(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneko bi lan saritu dira Kirurgia Pediatrikoaren Kongresu Nazionalean ostirala, 2011.eko ekainak 24


Sariak bideo eta poster bati eman zaizkie, eta bi horien egile nagusiak Alberto Perez eta Javier Pison kirurgialariak izan dira, hurrenez hurren


Javier Pison, Alberto Perez eta Fernando Boneta. ( irudia handitu )

Leoncio Bento Bravo medikuak zuzentzen duen Nafarroako B Ospitale Guneko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuak bi sari jaso ditu egindako ekarpen zientifikoengatik, Bartzelonan ekainaren 14 eta 15ean ospatu zen Espainiako Kirurgia Pediatrikoko Elkartearen 50. Kongresuan.

Zehazki, "Atal espermatikoa aurretiazko linfografiaren bidezko babes linfatikoarekin eta portu bakarra nerabearen barikozelean" izenekoak jaso du bideo zientifiko onenaren saria, Alberto Perez Martinez (egile nagusia), Pison Chacon, Ayuso Gonzalez, Abadia Forcen et Martin Bermejok eginikoa, eta aretoan aurkeztutako poster onena, berriz, "Besikulako disfuntzio larriak pedriatrian. Nor ausartzen da neuromodulazioaren bideari ekiten?" izenekoak, eta Javier Pison Chacon (egile nagusia), Hualde, Perez Martinez, Ayuso Gonzalez, Gonzalez Temprano eta Diez Bayonak egindakoa; horiek guztiak Nafarroako Ospitale Guneko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuko kideak, Nafarroako Ospitale Guneko B Urologia zerbitzuarekin lankidetzan.

Egile nagusiek gaur goizean prentsaurrekoan azaldu dutenez eta Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari-gerentea ere bertan zela, bideoak Kirurgia Pedriatrikoko zerbitzuak barikozele-tratamenduan Espainian aitzindari den aplikatutako kirurgia-teknika erakusten du. Barikozelea gaixotasun bat da, eta sexu-organoetan barizeak sor ditzake; garaiz eta ondo tratatzen ez badira, gainera, epe luzera kaltetutako umeak antzu gera daitezke. Nafarroako kirurgialari pediatrikoek kirurgia laparoskopikoa erabiltzen dute zilborrean zulo bakar bat eginez; duela urtebete eta erditik erabiltzen dute teknika hori, eta gailu berezi batekin hiru kirurgia-tresna sartzen dituzte; hiru horiekin, gaizki dauden barizeak bakarrik mozten dituzte, ondo dauden linfa-basoak errespetatuz.

Poster erako lanak maskurian asaldura larri bat zuen gaixo bat deskribatzen du, pixa normal egitea eragozten ziona; eta pixa erabat egiteko zundatzeak behar zituen. Nafarroako Ospitale Guneko B Urologia zerbitzuko Hualde medikuak jarritako neuromodulatzaile bati esker, gaixoaren besikulako funtzioa asko hobetu da, ia erabat normalizatu arte. Teknika hori helduekin erabili izan da, baina haurrekin Espainian ez zen oraindik erabili; beraz, berri fresko-freskoa izan da Kirurgia Pediatrikoko Kongresu Nazionalaren esparruan.

Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzuak espezialitateko Kongresu Nazionalari egindako ekarpena beste hiru lan zientifikorekin osatu da (beste bideo bat eta ahozko bi komunikazio), Lidia Ayuso Gonzalez medikuaren eta Kirurgia Pediatrikoko egoiliar Nerea Gonzalez Tempranoren eskutik; haien ondorioen arabera, lan batean bularreko haurren heste-inbaginazioen tratamenduari aldaketa oso onuragarriak egiten zizkioten eta, bestean, nerabeen fistula pilonidalei. Lan horiek Nafarroako Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzua Espainiako aktiboenetako bat bihurtzen dute eta kongresu nazionalean parte hartze handienetakoa duena, artatutako pediatriako biztanleen proportzioari erreparatuz gero.

Saritutako lanak aurreko bi urteetan egin dira, eta bertan Nafarroako Ospitale Guneko B zentroko (lehengo Virgen del Camino ospitalea) zenbait profesionalek parte hartu dute: farmazialariek, pediatrek, kirurgialari orokorrek eta urologoek.

Lanen ideia zientifikoa eta azken erantzukizuna autoreei badagokie ere, saritutako lanen diseinua eta argitalpena Nafarroako Ospitale Guneko Dokumentazio Grafikoko Zerbitzuak gauzatu ditu, eta bere curriculum-ean hainbat sari ditu dagoeneko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa