(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerga Ogasunak 2010eko Errenta Kanpainako itzulketen % 92 egin du, 181 milioi eurotik gora ostirala, 2011.eko ekainak 24


Orain arte erregistratutako 321.065 aitorpenen % 74 `itzultzea´ egokitu da


Miranda lehendakariordeak eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-gerente Jose Ignacio Perez de Albenizek Iruñeko Ogasuneko bulegoa bisitatu zuten.

Guztira, eta oraindik behin-behineko datuen arabera, gaur ostirala, ekainak 24, ixten den 2010 Errenta Kanpainan zehar 321.065 aitorpen erregistratu dira, nahiz eta 330.000 aitorpenetara iristea espero den. Erregistratutako aitorpenen % 74ren itzultzea egokitu da (237.565 aitorpen), eta gainerako 83.500 ordaintzea. Nafarroako Zerga Ogasunak itzulketen % 92 egin du jada (220.335 deklaratzaile), 181,2 milioi euro, guztira. 822,4 euro itzuli da batez beste.

Horiek dira gaur amaitzen den 2010eko Errenta Kanpainako behin-behineko datu batzuk. Kanpaina iragan apirilaren 7an hasi zen, eta orduan 255.968 zergadunari (kopuru guztiaren % 54) dagokion 187.363 aitorpen-proposamen bidali zitzaien etxebizitzetara, Nabarmendu behar da, proposamenen % 84 (164.106) zergadunek onartu dituztela, hau da, Nafarroako Zerga Ogasunak orain arte erregistratutako 321.065 aitorpenen % 51,1 da.

Apirilaren 7an ere aitorpenak Internetez aurkezteko epea zabaldu zen www.navarra.es webgunean. Kanpainaren behin-behineko balantzearen arabera, egun horretatik 44.393 aitorpen erregistratu dira Nafarroako Gobernuaren webgunean (kopuru guztiaren % 13,8).

Apirilaren 15ean kanpaina Ogasun bulegoetan eta erakunde laguntzaileetan ireki zenetik, guztira 109.873 aitorpen berezi egin dira (erregistratutako aitorpen guztien % 34,2). Kopuru horretatik 28.893 Ogasuneko 6 bulegoetan egin dira, eta haietan 73 pertsona izan da jendea hartzen; 80.980. berriz, 22 finantza-erakunde laguntzaileren bidez, 1.300 puntu baino gehiago eskaini dituztenak. Azkenik, 2010eko Errenta Kanpainan guztira erregistratutako 321.065 aitorpenenetatik 2.693 eskuz egindakoak izan dira.

 

348.000 sarreratik gora izan dira Kanpainaren webgunean

2010eko Errenta Kanpainarako Nafarroako Atarian ireki den webgune zehatzak 348.000 sarrera baino gehiago izan ditu, iaz baino % 12 gehiago. Guztira, 129.000 pertsona sartu dira bertan. Herritarrek gehien eskatutako zerbitzuak "Aitorpena inprimatu" aplikazioa izan da 43.000 sarrera baino gehiagorekin; ondoren, datu fiskalak kontsultatzeko aplikazioa 35.5000 erabiltzaile baino gehiagorekin eta "Aitorpena egitea" aplikazioa, 25.500 erabiltzaile baino gehiagorekin.

Herritarren onarpen eta adostasun maila handia

Kanpainaren zerbitzuarekiko adostasun-maila neurtzeko eta hobetzeko aukerak topatzeko Ogasunak 625 herritarrei egindako telefono-inkestari dagokionez, emaitzek adierazten dute zergadunen % 95 "pozik" edo "oso pozik" dagoela 2010eko Errenta Kanpainarekin eta % 4k bakarrik dio "ez dagoela pozik". Gainera, inkestatutako zergadunen 10etik 8ri gustatuko litzaioke datorren urtean errenta-aitorpenaren proposamena bere etxean jasotzea.

Era baikorrenean baloratutako alderdiak dira: jasotako tratua, 10etik 9ko puntuazioa jasoz, bai eta arretaren arintasuna, erosotasuna eta kalitatea ere Ogasun bulegoetan nahiz erakunde laguntzaileetan. Zergadunaren adostasun-azterketak ere jasotzen du, 4 herritarretatik 3k Ogasunaren webgunearen berri dutela, eta haien % 29k erabili duela. Balorazio handieneko alderdiak dira: informazioa, erabilgarritasuna, hitzordua lortzeko arintasuna eta edukien argitasuna

.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa