(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak beste eskualde batzuetako Nafarroako Etxeetako presidenteei egin die harrera

osteguna, 2011.eko ekainak 16


Eskerrak eman dizkie "helarazitako ilusioagatik eta Nafarroaren irudia zabaltzeagatik"


Transcripción textual del video

Miguel Sanz jarduneko Nafarroako Lehendakariak estatuko beste eskualde batzuetako Nafarroako Etxeetako presidenteei egin die harrera gaur. Sanzek, ekitaldiaren bidez, eskerrak eman dizkie "helarazitako ilusioagatik eta Nafarroaren irudia bizi zareten lekuan zabaltzeagatik". "Izugarri poztekoa da zuekin, Nafarroaren nortasuna hedatzen duzuenokin, bat egitea", esan du hasieran Lehendakariak. Horrez gain, esan du, "Nafarroako Gobernuaren oinarrietako bat izan da Foru Erkidegotik kanpo dauden elkarte eta talde nafarrengandik gertu egotea".

Horren harira, Nafarroako Etxeen Estatuko Federazioko presidenteak zera adierazi du: "duela hainbat urte hasi zinen zentroekin harremanetan", Corellako alkatea izan zen garaian. "Ordutik, gurekin bat etorri izan zara beti eta izan dituzun kargu ugaritan babestu izan gaituzu, modu berezian, gainera, Foru Erkidegoko Lehendakari izan zaren azken hamabost urteetan". "Eskerrik asko gure lana ulertzeagatik, gu laguntzeagatik eta babesteagatik", gaineratu du.

Taldearen argazkia

Sanz Lehendakaria beste eskualde batzuetako Nafarroako Etxeetako presidenteekin ( irudia handitu )

Miguel Sanz jarduneko Nafarroako Lehendakariak estatuko beste eskualde batzuetako Nafarroako Etxeetako presidenteei egin die harrera gaur. Ekitaldia Gobernuaren egoitzako Tronu Aretoan egin dute eta han izan dira Lola Eguren Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Etxeen Estatuko Federazioko presidentea eta etxeetako zuzendaritza batzordeetako kideak.

Sanzek, ekitaldiaren bidez, eskerrak eman dizkie "helarazitako ilusioagatik eta Nafarroaren irudia bizi zareten lekuan zabaltzeagatik". "Izugarri poztekoa da zuekin, Nafarroaren nortasuna hedatzen duzuenokin, bat egitea", esan du hasieran Lehendakariak. Horrez gain, esan du, "Nafarroako Gobernuaren oinarrietako bat izan da Foru Erkidegotik kanpo dauden elkarte eta talde nafarrengandik gertu egotea".

Horren harira, Nafarroako Etxeen Estatuko Federazioko presidenteak zera adierazi du: "duela hainbat urte hasi zinen zentroekin harremanetan", Corellako alkatea izan zen garaian. "Ordutik, gurekin bat etorri izan zara beti eta izan dituzun kargu ugaritan babestu izan gaituzu, modu berezian, gainera, Foru Erkidegoko Lehendakari izan zaren azken hamabost urteetan". "Eskerrik asko gure lana ulertzeagatik, gu laguntzeagatik eta babesteagatik", gaineratu du.


Ibáñezen opari bat eman dio Sanzi

Ibáñezek Sanz Lehendakariari arte liburu bat eman dio esker ona adierazteko; ondoan, Lola Eguren ( irudia handitu )

Eskerrak emateko, Ibáñezek Los grandes maestros de la pintura, los secretos ocultos de las obras de arte izenburuko liburua eman dio Lehendakariari. Liburuan munduko pintore handien obrak azaltzen dira.

Ekitaldian leku hauetako ordezkariak izan dira: Barakaldo (Abel Nieva eta José Ángel González), Bartzelona (Victoriano Verano eta Aurora Álvarez), Bilbo (Luis Mayayo eta Marisa Albero), Burgos (Salvador Torres eta Araceli García), Logroño (Marí Carmen del Río eta María José Molina), Arrasate (Adrián Pinillos eta Juan Luis Rodríguez), Santander (Juan Remón eta María Luisa Higuera), Valladolid (Ana María Escribano), Gasteiz (Marian Busto eta Amador Herrán), Zaragoza (Rosa Mary Ibáñez eta Ana Notivoli) eta Madrilen dagoen Nafarroako Kultura Elkartea (Inmaculada Alegría eta José Luis Martínez).

Gogorarazi behar da Foru Erkidegoak, 2011n, estatuko beste eskualde batzuetako Nafarroako etxeek antolatzen dituzten jarduerak, funtzionamendu eta mantentze lanen, ekipamenduak erostearen eta lokaletan aurten egiten diten hobekuntzen gastuak finantzatuko dituela 207.000 euro emanez.

Beste jarduera batzuen artean, nabarmentzekoa da "Navarra, de casa en casa" erakusketa ibiltaria. Estatuko beste eskualde batzuetako Nafarroako etxeetan eta Foru Erkidegoko hainbat herritan egongo da ikusgai urtea amaitu arte. Erakusketa Patxi Úriz eta Villar Lopezen uneko 25 argazkiek osatzen dute eta Nafarroako historia, artea, ondarea, folklorea, gastronomia, paisaia, ohiturak eta jai herrikoiak biltzen dituzte, baita Erkidegoarentzat garrantzitsuak diren sektoreak ere, hala nola teknologia berriak edo energia berriztagarriak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa