdietarako telefonoak (SOS Nafarroa 112) "tratu txarrengatiko larrialdi" gisa sailkatu ziren 510 gertaera jaso zituen guztira (2009an baino 59 gehiago). Nafarroako Gobernuaren harrera baliabideek (larrialdi zentroak, harrera etxeak eta tutoretzapeko etxebizitzak) ere 192 pertsona artatu zituzten, horietatik 84 emakume helduak izan ziren eta 108 adingabeak.

Polizia taldeek 1.210 salaketa erregistratu zituzten iaz (2009an baino % 7,91 gutxiago). Horrez gain, Nafarroako 31 udal eta sei mankomunitate telelaguntza sistemari atxikita daude, eta horri esker 18 emakume babestu ziren. Foruzaingoak ezarritako Laguntzarako Gizarte Plana eskuko telefono bidezko alarma sistema da eta, 2010ean, 96 erabiltzaile izan zituen (2009an baino 9 gehiago); bi emakumeri bizkartzain pertsonal bana jarri zitzaien erasoa jasotzeko arriskua handia zutelako.

Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegian zigor arloko 928 salaketa jaso ziren ustezko erasotzaileen aurka. 1.223 auzi hasi ziren, 180 babesteko agindu eskatu ziren (107 eman eta 73 ukatu ziren) eta 243 salaketa baztertu ziren (2009rekin alderatuta % 7,3 murriztu dira). Arlo zibilean (seme-alaben jagoletzarako, bisitak egiteko araubidearen, mantenu-pentsioaren eta bestelakoen neurriak zehazteko) 187 auzi hasi ziren (2009an baino % 32,6 gehiago).

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak zigor arloko 942 auzi erregistratu zituen, eta biktimaren 309 salaketa baztertu edo atzera bota ziren atestatuan edo epaile taldearen aurrean azaltzean. Laguntza letratuko guardia-zerbitzu iraunkorrak 670 kasutan lagundu zuen 2010ean.

"Emakumeen aurkako indarkeriaren artapenean eta prebentzioan koordinazio eraginkorra izateko erakundeen arteko akordioa" iragan abenduaren 17an adostu zuten eta akordio horren jarraipena egiteko batzordea hauek osatzen dute: Nafarroako Gobernuko Administrazioko ordezkariek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusikoek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ordezkari gisa, Fiskaltzakoek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariek. Akordioaren helburua genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ematen dieten erakundeen arteko koordinazio ezin hobea lortzea eta Foru Erkidego osoan jarduteko ildo homogeneoak ezartzea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Actuaciones de prevención de la violencia de género en Navarra. 2010
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa