(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazte Musikako Zirkuituak Nafarroan Barna programak 20 kontzertu eskainiko ditu urtea amaitu bitartean

osteguna, 2011.eko ekainak 23


Partu hartuko duten hamar taldeek disko bat plazaratu dute guztien lanak biltzen dituena; 1.500 kopia argitaratu dira


Gazte Musikako Zirkuituak

"Gazte Musikako Zirkuituak" programaren aurkezpena. Ezkerretik eskuinera: Ezcurdia, Lozano, Frías, Goroskieta eta Morrás ( irudia handitu )

Hamar musika talde amateurrek Gazte Musikako Zirkuituak Nafarroan Barna programan parte hartuko dute. Ekaina eta abendua bitartean hogei kontzertu eskainiko dituzte Foru Erkidegoko hainbat herritan. Lehenengo kontzertua L2 taldeak emango du bihar, ekainak 24, Tuterako La Locura de Ángel aretoan.

Zirkuituan parte hartuko duten taldeak iragan apirilean aukeratu zituzten 27 hautagairen artetik; hauek dira: Barracus, Brigada Improductiva, El Mono Pintor, Espíritu de Contradicción, Horthy, Hutsun, Innerve, Inocua, L2 eta Touché; guztiak Nafarroako Artista Gazteen Topaketak lehiaketan saritu edo aipatu zituzten.

Programa Nafarroako Gobernuak antolatu du eta aipatutako topaketen barruan sortu zen, lehiaketa horretan parte hartzen duten musikarien lana zabaltzeko aukerak eta lekuak eskaintzearren. Aurten, hamar talde parte hartzaileetako bakoitzak bi kontzertu eskainiko ditu gutxienez eta kontzertu bakoitzeko 600 euroko ordainsaria eta bidaia sariak jasoko ditu.

Taldeak sustatu eta Gazte Musikako Ziurkuituak Nafarroan Barrena programa hedatzeko, talde bakoitzaren abesti bana biltzen dituen diskoa plazaratu dute eta 1.500 kopia argitaratu dituzte. Horietatik 1.000 CDak dira eta gainerakoak kodedun 500 txartel; kodearen bidez abestiak formatu digitalean deskarga daitezke. Taldeek jarriko dituzte salgai 5 euroren truke eta taldea sustatzeko izango dira.

Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Pedro Luis Lozano Úriz Kulturako zuzendari kudeatzaileak (bi erakunde horiek koordinatu dute programa) gaur goizean aurkeztu dute programa, Brigada Improductivako Javier Morrás eta Mono Pintorreko Gustavo Ezcurdia programan parte hartuko duten musikariek eta Rudy Goroskieta programaren koordinatzaileak lagunduta. Ekimena CAN fundazioak kudeatzen duen Gazte Txartela programarekin elkarlanean burutu da. Txartel horrek gazteei hainbat zerbitzu eta produktu eskuratzeko aukera ematen die, kasu honetan kulturaren alorrekoa.

Nafarroako Gazte Musikako Zirkuituak honako emanaldiak eskainiko ditu:

· Ekainaren 24an, L2 Tuterako La Locura del Ángel aretoan

· Abuztuan (eguna oraindik zehaztu gabe dago), Barracus Iruñeko Kayak aretoan.

· Irailaren 23an, Innerve Iruñeko Subsuelo aretoan

· Irailaren 30ean, Espíritu de Contradicción, Tuteran

· Urriaren 8an, Innerve Tuteran eta Horthy, Brigada Improductiva eta El Mono Pintor Iruñeko Totem aretoan

· Urriaren 29an, Brigada Improductiva eta El Mono Pintor Tuterako Noboo aretoan

· Azaroaren 11n, Inocua, Tuteran

· Azaroaren 12an, Inocua, Iruñean

Beste kontzertu batzuk ere aurreikusi dira, baina oraindik ez dute egun zehatzik; talde hauenak eta herri hauetan izango dira: Hutsun Burlatan, L2 Totem aretoan, Espíritu de Contradicción La Universal aretoan eta Touché. Kontzertu horien egunak eta beste edozein aldaketa Zirkuituaren antolatzaileek jakinaraziko dituzte publikoki.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Grupos participantes en el Circuito de Música Joven por Navarra
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa