(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcinak Nafarroako lehendakari kargua hartu du gaur

ostirala, 2011.eko uztailak 1


Azpimarratu duenez, bere agintaldiko Gobernuak "etorkizunera begiratuko du, elkarrizketen bidez eta adostasunetara iritsiz jardungo da eta Foru Erkidegoko aniztasuna errespetatuko du"


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Angulok, gaur, uztailak 1, Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakariaren kargua hartu du Nafarroako Parlamentuaren atarian egin den ekitaldi batean. Ekitaldiaren buru izan dira José Blanco Sustapen ministroa, Estatuko Gobernuko Presidentea ordezkatzeko, eta Alberto catalán Parlamentuko presidentea. Miguel Sanz Sesma kargua utziko duen lehendakaria ere han izan da; guztiek eman dizkiete hari eskerrak Foru Erkidegoan hamabost urtez egin duen jardunagatik.

Barcinak lehendakari kargua hartu du

Yolanda Barcina kargua hartzen, Alberto Catalán Parlamentuko Presidentea aurrean duela ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulok, gaur, uztailak 1, Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakariaren kargua hartu du Nafarroako Parlamentuaren atarian egin den ekitaldi batean. Ekitaldiaren buru izan dira José Blanco Sustapen ministroa, Estatuko Gobernuko Presidentea ordezkatzeko, eta Alberto catalán Parlamentuko presidentea. Miguel Sanz Sesma kargua utziko duen lehendakaria ere han izan da; guztiek eman dizkiete hari eskerrak Foru Erkidegoan hamabost urtez egin duen jardunagatik.

Ekitaldia 12:00ak aldera hasi da eta Espainiako eta Nafarroako ereserkiak entzun dituzte. Han izan dira, baita ere, Pedro Sanz Errioxako presidentea, Nafarroako agintari nagusiak eta Foru Erkidegoko gizarteko, ekonomiako eta hezkuntzako ordezkariak. Jarraian, Pablo Díez Lago Parlamentuko letradu eta idazkari nagusiak Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izendatzeko Errege Dekretua irakurri du. Barcinak honako zin hau esan ondoren hartu du kargua: "Zin egiten dut Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, mantendu eta hobetu egingo dudala, Konstituzioari eta Legeei men egingo diedala eta Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari karguaren betebeharrak leial beteko ditudala".

Alberto Catalán Parlamentuko presidenteak hasi du ekitaldia, eta UPN eta PSNren arteko koalizio gobernuaren ondorioz alderdi ezberdinen arteko hitzarmenaren balioa nabarmendu du eta "batasuna eta aniztasuna ez direla baztertzaileak" esan du.

Elkarrizketa, adostasuna eta Nafarroako aniztasunarekiko errespetua

Barcina Lehendakariak, "gaur, hemen, zuen aurrean, Nafarroako erantzukizun instituzional gorena neure gain hartu ahal izateko konfiantza eta babesa eskaini didatenei esker ona eta aintzatespena" adierazi ondoren, azpimarratu du "Foru Erkidegoan garai politiko berri bat irekiko dela, nagusitasuna duten bi alderdiren arteko adostasunetik sortu den gobernuan oinarrituta". Horren haritik, nabarmendu du "gure historia demokratiko osoan zehar Unión del Pueblo Navarro eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren artean izan den lankidetza tradizionalak oraingoan irmotasun are handiagoa izango duela, konpromiso sendoagoa, partekatutako erabaki gehiago egongo direla, izan ere, zailtasun ekonomiko handiko garaian gaude eta irtenbideak bilatzeko ausartagoak izan behar dugu".

Adostasunari dagokionez, Lehendakariak azpimarratu du "adostasuna gure Erkidegotik kanpo aintzatetsi dutela langabezia eta itxaropenik eza pairatzen duten biztanleen herrialdeetako alderdi eta lider politikoen arteko etengabeko liskar eta tira-biretarako konponbide gisa".


Barcinak lehendakari kargua hartu du

Alberto Catalán, José Blanco eta Yolanda Barcina lehendakari kargua hartzeko ekitaldian ( irudia handitu )

Gobernu berriaren haritik, Barcinak zera esan esan du: "Neure gain hartuko dut biztanleen eta agintarien arteko distantzia laburtu beharra dagoen garai politiko berrirako ateak irekiko dituen gobernua bideratzeko betebeharra. Soiltasuna eta zorroztasuna oinarri hartuta egingo dugu ibilbidea. Gobernua lana umiltasunez eta naturaltasunez burutzen duten arduradunek osatu behar dute, funtsezkoa ez den guztia baztertzen dakiten eta baliabide publikoak aurrezteko ahalegina egin eta adorea duten pertsonek. Zorroztasuna eta soiltasuna, barnean eta jokamoldean".

Yolanda Barcinak hitz batzuk eskaini dizkio sozietate zibilari, eta horri buruz esan du "Nafarroaren ondare nagusia dela, instituzio, talde, elkarte, hirietako erakunde anitzetan modu apartean egituratuta dagoena. Horiek guztiek, egunero, pertsona guztien bizitza hobetzeko eta Foru Erkidegoko gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren aurrerapena eragiteko esku hartzen dute. Horregatik, Lehendakariak nabarmendu du "gizarte ondare aberats horren parean egoteko, orain ibilbidea hasiko duen Gobernuak etorkizunera begiratuko duela, elkarrizketen bidez eta adostasunetara iritsiz jardungo dela eta beti gure Erkidegoaren ezaugarri izan den gizarte, kultura eta politika aniztasuna errespetatuko dituela". 

Barcinak, Foru Erkidegoaren buru den lehenengo emakumea izanik, esan du "ziur nago baldintza hori pizgarria izan beharko dela orain hasiko dudan lanean".

Blancok Nafarroak krisiaren aurrean izan duen indarra azpimarratu du

José Blanco Sustapen ministroak Yolanda Barcina inbestidura dela-eta zoriondu du, eta ohorea dela adierazi du Estatuko Gobernuaren presidentea, José Luis Rodríguez Zapatero, ordezkatzeko ekitaldira etortzea. Inbestidurari dagokionez, ministroak azpimarratu du gaurkoaren moduko ekitaldiek "hogeita hamar urteko demokraziaren indarra" islatzen dutela, eta etengabe hobetu behar direla indartzeko. Testuinguru ekonomikoari buruz, Blancok adierazi du "egunero zailtasunei aurre egiteko eta herritarren ongizatea hobetzeko politikari ausartak behar direla".

Horren haritik, hain justu ere, ministroak Nafarroak krisiaren aurrean izan duen indarra azpimarratu du eta "aukera handiak dituen lurraldea" dela esan du. Horrez gain, instituzioetako lankidetzaren garrantzia nabarmendu du gaur egungo egoerari "zorroztasunez eta eraginkortasunez, jarduera ekonomikoa dinamizatuz eta erantzukizuna eta instituzioekiko leialtasuna oinarri hartuta lan eginez" aurre egiteko.

Sinatu dute gobernu berriko departamentuen egituraren dekretua

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak Foru Gobernu berriko departamentuen egitura ezartzen duen dekretua sinatu du gaur goizean.

Zortzi departamentuen izenak eta lehentasunaren araberako hurrenkera:

- Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

- Ekonomia eta Ogasun Departamentua

- Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

- Hezkuntza Departamentua

- Osasun Departamentua

- Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

- Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua

- Sustapen eta Etxebizitza Departamentua

Aurreikusi denaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialak dekretua argitaratuko du aparteko zenbaki batean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Competencias de los nuevos departamentos

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa