(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko Departamentuak online konektatu ditu nekazariak eta elikagaien industria

asteazkena, 2011.eko ekainak 22


Webgune bati esker, nekazaritza eta industriako enpresen eskariaren berri izango dute ureztatzaileek


Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak abian jarri du online zerbitzu bat eta, horren bidez, ureztatzaileek nekazaritza eta industriako enpresen labore eskarien berri izango dute. Zerbitzu hori Riegos de Navarra S.A. sozietate publikoaren webgunean eskaintzen dute.   Zerbitzu berriak bi norabideko informazioa ematen du, bai ureztatzaileentzat, nekazaritza eta industriako enpresek eskatzen dituzten laboreen inguruan, bai enpresa horientzat, urezta daitezkeen guneetan dauden laboreei buruz.

Bitarteko horren bidez, helburua nekazaritzaren sektorearen eta industriaren arteko itunak ezartzea da, Nafarroako garapen ekonomikoaren eredu berrian (MODERNA) ezarritakoarekin bat etorriz.

Nekazaritza eta industriako eskaintza zerbitzuko atal berrian, nekazaritza eta industria enpresek osaturiko informazioa azaltzen da erabiltzaileentzat modu erraz eta azkarrean. Une honetan, webgunean azaltzen den informazioa 10 enpresatako (Abencis, Alfalfas Osés, Cidacos, Congelados de Navarra, Endinava, Forrajes de Ribaforada, Gelagri, Opposa, SAT Dosmil eta SAT Marchite) laboreei buruzkoa da, baina asmoa zerbitzua operatiboa eta erabilgarria dela uste duten enpresa guztiak gehitzea da.

Informazioa bi leihoren bidez eskura daiteke: Por agroindustrias (nekazaritza eta industriako enpresen arabera) eta Por cultivos dioen lekuan sakatuta (laboreen arabera). Lehenengoan, enpresen zerrenda bat agertzen da eta horietako bakoitzak nekazariei eskatu beharreko laboreen zerrenda eskaintzen du; labore bakoitzean hauei buruzko informazioa duen fitxa bat deskargatu daiteke:

− Harremanetarako datuak: teknikariaren izena, telefonoa, emaila

− Partzela aukeratzeko irizpideak: ekintza erradioa enpresatik, beharrezko txandatzea, aurreko labore egokiak eta kaltegarriak, beharrezko partzela jartzeko gutxieneko azalera, lurzoru mota eta malda

− Ureztatzea: ureztatze sistema egokia eta uraren kontsumoa

− Kontratuaren baldintzak: prezioak, kontratu motak eta kontratua adosten duten aldeen eskubideak eta betebeharrak

− Azaleraren aurreikuspena urteko

− Ereiteko eta uztatzeko egunak

− Oharrak

Por Cultivos leihoaren bidez nekazaritza eta industriako enpresek gaur egun eskatzen dituzten laboreen zerrenda ikus daiteke eta, horietako bakoitzean, labore horiek eskatzen dituzten enpresen zerrenda eta kasuan kasuko datuen fitxarako esteka azaltzen da


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa