(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘San Fermin 2011’ Nazioarteko Prentsa Bulegoaren edizio berri bat aurkeztu da asteazkena, 2011.eko ekainak 29


Roncesvalle kalean izango da aurten, Nafarroako Gobernuaren Turismoko bulegoaren kokapen berrian


Erce, Ortigosa, Alonso, Corpas kontseilaria, Fatima Ruiz eta Jose Luis R. Ciruelos. ( irudia handitu )

`San Fermin 2011´Nazioateko Prentsa Bulegoaren (NPB) hamaikagarren edizioa aurkeztu da gaur goizean, eta aurreko urteetan bezala, bere helburua festetan Iruñera joandako hedabide nazional eta internazionalei arreta eskaini eta laguntza ematea da. Oraingoan, Iruñeko Nafarroako Gobernuaren Turismo bulego berria, iragan martxoan Roncesvalles kalean inauguratu zena, NPBaren egoitza gisa estreinatuko da 2011ko San Fermin jaietan.

Ekitaldian honako agintari hauek parte hartu dute: Turismo eta Kulturako jarduneko kontseilari Juan Ramon Corpas, Komunikazioko zuzendari orokor Joaquin Ortigosa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Jose Luis Ruiz Ciruelos eta Turismoko zuzendari orokor Carlos Erce-k, haiek guztiak jarduneko eran, bai eta Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrientako zinegotzi arduradun Fermin Alonsok eta Nafarroako Kazetarien Elkarteko lehendakariorde Fatima Ruizek.


Kazetariak 2011ko Sanferminetako Nazioarteko Prentsa Bulegoan. ( irudia handitu )

NPB Nafarroako Kazetarien Elkartea, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udalaren arteko akordioaren ondorioz sortu zen, eta haren helburua San Fermin jaietan hiria bisitatzen duten kazetari nazional eta atzerritarrekin lan egitea da, era guztietako informazioa eta baliabideak eskainiz. Horretarako, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Turismo bulego berriko lokalaren zati bat lagatzen du, leku horretan turismoa sustatzeko beharrezkoak diren ahots, datu, irudi eta materiala jarriz.

NPBak ekainaren 30etik uztailaren 14ra arte ariko da lanean, ondorengo ordutegiarekin: ekainak 30, uztailak 1 eta 2, 09:00etatik 13:00ak arte; uztailak 4, 10:00etatik 14:00ak arte; uztailak 5 eta 6, 09:00etatik 14:00ak arte goizez eta 15:00etatik 18:00ak arte arratsaldez; gainerako egunetan, 08:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 18:00ak arte. Bulegoko telefonoak 948-222788 eta 948-223183 dira, eta oip@periodistasdenavarra.es helbide elektronikoa du, baita ere. Sortutako informazio guztia, festei buruzkoa nahiz Nafarroa nazioartean proiektatzeari buruzkoa, honako helbide honetan kontsulta daiteke: www.sanferminprensa.com. Maiatzetik azaroa bitarteko sei hilabeteetan berariaz kontratatutako bost kazetarik eskainiko dute zerbitzu hori: Josune Arevalo, Carlos Lezana, Maria Monreal, Imanol Osacar eta Mayte Romerok, guztiak ere elkarteko zuzendaritza-batzordekide Fatima Ruiz Bacaicoak koordinatuta. Gainera, edizio honetan, NPBak Lucinda Poole elkarteko kazetari estatubatuarraren laguntza izango du; azken horrek prentsa-txostenak itzultzen lagunduko du, eta hura ere bulegoan izango da festak iraun bitartean.

Aretoan inprimagailu bat eta informatikako bi ekipo izango dira abiadura handiko konexioarekin eta transmisioa egiteko gaitasunarekin materiala bidaltzen dela bermatzeko : argazkiak, bideoak… Gainera, bulegoak Interneteko sarea izango du kazetari guztiek beren ordenagailu eramangarrietan nabiga dezaten; horrez gain, telebista-kate guztiak ikusi ahal izateko 3D plasmako pantaila bat jarriko da.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak 220 USB memoria egin ditu "Reyno de Navarra" turismo-markarekin Nafarroako Kazetarien Elkarteak egindako prentsa-txostenari eransteko eta, horrenbestez, kazetarien lana errazteko.

Nafarroako Kazetarien Elkartearen ekimen horrek 62.637 euroko aurrekontua du, eta finantzaketa publikoko bi iturri ditu: Iruñeko Udala (5.000 euroko diru-laguntza ematen du) eta Nafarroako Gobernua; azken honek hiru administrazio-unitatetatik ematen du laguntza: Nafarroako Enplegu Zerbitzua (29.835 euro), langilearen kontratazioaz arduratzen dena; Turismoko Zuzendaritza Orokorra, Bulegoa eta telekomunikazioetako nahiz bulegoko materiala uzten dituena 5.000 euroko gastua eginez; Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eledun Departamentuak gainerako gastua (30.000 euro) bere gain hartzen du, 2011. urterako izenpetutako hitzarmenaren barnean (Kazetarien Elkartearen mendeurrena ospatzeko aurreikusitako ekitaldietarako finantzaketa ere barnean hartzen du).

Entzierroaren Nazioarteko Argazki Lehiaketa

Bestalde, uztailaren 12an Entzierroaren I. Nazioarteko Argazki Lehiaketaren sari-banaketa egingo da. Lehiaketa hori akreditatutako profesionalentzat da, eta Nafarroako Kazetarien Elkarteak antolatzen du. Ekitaldia Prentsaren Nazioarteko Bulegoaren kanpoaldean egingo da, 11:00etan, eta lehen sariak 3.000 euroko balioa izango du. Maila bakoitzeko gainerako argazki finalistek ere lehiaketarako sortutako sari berezi bat eskuratuko dute.

Sari-banaketaren ondoren, Prentsaren Nazioarteko Bulegoak aperitibo bat eskainiko die parte-hartzaileei, eta Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak vals bat dantzatuko dutela aurreikusita dago jaieguna girotze aldera.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa