(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Belateko tunela konpontzeko lanek irailera arte iraungo dute osteguna, 2011.eko uztailak 14


Foru Gobernuak kalkulatu duenez, lanak burutzeko hamar aste beharko dira gutxi gorabehera, azpiegituraren erabiltzaileen segurtasuna bermatzea helburu nagusia delako


Belateko tunela irailera arte egongo da itxita

Bobedaren barruko estaldura, sutearen ondorioz askatu zena ( irudia handitu )

Iragan uztailaren 8an Belateko tunelaren barruan kamioi batek su hartu ondoren instalazioan eragindako kalteak direla-eta, azpiegitura irailaren amaierara arte itxita egongo da. Hala erabaki du Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Kontserbazio Zerbitzuak. Zerbitzu horretan lanean eta gertaeraren garrantzia dela-eta behar diren kudeaketa lanak burutzen ari dira.  

Adituen txosten teknikoa jaso ondoren, zehatzago kalkulatu ahal izan da obrari eta instalazioari egindako kalteak norainokoak diren. Kalteak handiak direnez, azpiegitura konpondu eta kontrolatzeko prozesuan zehar tunela itxita egon beharko da, berriz ere irekitzen denean segurtasun baldintza gorenak berma ditzan; hortaz, datozen asteetan obrak hasten direnetik irailaren amaierara arte itxita egongo da.  


Belateko tunela irailera arte egongo da itxita

Su hartu zuen kamioia, tunelaren barruan ( irudia handitu )

Instalazioei dagokienez, kableak, argiak, erretiluak eta euskarriak konponduko dira, baita telebista zirkuitu itxia, suteak detektatu eta itzaltzeko eta aireztatzeko sistemak ere. Horrez gain, tunelaren barruan kotxeak segurtasunez ibiltzeko baldintza seguruak bermatzen dituzten egitura elementuak leheneratuko dira, esate baterako, bobedako iragazgaiztasunerako elementuak eta drainatze sistema, zoladura eta seinaleak.  

Nafarroako Gobernuak behar besteko erantzukizuna eskatuko du Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioari eragindako kalte eta galeren ordaina jasotzeko.  

Gertaera iragan uztailaren 8an, ostirala, gertatu zen Belateko tunelaren barruan, kamioi batek su hartu zuenean iparraldeko irteeratik 220 metrora. Suak hartu eta berehala, Gobernuko Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentroak gertatutakoa detektatu eta halako kasuetarako ezarritako jarduera protokoloa jarri zuen abian: tunela itxi eta SOS Nafarroarekin jarri ziren harremanetan, handik suhiltzaileen eta Guardia Zibilaren larrialdi zerbitzuak hedatzen has zitezen. Zerbitzu horiek ahalik azkarren eta eraginkortasun handienarekin erantzun zuten garrak albait arinen itzali eta trafikoa desbideratzeko.  

Trafikoa NA-1210 errepidetik (Belateko mendatea) desbideratu da konpontzeko obrak burutu ahal izateko, eta ibilgailu astunak A-15 autobiatik joatea gomendatu da.  

Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak esker ona adierazi die hasiera-hasieratik burutu diren prozedura eta protokoloen funtzionamendu egokian esku hartu duten profesional guztiei, lan egokia burutu dutelako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa