(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak “Lanbide Heziketako ekintzaile gazteak” lehiaketako sariak banatu ditu astelehena, 2011.eko ekainak 27


Tafallako Politeknikoa BHI eta Irunberriko Sierra de Leyre BHI ikastetxeek irabazi dute "Enpresako Plana" eta "Enpresako Ideia" mailetan


Roig kontseilariak “Lanbide Heziketako ekintzaile gazteak” sariak banatu ditu

Leza, Roig, Ruiz eta González, lehiaketako finalistekin. ( irudia handitu )

Berrikuntza, Enpresa eta Laneko jarduneko kontseilari Jose Maria Roig Aldasoro izan da "Lanbide Heziketako ekintzaile gazteak" lehiaketaren XIII. edizioko sari-banaketaren buru. Lehiaketa Nafarroako Gobernuak antolatzen du CEIN Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroarekin lankidetzan. Lehenengo sariak Tafallako Politeknikoa BHI eta Irunberriko Sierra de Leyre BHI ikastetxeentzat izan dira, "Enpresako Plana" eta "Enpresako Ideia" mailetan, hurrenez hurren.

Roig-ekin batera, honako hauek parte hartu dute ekitaldian: Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen zuzendari orokor Pedro Jose Gonzalezek; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Jose Luis Ruiz Ciruelosek; eta CEINeko zuzendari-gerente Carmen Lezak, guztiak ere jarduneko karguetan.

Lehiaketa honen helburua lan-heziketako ikastetxeetako ikasleak ekimen ekintzailearen barnean heztea da, geletara enpresen sorrera hurbiltzea eta ekintzailearen ekimen, sorrera eta jokabidearen sena saritzea.

"Lanbide Heziketako ekintzaile gazteak" lehiaketak bi maila ditu. Enpresako Plana mailan, lan bat aurkeztu eta negozio-ideia bat zehatz-mehatz azaltzen da. Hortaz, negozio-plan bat egiteko urrats guztiak jasotzen ditu, ideiaren jatorritik hasi eta bere bideragarritasunaren azterketaraino, merkataritza-ikuspegitik eta ikuspegi ekonomiko batetik. Bestalde, Enpresako Ideia mailan, dagokion lan-familiarekin lotutako negozio-ideiak hautemate edo proposamenean oinarritutako lan bat azaltzen da, garapen sinple bat marraztuz.

Maila guztietako lehen sarian, netbook bat ematen zaio taldekide bakoitzari, eta bigarren sarian, Foru Erkidegoko erreferentziazko teknologia-zentro baterako bisita sartzen da.

Edizio honetan 29 proiektuk parte hartu dute, guztira (12 "Enpresako Plana" mailan eta 17 "Enpresako Ideia" mailan), eta LHko lau ikastetxetako 106 parte-hartzaile izan dira: Tafallako Politeknikoa BHI, Iruñeko Donapea LHI, Irunberriko Sierra de Leyre BHI eta Iruñeko Cuatro Vientos institutua.

Proiektu irabazleak

Enpresako Plana mailan, "Arco Iris La Ribera" (Erribera Ortzadarra) izeneko proiektuak lortu du lehen saria. Proiektu horren helburua, 0-12 urte arteko haurrentzako hezkuntza eta aisialdiko aukerak eskaintzen dituen haurren aisialdi eta hezkuntzako zentro bat sortzea da; horretarako, zenbait jarduera berritzaile erabiliko dira: familia eta haurren agenda kudeatzea, garraio pertsonalizatua edo familia bakoitzarentzat egokitutako irtenbideak. Proiektu hori Tafallako Politeknikoa BHIko Leyre Adrian, Cristina Clemente, Maider Lucea eta Marta Ruiz Olcoz-en lana izan da. Bigarren saria "JBN Asesoría especializada" (JBN espezializatutako Aholkularitza) izeneko proiektuak jaso du, enpresa txiki eta ertain, saltoki eta autonomoentzako aholkularitza. Aholkularitza pertsonalizatua da, eta webguneen diseinua, langileen hautaketa eta inguruko prestakuntza-eskaintzaren kudeaketa eskaintzen ditu. Tafallako Politeknikoa BHIko Bettina Gomez, Noemi Otazu, Josune Calvo eta Berta Serrano Garcia izan dira egileak.

Enpresako Ideiaren mailan, lehen saria "Snowalk Ball"-entzat izan da. Aisialdirako eta elurretan dibertitzeko bola erraldoiak erabilitzean datza. Irunberriko Sierra de Leyre BHIko Gorka Araiz, David Bea, Iñigo Beorlegui, Imanol Garralda eta Daniel Ibáñez dira egileak. "Rocío de Navarra" (Nafarroako Ihintza) proiektuak bigarren saria erdietsi du, eta lan-merkaturako eta etxerako zapore ezberdinetako araztutako ura saltzean datza. Donapea LHIko Rosa Vargas, Irati Dean, Christian Amaqueño eta Ixone Bandresek osatzen dute ideia honen taldea.

Gainera, Tafallako Politeknikoa BHIari sari bat eman zaio kalitate oneko proiektu-kopuru handiena aurkeztu duen ikastetxea izan delako; kalitate onekoa, bai haien garapenean bai epaimahaiaren aurreko azalpenean ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa