(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Bruselan jardunaldi bat antolatu du Bioteknologiako 42 aditu europarrekin osteguna, 2011.eko ekainak 23


Helburua etorkizuneko EBeko 7. Ikerketako Esparru Programaren deialdirako proiektuak prestatzea da


Alessio Vassarottiren hitzaldia. ( irudia handitu )

Nafarroak bioteknologia-ikerketaren arlo ezberdinetako Europako 17 eskualdetako 42 aditu bildu zuen atzo, asteazkena, Bruselan. Helburua, etorkizuneko 7. Ikerketa Esparru Programaren deialdirako proiektuak prestatzea da.

Jardunaldia Eskualde Berritzaile eta Ikertzaileen Europako Sarearen (ERRIN) Bioteknologia taldearen barnean antolatu da, Bruselan Nafarroako Gobernuak duen Ordezkaritza buru dela eta ANAINekin lankidetzan. San Adriango CNTAren aldetik, I+G+b Arloko zuzendari Carlos Gonzalez Navarrok eta I+G+b proiektuen arduradun Juan Manuel Saizek parte hartu zuten.

Europar Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendari Orokorreko Bioteknologia eta Nekazaritzako Elikagaien Alderdi Horizontalen Unitateko Alessio Vassarotti-k, saioen gaineko sarrera egin zuen. Ondoren, Europako 17 eskualdetatik etorritako 42 adituk parte hartu zuten, lau tailerretan banatuta. Ikertzaileek, ezagutzan oinarritutako bio-ekonomiaren etorkizuneko deialdirako proiektuen ideiak azaldu zituzten, oraindik argitaratu gabea, 7. Ikerketa Esparru Programan KBBE (Knowledge-Based Bio Economy) moduan ezagutzen dena.

Gainera, deialdi horretan adituak diren Belgika, Espainia, Flandes eta Valoniako harremaneko puntu nazionalek (NCP’s) esku hartu zuten. Haien parte-hartzeak izan daitezkeen proiektuak bideratzen lagundu dute.

ERRINeko Bioteknologia Taldearen Buru

Bioteknologia eta ikerkuntzaren aldeko apustuan, Nafarroa, Bruselako Gobernu Ordezkaritzaren bidez, iragan martxoan hautatua izan zen ERRIN Bioteknologiako Lan Taldearen buru izateko. Ipar Irlanda (Erresuma Batua) taldeko burukide izateko hautatu zuten.

Talde horrek ezagutzan oinarritutako bio-ekonomiarekin lotutako arlo guztiak barnean hartzen ditu: elikadura, nekazaritza, arrantza eta bioteknologia. Eskualdeen arteko kooperazio horren xede nagusia, Europan bioteknologiari laguntzeko jardueren arteko interkonexioa da, loturak sortzea eskualdetako profesionalen artean eta bioteknologiako eskualdeko eragileak sustatzea. Jarduera horiek honako hauen bidez egiten dira: bazkideak bilatzeko banaketarekin, bioteknologian oinarritutako bilkurak antolatuz, Europa mailako ekimen eta aukeren gaineko informazioarekin…

Gainera, harremanak egiteko gaitasuna zabaltzeko xedez, taldeak beste sare batekin egiten du lan normalean: Bioeskualdeen Europako Kontseiluarekin (CEBR) – bioteknologiako klusterren arteko harremanak sustatzen oinarritzen dena.

Koordinazio hori osatzen da, Nafarroak bioteknologia eta nekazaritza-elikadura sektoreetako berrikuntzaren alde egiten duen apustu sendoarekin. Ondorengo ekimenak nabarmentzen dira: Nekazaritza Elikagaien Klusterra, BioNavarra Estrategia, Nafarroaren parte-hartzea ERA-NETs eta EurotransBIO eta Lead-ERA-ren VIII. Esparru Programan, Interreg VI Arco Atlántico deialdiaren Sharebiotech proiektuan, besteak beste.

Sareak

ERRIN Nafarroak parte hartzen duen Europa mailako sareetako bat da. Sare hori lan-talde ezberdinez osatuta dago arlo teknologiko nagusietan: bioteknologia, energia berriztagarriak, IKTk, osasuna… Talde bakoitzaren barnean bilerak egiten dira aldian behin, eta zenbait aditu gonbidatzen dituzte: dauden finantzaketa-aukerak ezagutzeko, testuinguru politikoa ezagutzeko, eskualdeek egindako jardunbide egokiak aurkezten dira… ERRIN 20 herrialdetako 90 eskualde baino gehiagok osatzen dute.

Nafarroa oso presente dagoen interes handiko Europako beste sare batzuk dira: Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen Konferentzia (CRPM), Energiaren Lan Taldea buru dena eta Ikerketakoan parte hartzen duena; Europako Muga Eskualdeen Elkartea (ARFE), bertako Batzorde Exekutibokoa dena, Pirinioetako Lan Komunitatea (CTP) eta Bruselan egoitza duen think-tank Lisbon Council.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa