(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur programak uda honetarako 39 kultura-jarduera antolatu ditu Nafarroako 20 herritan
asteazkena, 2011.eko ekainak 15


Programaren helburua Foru Erkidegoko turisten egonaldia erakargarriago bihurtzea da


Cultur jarduera programak, aurten, 39 jarduera antolatu ditu udarako Nafarroako 20 herri eta leku interesgarritan. Beste behin, Irantzuko monasterioan, Orreagako Errege Kolegiatan, Tuterako katedralean eta Los Arcos eta Erriberriko elizetan kontzertuak izango dira, ohi den bezala, eta Otsagabia eta Elizondoko plaza eta kaleetan dantza ikuskizunak eta herri-kirolen erakustaldiak egingo dira.

Horrez gain, Iratiko basoan eta Orgiko hariztian kontzertuak izango dira naturaren erdian, eta Lizarrako eta Zangozako oinetxe eta jauregietan artista nafarrek interpretaturiko musika berriei egingo zaie ongietorria. Amaitzeko, Agoitz, Los Arcos eta Bertizko Jaurerrian pintura erakusketak egingo dira. Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren programak Erkidegoko turisten egonaldia atseginago egingo du.

Aurten leku hauetan burutuko dira jarduerak: Abartzuza (Irantzuko monasterioa), Corella, Donamaria, Elizondo, Lizarra, Xabier, Lekunberri, Lizaso (Orgi), Los Arcos, Mendigorria, Otsagabia, Erriberri, Orbaitzeta (Iratiko basoa), Gares, Orreaga, Erronkari, Zangoza, Tutera, Uxue eta Viana.

Jarduera ugariko programa luzea izango da: Herri-kirolen erakustaldiak, zesta-punta ikuskizuna, topaketak Gayarrerekin, dantza folklorikoak, artisautza erakusketa eta folk musika, ganbera musika, Erdi Aroko musika eta musika koralaren kontzertuak.

Arte plastikoak, pintura eta eskultura betidanik izan dira nagusi Cultur programaren programazio artistikoan. 2011ko programazioan beste hiru erakusketa egingo dira: uztailaren 15etik abuztuaren 28ra, Agoitz eta Los Arcoseko kultur etxeetan eta Bertizko Jaurerriko Jauregian Mikel Esparza, Iruña Cormenzana eta Javier Sueskunen erakusketak egongo dira ikusgai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa