(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Krisialdian enpresen berrikuntza aztertuko dute udako ikastaro batean 

asteartea, 2011.eko ekainak 28


Gaurtik, ekainak 28, ekainaren 30era, hainbat enpresa berritzailek haien esperientziaren berri emango dute Iruñeko Condestable Jauregian


Gaurtik, ekainaren 28tik, datorren ekainaren 30era, ostegunera, "¿Y por qué no? La innovación empresarial y también social" udako ikastaroa egingo dute Iruñean, Condestable Jauregian. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitateko Laborategiak antolatu dute. Mintegiaren helburua enpresen eta gizartearen berrikuntzako metodologien eta esperientzien berri ematea eta ezagutza eta gaitasun horiek hezkuntzan barne hartzeak duen garrantzia azpimarratzea da.

Alderdi horien inguruan jarduteko, ikastaroa hiru modulutan egituratu da, eta modulu bakoitza ikastaroaren egun bakoitzean garatuko da. Lehenengoaren gai nagusia enpresenberrikuntza da, eta horren helburua oso berritzaileak diren enpresen kasuak eta enpresak hastea errazten duten bitartekoak ezagutzera ematea da. MTorres, Marque eta eMOTools enpresetako ordezkariak parte hartuko dute. Eguna amaitzeko, Amalio Reyk, azken enpresa horretako zuzendariak, tailer bat eskainiko du jarrera ekintzailea garatzen laguntzen duten tresnak aztertzeko.

Bigarren modulua gizarterako enpresei buruzkoa izango da batez ere, eta gizarterako enpresek eta horien proiektu berritzaileek gizarteari ematen dien balioa nabarmenduko dute. Esperientziak aurkeztu eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak (CEIN) zuzenduriko eta gizartearen berrikuntzaren garapenera bideraturiko tailer praktiko bat egingo da.

Azkenik, hirugarren moduluaren gai nagusia gizartean berrikuntza eta jarrera sortzaileak bultzatzeko hezkuntzak duen eginkizuna izango da. José Manuel Pérez "Pericles" izango da pertsonaia nagusietako bat. Hark bultzatu du eskoletan jarrera ekintzailea eta Ashoka elkartearen gizarteko senior ekintzailea da. Ashoka elkarteak ere 2011ko Asturiasko Printzearen Saria jaso du berriki. Beste protagonista IDEO izango da;  nazioartean diseinuaren eta berrikuntzaren aholkularitza garrantzitsuenetako bat da eta erakunde publiko eta pribatuei berritzen eta hazten laguntzen die batez ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa