(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

192.000 euroko diru-laguntza onartu da NUPko 50 graduatuk enpresa europarretan praktikak egin ditzaten osteguna, 2011.eko ekainak 23


Leonardo programak finantzatuko du Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren, Gobernuaren eta Nafarroako Ganberaren ekimen hau


Europako Programen Erakunde Autonomoak 192.762 euroko diru-laguntza onartu du Leonardo programaren bidez nazioartean praktikak egiteko proiektua finantzatzeko. Proiektu hori Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak aurkeztu du, Nafarroako Gobernuaren (Nazioarteko Garapenerako Zuzendaritza Orokorraren bidez) eta Nafarroako Ganberaren laguntzarekin.

"European Mobility Programme for University Graduates" izeneko proiektu hau uztailean egikaritze eta abiatze fasean sar dadila aurreikusita dago; hala,egonaldiei irailetik aurrera hasiera eman ahal izango zaie. Proiektua Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatu eta koordinatuko du, eta Nafarroako Ganberaren laguntza izango du graduatuek praktikak egin ahal izateko enpresak identifikatzeko lan horretan; proiektuari laguntza instituzionala ematen, berriz, Nafarroako Gobernuak parte hartuko du.

Mugikortasuna sustatu

Ekimen honekin, unibertsitate-titulua duten pertsonak Europar Batasuneko beste estatu batzuetara mugitzeko aukera sustatzen lagundu nahi da lan-praktikak eginez; eta horien bidez, maila teknikoan, eskumen-mailan, kultur nahiz hizkuntz mailan beren ezagutzak zabal ditzatela. Proiektuaren barnean 30 enpresa baino gehiago dago jada, eta praktika-aldiak egiteko tituludun nafarrak hartzeko konpromisoa hartu dute.

Guztira, 50 ikaslek 24 asteko egonaldiak egingo dituzte18 hilabeteko iraupena duen "European Mobility Programme for University Graduates" ekimenaren barnean. Honako leku hauetan izango dira: Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Italia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika. Egonaldi horietan bi fase bereiziko dira: lehenengoa 8 astekoa izango da, parte hartzen duen pertsonak kultur eta hizkuntz baldintzerara molda dadin, eta enpresak lanposturako behar duen prestakuntza eman diezaion; 16 astetako bigarren fase batean, parte-hartzaileak bere trebetasunak erakutsi eta eskumen berriak izango ditu. Edukiak praktikak hasi aurretik erabakiko dira, prestakuntza-sektorearen eta parte-hartzaileen behar pertsonal eta profesionalen arabera.

Europako enpresa horien egonaldietan parte hartu ahal izango dute: diplomatura, lizentziaturarekin lizentziatutako guztiek edo titulazio ofizial guztien Graduko titulu ofizialak dituztenek eta aurrez Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enplegu eta Praktiken poltsan izena eman dutenek.

Gogora ekarri behar da, NUPko 2010-2011 ikasturtean 9.000 ikasle baino gehiago matrikulatu dela, eta kopuru horretatik 1.300 inguruk beren ikasketak orain bukatzen den ikasturtean amaituko dituztela. Erreferentzia moduan, azken 4 urteotan Fundazioaren datu-basean 4.300 lizentziatutik gora erregistratu dira; haiei, gainera, prestakuntza eta enpleguaren inguruko aukera guztien berri ematen zaie, nazioarteko praktika-programa barne; programa horretaz urtero 45 pertsona inguru baliatzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa