(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erakusketa batean Santiago Bideko kultura- eta hizkuntza-aniztasuna jarri dute ikusgai
astelehena, 2011.eko ekainak 20


Iruñeko erromesentzako udal aterpetxean jarri dute datorren uztailaren 5era arte eta, ondoren, Orreagan eta Garesen egongo da ikusgai


Iruñeko erromesen aterpetxean jarri duten Santiago Bideari buruzko erakusketaren diptikoa

Santiago Bideari buruzko erakusketa sustatzeko diptikoa

Iruñeko erromesentzako aterpetxean Santiago Bideko kultura- eta hizkuntza-aniztasunari buruzko erakusketa bat jarri dute datorren uztailaren 5era arte. Erakusketa gaur arratsaldean irekiko dute, eta han izango dira Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzailea eta Anxo Lorenzo Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia.

Erakusketa informatzeko hainbat panelek osatzen dute. Jolas elkarreragile bat ere egongo da, eta, horren bidez, Santiago Bideko hizkuntza eta kulturak emango dira ezagutzera. Arreta berezia jarri zaie eskualdeetako eta/edo gutxiengo hizkuntzei, hala nola, galegoari, euskarari, aragoierari, okzitanierari, bretoierari, frisierari, baina, horiez gain, gaztelera, alemana, frantsesa eta ingelesa ere agertzen dira.

Erakusketa ibiltaria izango da eta, orain, Iruñeko erromesentzako udal aterpetxean bisita daiteke 12:00etatik 21:30etara uztailaren 5era arte. Horren ondoren, Orreagan (uztailaren 11tik 31ra) eta Garesen (abuztuaren 3tik 31ra) egongo da ikusgai; baita Santiagon (irailaren 5etik urriaren 24ra) eta Kieleko Unibertsitatean, Alemanian, ere (urriaren 28tik abenduaren 22ra).

Ekimena eskualdeetako hizkuntzen garapenaz arduratzen diren Europako sei erakundek bultzatu dute: Euskarabideak, Galiziako Xuntako Idazkaritza Nagusiak, Bretoieraren Bulegoak, Aragoiera Filologiako Ikasketen elkarteak, Kieleko Christian-Albrechts Unibertsitateak eta Euroccatek (okzitaniar eta katalan herrien Eurocongreso 2000). Gainera, Hezkuntza, ikus-entzunezkoen eta kulturaren eremuko agentzia exekutiboak (EACEA) jardueraren % 50 finantzatu du.

Erakusketa Europako "Kulturen eta hizkuntzen bidea" proiektuaren barruan egin da. Proiektu horren xedea Santiago Bideko hizkuntzek eta kulturek Europako ondarera egindako ekarpena azpimarratzea da, eta arreta berezi jarri zaie eskualdeko eta/edo gutxiengo hizkuntzei. Ekimen horren barruan www.santiagolanguages.com eta www.camino-eu.com webguneak sortu dira; Santiago Bideari loturiko Europako eskualdeen kulturaren historiari buruzkoak dira.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Díptico de la exposición sobre la diversidad lingüística y cultural del Camino de Santiago
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa