(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Moderna Ekintzailearen Bekek” 16 enpresa eta 36 enplegu sortzen laguntzen dute asteartea, 2011.eko ekainak 21


Foru Gobernuak 500.000 euro eman du, eta enpresek egindako inbertsioa bikoitza izan da


“Moderna Ekintzailearen Bekek” hamasei enpresa sortzen lagundu dute

Miranda eta Roig kontseilariak, bekadunekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Moderna Planaren barruan ematen dituen "Moderna Ekintzailearen Bekek" hamasei enpresa sortzen  lagundu dute 1.015.222 euroko eragindako inbertsioarekin eta 36 lanpostu sortuz. Horietako zenbait enpresak merkataritza-jarduera du jada, eta E. Lecrerc, El Corte Inglés edo Imaginarium dira beraien bezeroetako batzuk. Gainera, datozen hilabeteotan hiru enpresa gehiago sortzea aurreikusita dago: Vermican (konposta organikoaren sistemak); Anaconda (ontzietarako babes-sistema); Preconasa (prestatutako janari berezia).

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko jarduneko kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eta Berrikuntzako jarduneko kontseilari José Mª Roig Aldasorok programa honen itxiera-jardunaldian parte hartu dute gaur; Gobernuak programa horretan 500.000 euro inguru inbertitu du. Ekitaldian izan dira, halaber: Enpresako jarduneko zuzendari orokor Begoña Urien, Politika eta Ekonomia Sustapeneko jarduneko zuzendari orokor Cernin Martinez eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzen Zentro Europarreko (CEIN) gerente-zuzendari Carmen Leza, bai eta deialdi honetan beka jaso duten 31 ekintzaileak ere.

CEINeko egoitzan egindako ekitaldian, beka jasotako hogeita sei proiektuei sariak banatu zaizkie. Haietatik sei elikagaien industriari dagokio, lau ekoizpen-industriaren sektoreari, hiru eraikuntza iraunkorreko sektoreari, bi hezkuntzari eta ezagutza-sortzeari, bi merkataritza-sektoreari, bi informazio- eta komunikazio-teknologiei (IKT), beste bi garapen iraunkorrari, bat osasunari, bat ingurumenari eta hondakinei, bat enpresen zerbitzu-sektoreari, bat energia berriztagarriei eta beste bat ibilgailu iraunkorrari.

Beka horien onuradunak, ekintzaile eta bazkideen artean dira: Rafael Fernandez de Muniain Comajuncosa, Daniel Murua Txopitea, Francisco Javier Isturiz Churio, David Garcia Yoldi, Joseba Ariznabarreta Garabieta, Carlos Conejero Urban, Asier Marzo Perez, Maria Estela de Paula de Paula, Iñaki Bautista Martínez, Juan Luis Errasti Cambra, Alfonso Galbis García Elorz, Patricia Sendin Garrido, Francisco Javier Palacios, Iker Echarri Carasatorre, Francisco Javier Sola Jurio, Teresa Ibañez Zubizarreta, Cristian Daniel Chavez Merino, Carlos Vazquez Dieguez, Librada Bravo Fernández, Lorenzo Goyeneche Sola, David Morales Hernández, Carlos Miguel Palenzuela Del Rosario, Javier Lopez Molina, Jose Puerta Aleman, Maria de los Remedios Porta Aleman, Luis Gomez Miguel, Roberto Perez De Carlos, Jordi Dalmau Castañe, David Bayon Esporrin eta Antonia Valdivia Reche.

Moderna Ekintzailearen Beken helburua enpresa bat sortzen buru-belarri aritu nahi duten ekintzaileak laguntzea da. Ekimena Nafarroako Gobernuaren krisiaren aurkako neurri berri bat da, helburu jakin batzuekin: enpresa berritzaileak sektore estrategikoetan sortzea; ekintzailetza sustatu gaitasun handiko profiletan eta lan-esperientzian; enplegu kualifikatua eta balio erantsia sortzea; eta ekiteko erabakia sustatzea.

Sustatzaileko hilean behin ematen den 2.000 euro arteko diru-kopuruaz gain, hartzaileek IESEk emandako enpresa-prestakuntza jaso dute, CEINen aholkularitza espezializatua, gune fisiko bat enpresen haztegian eta inbertitzaileen foro bat.

Bekak bederatzi hilabete irauten du eta ez da bateragarria, jarduera berberarako beste laguntza batzuekin, lan-errendimenduaren ondoriozko errentekin edo prestazio edo laguntzak jasotzeekin.

Moderna Ekintzailearen Bekaren bigarren edizioaurrian hasiko dela gogora ekarri behar da, eta beka kopuru handiagoa izateaz gain (40), zerbitzu berriak ere eskainiko dira; azken horien artean daude: prestakuntza eskumen digitaletan eta ekintzaileetan; mentoring; edo Everis edo MTorresen moduko enpresa pribatuen babesa.

Beka jasotako % 90 gazte nafarrak dira

Moderna Ekintzailearen Bekak guztira 51 bazkide-sustatzailek sustatutako 26 enpresa-ekimeni laguntza eman die, eta haietatik 31 programan sartu dira bekadun. Beka jasotako bost proiektuk bi pertsona onuradun dituzte.

Beka jaso duten pertsonen profilari dagokionez, unibertsitate-ikasketak dituen 35 urte inguruko gizonezkoa da (% 81). Bekadunen % 45 ingeniaritzako adar ezberdinetatik dator.

Jatorriari dagokionez, beka jasotako pertsonen % 90 nafarra da, nahiz eta eskualdean sortu behar diren enpresa-proiektuetan sartutako bazkideen % 20 beste erkidego batzuetakoa den; zehazki, Madril, Bartzelona, Zaragoza eta Gipuzkoakoa.

Negozio-ekimen horien hiru bazkide-sustatzaileetatik batek aurretiazko esperientzia du ekintzaile moduan. Beka jasotako % 40k lan-jarduera bat zuen, bai besteren kontura edo bai norbere kontura ere, programan sartu aurretik. Sustatzaile guztiek aurretiazko lan-esperientzia dute.

Negozioko ideiak sartzen diren sektore ekonomikoari dagokionez, proiektu-kopuru handiena ekonomia berdearekin lotutako ekimenei buruzkoa da (% 47): nekazaritako elikagaia, energia berriztagarriak, eraikuntza iraunkorra, ingurumena eta hondakinak, eta ibilgailu iraunkorra, Moderna Planak ezartzen duen lehenetsitako sektoreen sailkapenaren arabera. Garrantzi-mailari dagokionez, atzetik datoz Informazio edo Komunikazio Teknologien edo IKTen sektoreko proiektuak (% 16): atariak, software-a eta sareak garatzea; ekoizpen-industria (% 15); eta Moderna Planak talentu-ekonomia izena jarri dion sektorea (% 12): enpresa-zerbitzuak, hezkuntza eta ezagutzaren sorrera barnean sartzen dira.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa