(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroa helburu turistiko gisa sustatuko du Sanferminetan

asteazkena, 2011.eko ekainak 29


Zezen Plazan "Nafarroako Erresuma" dioten olanak jarriko dituzte hainbat hizkuntzatan


"Navarra te recibe gratis" kanpainako karteletako bat

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Foru Erkidegoko eskaintza turistikoa eta "Nafarroako Erresuma" marka turistikoa ezagutzera emateko hainbat sustapen ekintza prestatu ditu 2011ko Sanferminak ospatuko direla eta. Egun horietan, Iruñeko kaleak Nafarroako baliabide turistikoak ezagutzera emateko leku bihurtuko dira.

Horretarako, burutuko den jarduera nagusietako bat Foru Erkidegoaren marka turistikoa agertzen duten hainbat olana jartzea izango da, zenbait hizkuntzatan, etxartearen goialdean eta Zezen Plaza inguratuz. Leku hori jaietako agertoki nagusietako bat da, izan ere, mundu guztiko hedabideek gehien jarraitzen dituzten ekitaldiak entzierroa eta zezen korridak dira.

Gainera, aurreko urteetan bezala, Iruñeko lurpeko aparkaleku publikoetara sartzeko beirateetan "Te quedarás" ("Geratu egingo zara") kanpainaren irudiekin apaidutako horma-irudi handiak jarriko dituzte. Horiek Iruñeko Gaztelu plazako, Karlos II.a etorbideko eta Rincon de la Aduana kaleko aparkalekuetako 31 tokitan ikusi ahal izango dira. 

Oliteko gazteluan edo Iratiko Basoan jarri diren Tarzan edo Hiru Musketariak bezalako pertsonaien irudiz hornituko dituzte Iruñeko kaleak. Hala apaindu zituzten, baita ere, Atocha geltokia, Bilboko metroaren geltokiak, Bartzelonako hiriko autobusak eta estatuko egunkari nagusiak. Irudiek "Te quedarás" esaldia daramate eta, segidan, Foru Erkidegoko baliabide eta produktuek bisitariei eragin edo helarazten dizkieten sentsazioak deskribatzen dituzten zenbait esaera: "Alucinado. Maravillada. Flipado. Encantada. Boaquiabierto. Fascinada. Asombrado, Impresionada" ("Harrituta. Liluratuta. Zur eta lur. Zoratuta. Aho zabalik. Txundituta. Zurtuta. Hunkituta"). Irudi bakoitzaren amaieran, produktu turistiko zehatzari buruzko esaldi bat eta "Si vienes, te quedarás" ("Etortzen bazara, geratu egingo zara") mezua agertzen dira.

Kartel horiek "Navarra te recibe gratis" ("Nafarroak doan hartuko zaitu") aurtengo programaren logoa ere badaramate. Programa horrek Nafarroako Foru Erkidegoa bisitatzen dutenentzako ostatu, jatetxe, bisita eta jarduera turistikoetarako deskontu handiak eskaintzen ditu, baita Nafarroako turistentzat ere.

Horrez gain, hiriko sarreretan panelak ere jarriko dira Iruñera datozen turistei ongietorria egiteko.

Bestalde, "Nafarroako Erresuma" marka turistikoa Iruñeko Turismo Bulegoaren kanpoko terrazan jarriko diren mahai eta aulkietan agertuko da. Toki hori itxarongela eta establezimendura hurbiltzen diren turistentzako informazio gune gisa erabiliko da. Kukuxumusuk diseinatu duen tamainu errealeko informatzaile turistiko batek eta Hemingwayren figura batek apainduko dute, pertsonaia hil zela 50 urte beteko direlako.

Horiei esker, bisitariei Foru Erkidegoak Sanferminez gain eskaintzen dituen inguru naturalak, kultura-ondarea eta turismo aktiborako jarduerak ezagutzera emango dira.

Gaur hasiko den turismo kanpaina estatuko eta nazioarteko merkatuetan Foru Erkidegoa aurkezteko burutu dena izango da.

Iruñeko Reyno de Navarra turismo bulegoa

Iruñeko Nafarroako Gobernuaren turismo bulegoaren egoitza berria iragan martxoan ireki zuten. Beheko solairuan, jendeari arreta ematen zaion lekuan, atondo bat, informazio mahaia, bi bulego eta komunak daude.

Neurri handiko Nafarroako mapa bat dago jarrita barrualderago, eta, han, interes turistikodun guneak eta Nafarroako Gobernuko sareko turismo bulegoak kontsulta daitezke. Autokontsultarako gune bat ere badago solairu nagusian, kiosko interaktibo bat eta bluetooth bidez informazio turistikoa behera bajatzeko baliza bat izango dituena.

Solairuartea barruko bulego gisa erabiltzen da eta gela bat eta bilera areto bat ditu. Halaber, bulegoko sotoa langileek sukalondo gisa erabiltzeko prestatu da.

Iruñeko "Reyno de Navarra" turismo bulegoa uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egongo da zabalik udan: 9:00etatik 19:00etara astelehenetik larunbatera, etenik egin gabe, eta, igandetan, 9:00etatik 14:00etara. San Fermin jaietako ordutegian etena egingo da, hortaz, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa